Fisika25259
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Titulazioa
- Gradu Bikoitza: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 25259
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Farmaziako Graduko lehenengo mailan dagoen irakasgai hau Adarraren Oinarrizkoa da, eta, ondorioz, oinarrizko fisikako zenbait arlo jorratzen ditu, hala nola unitate-sistemak, fluidoen dinamika, oszilazioak, uhinak eta fisika nuklearra. Arlo horiek guztiak ikasleari graduko beste irakasgai batzuetarako lagungarriak gertatuko zaizkio, adibidez Teknika Instrumentalak irakasgairako.
"Fisika" arazo gehiegirik gabe egiteko, batetik, batxilergoko 1. mailako Fisikako edukien berri izan behar du ikasleak: zinematika, dinamika, energia eta elektrizitatea. Bestetik, beharrezkoa da menderatzea aldagai bateko oinarrizko funtzioak (polinomikoak, trigonometrikoak, esponentzialak, logaritmikoak), haien grafikoak egiten jakitea eta funtziook aztertzeko funtsezko tresnak ezagutzea (deribazioa eta integrazioa). Gainera, ekuazioak ebazten eta adierazpen matematikoekin eragiketak egiten jakin behar da oinarrizko mailan. Hori guztia batxilergoko 2. mailako Matematikan ikasten da.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
1.- Zehaztasunez erabiltzea magnitude eta unitateen nazioarteko sistema (SI), legezko sistema bakarra dena
2.- Ordenagailu bidezko eta datu-prozedurazko teknikak datu fisikoen gaineko informazioari aplikatzea
3.- Irizpide fisikoak erabiltzea esperimentuak diseinatzerakoan
4.- Diagnosian eta terapian erabili ohi diren erradiazioen izaera nahiz ondorioak bereiztea
5.- Nuklido erradioaktiboen sinbologia eta parametroak interpretatzea, erradiofarmazian duten jokabidea eta erabilera kalkulatu ahal izateko
ZEHARKAKO GAITASUNAK
Ahoz nahiz idatziz gauzatu beharreko komunikazio eta informaziorako gaitasunak garatzea
Talde-lanerako eta lankidetzarako gaitasunak sustatzea
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1.- Behagaiak, magnitudeak, unitateak. Dimentsio-ekuazioak. Eskala-erlazioak. Erroreen teoria.
2.- Fluido idealen mekanika.
3.- Oszilazioak. Erresonantzia. Sistema mikroskopikoetarako aplikazioa.
4.- Uhin mekanikoak: soinu-uhinak. Doppler efektua. Xurgapena
5.- Uhin elektromagnetikoak: espektro elektromagnetikoa. Erradiazio tarte bakoitzaren sortze-bideak, ezaugarri nagusiak eta materiarekin duten interakzioa.
6.- Fisika nuklearraren oinarriak. Nuklidoen egitura eta ezaugarriak. Denbora-legeak. Bizitza laburreko isotopoak: molekula markatuak.
Ordenagailu-praktikak
1. Kalkulu-orrietarako sarrera: aldagai erlatibo eta absolutuak, gelaxken edukia nola hedatu, funtzioak, formatuak, datu-taulak, adierazpen grafikoak.
2. Zenbakizko deribatua. Limitearen kontzeptua. Adibidea: higidura zuzen eta uniformeki azeleratua.
3. Gorputz beltza. Planck-en erradiazio-legea. Wien-en legea. Stefan-Boltzmann legea.
Laborategi-praktikak
1. Hooke-ren legea. Osziladore baten konstante elastikoa zehaztea, erregresio linealaren bitartez.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai honetan zenbait metodo erabiltzen dira.
Lehenik eta behin, gaien kontzeptuak azaltzeko eskola magistralak emango dira. Gai bakoitza aztertzen hasi aurretik, ikasleak eskuragai izango ditu gaiaren azalpena eta dagokion ariketa-orria. Hartara, lan autonomoa sustatu nahi da; ikaslea bere kabuz ahalegindu baitaiteke ariketa horiek egiten, eta, modu horretan, ikaskuntza-emaitzak zein neurritaraino eskuratu dituen jakin dezake. Ariketa horietako batzuk gelako praktika-saioetan aztertuko dira, non ikasleen parte-hartzea bultzatzen den, ikasleek eskura ditzaten ahozko komunikazioari eta talde lanari lotutako trebetasunak.
Halaber, ikasleei gaien nondik norakoak ulertzen laguntzeko asmoz, baliabide informatiko eta bibliografikoak jarriko zaizkie eskura.
Bestalde, ordenagailu- eta laborategi-praktiken bidez, nagusiki, zientziaren eremuan ordenagailua nola erabil daitekeen erakutsi nahi diogu ikasleari, baina ezin dugu bazterrean utzi praktika hauen bidez ikasleak hobeto ulertu ahal izango dituela ikasgelan aztertutako zenbait arlo, beste ikuspegi osagarri batetik jorratu ahal izango baititu arlo horiek.
Ordenagailuko praktikak direla eta, nahitaezkoa da saioetara joatea irakasgaiaren atal hau gainditzeko; dena dela, kalkulu-orrien oinarrien jabe direnek ez dute zertan lehen saiora joan.
Ikasleei ikaskuntza erraztu eta bermatzeko, jarraipena egingo zaie bai ikasgelako praktikei eta bai ordenagailuko eta laborategikoei ere.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 80
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Irakasgaiaren ebaluaziorako, ikasleak bi ebaluazio mota izango ditu eskura: etengabekoa eta azkena.
ETENGABEKO EBALUAZIOA
Etengabeko ebaluazioan, honako proba hauek egin beharko ditu ikasleak:
- Kontrola (azken kalifikazioaren % 20): Lauhilekoan zehar proba bat egingo da, aurrez jakinarazitako egun batean. Kontrolak ohiko deialdiko azken kalifikazioan % 20ko haztapena du.
- Azken proba (azken kalifikazioaren % 80): Lauhilekoa bukatu ondoren egingo da eta bi atal izango ditu:
- Praktiken atala: irakasgaian egindako praktikekin lotutako ariketa batzuez osaturik egongo da. Atal honek % 20ko haztapena izango du azken kalifikazioan.
- Eduki teorikoen atala: sei ariketa izango dira, bi orduan egiteko. Atal honen haztapena % 60 izango da azken kalifikazioan.
Deialdiari uko egiteko, aski da azken probara ez joatea.
AZKEN EBALUAZIOA
Ikasleak eskubidea izango du azken ebaluazio bidez ebaluatua izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.
Irakasgaia gainditzeko, etengabeko ebaluazioari dagokion atalean aipatutako azken proba egin beharko du ikasleak, baina, kasu honetan, irakasgaiaren azken notan % 100ko pisua izango duela (% 20 praktiken atalari dagokio eta gainerako % 80a, eduki teorikoen atalari).
Deialdiari uko egiteko, aski da azken probara ez joatea.
Ebaluazio-irizpideak eta araudiak (bi ebaluazio motei dagozkienak):
- Irakasgaia gainditzeko, praktiken atalean nahiz eduki teorikoen atalean gutxienez 4 bat lortu behar da, eta gutxienez 5 bat lortu behar da bi atalen batezbesteko haztatua egitean.
- Ikasleren bat praktiken nahitaezko saioetakoren batera ez badoa, edo saioko zeregin guztiak bukatzen ez baditu, azterketa bat gainditu beharko du irakasgaiaren azken proba egin ahal izateko.
- Azterketetan, ikasleak ariketak zuzen ebatzi dituen ala ez kontuan hartuko da, baina, horretaz, gain, aintzat hartuko da halaber behar den moduan azaldu dituen ala ez. Gainera, zenbakizko emaitzek fisikaren ikuspegitik zentzuzkoak eta koherenteak izan behar dute, eta zifra esanguratsuen kopuru egokiaren bidez adierazi beharko dira.
- Idatzizko lan eta ebaluazio-proba guztietan, ortografia- eta sintaxi-akatsak kopuruaren arabera zigortuko dira; horietako bakoitzak 0,1 puntu kenduko du eta, gehienez, 0,5 puntu kenduko dira.
- Irakasgaiaren praktikak gainditzen badira, kalifikazioa gordeko zaio ikasleari praktikak gainditu dituen ikasturtean eta hurrengo bietan. Beraz, ikasle errepikatzaileek, hala nahi izanez gero, ez dituzte praktikak berriro egin behar aurreko bi ikasturteetakoren batean gainditu badituzte.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdian irakasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da; hortaz, ohiko deialdiaren "Azken Ebaluazioa" atalean azaldu berri ditugun baldintza berberak ezarriko dira.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ebaluazio-probetan material hau soilik erabili ahal izango da: idaztekoak (boligrafoa, zuzentzailea) eta kalkulagailu ez-programagarria.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Fishbane PM, Gasiorowicz S, Thornton ST. Fisika zientzialari eta ingeniarientzat. Bilbo: EHU; 2008.
Kane JW, Sternheim MM. Física. 2ª ed. Barcelona: Reverté; 1994.
Cusso F, Lopez C, Villar R. Física de los proceso biológicos. Barcelona: Ariel; 2004.
Tipler PA. Física para la ciencia y la tecnología. 5ª ed. Barcelona: Reverté; 2004.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Serway RA, Jewett JW. Física para ciencias e ingeniería. 7ª ed. México: Cengage Learning; 2008.
Ortega X, Jorba J. Radiaciones ionizantes. Utilización y riesgos. 2ª ed. Barcelona: UPC; 2000.
Web helbideak
Física con ordenador. Eskuragarri URL honetan: http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisica/ [2010eko abenduan eguneratua; azken kontsulta, 2023ko uztaila]
What is a Wave? Eskuragarri URL honetan: http://www.acs.psu.edu/drussell/Demos/waves-intro/waves-intro.html [azken kontsulta, 2023ko uztaila]
Interactive simulations. Eskuragarri URL honetan: https://phet.colorado.edu/en/simulations/category/physics [azken kontsulta, 2023ko uztaila]
Nuclear Data Center at KAERI. Eskuragarri URL honetan: http://atom.kaeri.re.kr/ [azken kontsulta, 2023ko uztaila]
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 09:00-10:00 (1) | 09:00-10:00 (2) | |||
1-15 | 09:00-10:00 (3) | ||||
12-12 | 09:00-10:00 (4) | 09:00-10:00 (5) | |||
14-14 | 09:00-10:00 (6) | 09:00-10:00 (7) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-9 | 12:00-13:00 (1) | ||||
11-11 | 09:00-10:00 (2) | ||||
13-13 | 09:00-10:00 (3) | ||||
15-15 | 09:00-10:00 (4) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.1 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.1 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- Gela 1.1 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-5 | 11:00-12:00 (1) | ||||
6-6 | 11:00-12:00 (2) | ||||
7-7 | 11:00-12:00 (3) | ||||
8-8 | 11:00-12:00 (4) | ||||
9-9 | 11:00-12:00 (5) | ||||
11-11 | 10:00-11:00 (6) | ||||
13-13 | 09:00-10:00 (7) | ||||
15-15 | 09:00-10:00 (8) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
- Gela 1.5. - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
8-8 | 15:00-18:00 (1) |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
9-9 | 15:00-18:00 (1) |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
9-9 | 15:00-18:00 (1) |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
8-8 | 15:00-18:00 (1) |
Irakasleak
01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-3 | 15:00-18:00 (1) | ||||
7-7 | 15:00-18:00 (2) | ||||
14-14 | 15:00-18:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-3 | 15:00-18:00 (1) | ||||
6-6 | 15:00-18:00 (2) | ||||
14-14 | 15:00-18:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-3 | 15:00-18:00 (1) | ||||
7-7 | 15:00-18:00 (2) | ||||
13-13 | 15:00-18:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.1 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
01 Ordenagailuko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
3-3 | 15:00-18:00 (1) | ||||
7-7 | 15:00-18:00 (2) | ||||
12-12 | 15:00-18:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.1 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 10:00-11:00 (1) | 10:00-11:00 (2) | |||
1-13 | 10:00-11:00 (3) | ||||
12-12 | 10:00-11:00 (4) | 10:00-11:00 (5) | |||
14-15 | 10:00-11:00 (6) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-9 | 10:00-11:00 (1) | ||||
11-11 | 10:00-11:00 (2) | ||||
13-15 | 10:00-11:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-9 | 11:00-12:00 (1) | ||||
11-11 | 10:00-11:00 (2) | ||||
13-15 | 10:00-11:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.6 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 1.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
31 Laborategiko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
9-9 | 15:00-18:00 (1) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
10-10 | 15:00-18:00 (1) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
10-10 | 15:00-18:00 (1) |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
10-10 | 15:00-18:00 (1) |
Irakasleak
31 Ordenagailuko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-2 | 15:00-18:00 (1) | ||||
4-4 | 15:00-18:00 (2) | ||||
12-12 | 15:00-18:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-2 | 15:00-18:00 (1) | ||||
5-5 | 15:00-18:00 (2) | ||||
12-12 | 15:00-18:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-2 | 15:00-18:00 (1) | ||||
4-4 | 15:00-18:00 (2) | ||||
12-12 | 15:00-18:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
31 Ordenagailuko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-2 | 15:00-18:00 (1) | ||||
4-4 | 15:00-18:00 (2) | ||||
12-12 | 15:00-18:00 (3) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
- . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
- Gela 2.5 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)