XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE MARIA RIVADENEYRA SICILIA

Ezagutza arloa
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
Saila
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
jm.rivadeneyra@ehu.eus

UPV/EHUn egin zituen Informatika lizentziatura (1989) eta doktorakutza (2000), eta unibertsitate berean aritu da irakaslea 1989. urtetik hona, Donostiako Informatika Fakultatean. Sare informatikoetan aditua, horrekin lotutako hainbat ikasgai irakatsi ditu Informatika lizentziaturan, Goi Mailako Ingeniritza Informatikan, Ingenieritza Teknikoa Sistemetako Informatikan, Ingenieritza Informatika Graduan, Sistema Txertatuen Ingeniaritza Masterrean, eta Ingenieritza Informatika Masterrean, baita gaiari buruzko zenbait ikastaro eta hitzaldiak beste unibertsitate eta erakundeetan.



1997/98 ikasturtetik euskaraz irakasten du. Horretarako prestatu du sare informatikoei buruzko irakaskuntzarako material ugaria euskaraz, askotan gaia euskaraz jorratzen duen lehen materiala izanik. Zenbait liburu argitaratu ditu sare informatikoetaz, eta gai berean argitaratu zen lehenengo liburuaren itzulpenaren berrikusle teknikoa izan zen. 2010. urtean euskaraz egindako dibulgazio zientifikorako artikulu hoberen CAF-Elhuyar saria jaso zuen.



Informatika Fakultateko eta Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia saileko idazkaria, Informatika Fakultateko ordezkaria Euskadiko Telekomunikazioen Klusterrean, aipatutako saileko zuzendaria, Gipuzkoako Campuseko Batzarkidea, eta UPV/EHUko Klaustrokidea izan da. Bere ikerkuntza Interneteko multicast trafikoa zabaltzeko estrategietara, eta zuntz optiko bidezko sarbide sare irekiak, libreak eta neutralak hedatzera dago zuzenduta.