XSLaren edukia

Bizi Zikloaren Erizaintza I26448

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26448

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5650
Mintegia1925

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Bizi Zikloaren Erizaintza, erizaintza zientzian barruan ematen den gaia da eta bi irakasgaietan banatuta dago: Bizi Zikoaren Erizaintza I eta Bizi Zikloaren Erizaintza II. Bi irakasgaiak, 2. mailako seihileko ezberdinetan irakasten dira eta modu orokorrean, pertsonek bizi-zikloaren etapa ezberdinetan izaten dituzten osasun aldaketei aplikatu beharreko erizaintzako zainketak lantzen dituzte.



Bizi-zikloaren Erizaintza I irakasgaian, lehen seihilabetean:

Gizakiaren ugalketa-osasunari eustea: familia-plangintza. Haurdunaldiaren, erditzearen, erditze-ondoko garaiaren eta edoskitzaroaren garapen normala eta horietan izan ohi diren osasun-arazoak. Nerabezarora arte, haurraren hazkuntza, garapena eta bizi-etapa honetako ohiko gorabeherak. Osasuna-gaixotasuna orekan ugaltze-adineko emakumeari, haurrei eta nerabeei eskaini beharreko erizaintzako zainketak.



Bizi-zikloaren Erizaintza II irakasgaian, bigarren seihilabetean:

Ugaltze-ahalmenaren amaiera fisiologikoa eta ernalezintasuna. Asaldura ginekologiko ohikoenak. Sexu-transmisiozko gaixotasunen prebentzioa. Asaldura horietan beharrak asetzeko eskaini beharreko erizaintzako zainketak. Pertsona heldua izatearen kontzeptuak gizartean izan duen bilakaera. Kontzeptu orokorrak: gerontologia eta geriatria. Zahartzearen alde demografiko, soziologiko eta psikologikoak. Zahartzaroarekin loturiko aldaketak eta osasunean dituzten ondorioak. Ohiko osasun-arazoak pertsona nagusiengan. Arreta gerontologikoaren antolaketa. Osasun-arazoak tratatzeko edo horiei aurrea hartzeko eta eguneroko bizitzara egokitzeko esku-hartzeak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Garatu beharreko gaitasunak:

1. GAITASUN ESPEZIFIKOA: Pertsonak bizi zikloan dituen aldaketa fisiologikoak, psikologikoak, sozialak eta emozionalak azaltzea.

2. GAITASUN ESPEZIFIKOA: Pertsonaren bizi zikloaren etapa desberdinetan egiten diren erizaintza esku-hartzeak justifikatzea.

ZEHARKAKO GAITASUNA: AHOZKO KOMUNIKAZIOA: Ahoz komunikatzea ideiak eta ezagutzak, azalpen argi, ordenatu eta sintetizatu baten bidez, hainbat baliabide erabilita eta egoeraren eta entzuleen ezaugarrietara egokituta.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I GAI UNITATEA: BIZI ZIKLOA I IRAKASGAIAREN SARRERA.

1. Gaia: Irakasgaiaren aurkezpena.

2. Gaia: Bizi zikloan zehar erizainak eskaintzen dituen osasun zerbitzuak.



II GAI UNITATEA: UGALKORTASUN ALDIA.

3. Gaia: Apartu genitalaren anatomia eta fisiologiaren oroitzapena.

4. Gaia: Kontrazepzioa.

5. Gaia: Haurdunaldiaren prozesua.

5.1: Haurdunaldiaren terminologia, ernalketa eta fetuaren garapena.

5.2: Haurdunaldiaren garapena.

5.3: Zainketak haurdunaldian zehar. Amaren eta umekiaren osasuna.

5.4: Asaldura ohikoenak haurdunaldian zehar eta zainketak: hiperemesia, hipertentsioa, diabetea, erditze goiztiar mehatxua, umetoki barneko hazkuntza atzeratua, besteak

6. Gaia: Erditze prozesua.

6.1: Erditzearen fisiologia eta aldiak.

6.2: Erizain zainketak erditzean zehar.

6.3: Asaldura ohikoenak erditzean zehar.

7. Gaia: Erditze ondoko prozesua.

7.1: Definizioa. Aldaketa fisiko eta psikosozialak emakumearengan eta familiarengan. Balorazioa eta zainketak.

7.2: Amagandiko edoskitzearen prozesua: fisiologia eta aldiak, edoskitze praktikak. Arazo ohikoenak. Balorazioa eta zainketak. Gai honetan, RNAOren “Lactancia materna” Gida Klinikoan adierazitako gomendioak hartuko dira kontutan.

7.3: Erditze ondoko asaldura ohikoenak.

7.4: Jaioberriaren ezaugarri orokorrak eta umetokitik kanpoko bizitzara burutu beharreko egokitzapena. Balorazioa eta erizain zainketak Jaioberri osasuntsuari lehendabiziko hilabetean zehar.



III GAI UNITATEA: OSASUN-ARAZOAK JAIOBERRIENGAN. ERIZAIN ZAINKETAK.

8. Gaia: Neonatologia zerbitzuan ingresatuta dagoen jaioberriaren zainketa orokorrak. Garapenean oinarritutako zainketak eta NIDCAP eredua (Newborn Individualized Developmental Care and Assessment Program).

9. Gaia: Arrisku handiko jaioberria: goiztiarra, adin gestazionalarekiko pisu baxu eta altukoa, besteak. Sufrimendu fetal akutua. Erizain zainketak.

10. Gaia: Arazo kardio-respiratorioak jaioberriarengan. Kardiopatiak eta arnas-aparatuko asaldurak. Balorazioa eta zainketak.

11. Gaia: Asaldura hematologiko eta metabolikoak Jaioberriarengan. Odol bateraezintasunak sorturiko ikterizia. Anemia. Hipogluzemia, Hipokaltzemia. Balorazioa eta zainketak.

12. Gaia: Gaixotasun infekzioso ohikoenak. Sepsis neonatala. Balorazioa eta zainketak.

13. Gaia: Asaldura heredagarriak eta garapenarenak. Sortzetiko malformazioak eta arazo ohikoenak. Balorazioa eta zainketak.



IV GAI UNITATEA: HAZKUNTZA ETA GARAPENA.

14. Gaia: Ezaugarri orokorrak jaiotzetik nerabezarora arte aldi desberdinetan zehar.

15. Gaia: Osasunaren jarraipena. Ume osasuntsuaren kontrola. Elikadura ume eta nerabeengan. Gai honetan, RNAOren “Prevención primaria de obesidad infantil” Gida Klinikoan adierazitako gomendioak hartuko dira kontutan.

16. Gaia: Istripuen prebentzioa.

17. Gaia: Tratu txarrak ume eta nerabeengan.



V GAI UNITATEA: OSASUN ASALDURAK BULARREKO HAURRARENGAN, ESKOLAURRE ETA ESKOLA-UMEENGAN ETA NERABEENGAN. ERIZAIN ZAINKETAK.

18. Gaia: Zeinu eta sintoma ohikoak: sukarra, gorakoak, eztula, min abdominala, besteak.

19. Gaia: Asaldura gastrointestinalak.

20. Gaia: Arnas-aparatuko asaldurak.

21. Gaia: Asaldura infekziosoak.

22. Gaia: Gernu-aparatuko asaldurak.

23. Gaia: Diabetea.

24. Gaia: Asaldura neurologikoak.

25. Gaia: Onkologia pediatrikoa.

26. Gaia: Zainketak kronizitatean.

27. Gaia: Zainketa aringarriak.

MetodologiaToggle Navigation

Jarduera metodologikoak:

Irakasleak edukiak ahoz azaltzea, ikasleari laguntzeko ikasgelan landutako kontzeptuak aztertzen, laburtzen eta asimilatzen.

Hainbat artikulu edo/eta testu irakurtzea eta hainbat bideo ikustea.

Banakako edo taldekako lanak, irakurketetan oinarrituta ondorioak ateratzeko.

Kasuak edo/eta ariketa praktikoak taldean egitea.

Ikasleek, taldean egindako lanak ahoz azaltzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Ahozko defentsa (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etika akademikoari eta egite ez-egokiak edo iruzurrak ebaluazio frogetan eta lan akademikoetan ekiditzeko asmoz UPV/EHU-ko protokoloan aditzera eamten denaren arabera, irakasleak lehen klase egunean ikaslearen gida azaltzen duenean, zehaztasun handienarekin eta ahalik eta argien, ebaluazioari begira erabiliko diren materialak, baliabideak eta errekurtsoak (teknokologikoak edo beste era batekoak) azalduko ditu. Ariketak burutzeko ikasleak erabiliko duen materiala honakoa izango da: boligrafo urdina edo beltza, tipex-a eta interneterako konexioa duen ordenagailua.



EBALUAZIO JARRAIAREN edo ETENGABEAREN SISTEMA:

Irakasleriak irakasgai honentzako proposatzen duen ebaluazioan gaitasunak honela haztatuko dira:

GE.1.- %40

GE.2.- %50

ZG-%10

Mintegietara etortzea ezinbestekoa da (%100).

Ezinbestekoa izango da gaitasun bakoitzean %50 ateratzea, batuketa bidezko kalifikazioa lortzeko.



Ebaluazio-zereginak:

GE.1.- Bukaerako azterketa idatzia (%40)

GE.2.- Etengabeko ebaluazioa, honako hauen bidez:

Ariketa praktikoak egitea (ariketak, kasuak edo arazoak ebaztea)(%50)

ZG.- Lanen ahozko aurkezpenak (%10)

Banakako ahozko aurkezpenak



GE.2. eta GZ gaitasunak ebaluatzeko, kalifikazio eta ebaluazio errubrikak erabiliko dira eta ikasleei E-gelaren bidez erakutsiko zaizkie.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita (azken eguna 2024ko azaroak 8). Amaierako probaren barruan banakako lanak egin behar direnez, ikasleek lan horiek egiteko denbora gehiago izan dezaten, irakasgaiko irakasleekin tutoretza eskatzea gomendatzen da lehenengo 2-3 asteetan, egin beharreko lanak adosteko.

Azken proba bakar hori honela osatuko litzateke:

GE.1.- Irakasgaiaren edukiaren azterketa (%40)

GE.2.- Irakaslegoarekin adostutako (tutoretza batean) bakarkako lanak egitea (%50)

ZG.- Aurrez aipatutako lanetariko bat, gutxienez, ahoz azaltzea (%10)

Irakasgaia gainditu ahal izateko, gaitasun guztiak gainditu behar izango dira.



EBALUAZIO-DEIALDIARI UKO EGITEA:

Deialdiari uko egiteak suposatzen du kalifikazioan ez aurkeztua izatea.



Ebaluazio jarraituaren kasuan, Graduko titulu ofizialetako ikasleen Ebaluazioaren Araudi erregulatzaileko 12.2 artikuluan jarritakoaren arabera, azkeneko probaren pisua %40ekoa edo txikiagoa bada, ikasleak deialdiari uko egin ahal izateko klaseak bukatu baino hilabete bat lehenago eskaera egin beharko du. Uko egin ahal izateko ikasleak eskaera irakasgaiaren arduradunari idatziz eman beharko dio.



Ikasleak azken proba bakarra eskatu badu, nahikoa du probara ez aurkeztea ebaluazio-deialdiari uko egiteko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Lehen deialdian ebaluazio jarraitua gaindituta, froga idatzia gainditu ez duen edo froga idatzira aurkeztu ez den ikasleak, bigarren deialdian proba idatzi horretara bakarrik aurkeztu ahal izango du (ikasturte horretarako bakarrik gordeko da ebaluazio jarraituari dagokion nota).

Ikasleak ebaluazio jarraitua gaindituko ez balu, bigarren deialdian, azken froga bakarrari aplikagarri zaion ebaluazio sistema aplikatuko litzaioke.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gelara igotako materiala edo/eta ikasgelan emandakoa. Ikasleak bertan eskuragarri izango ditu:
1.- Irakasgaiari dagokion agenda-kronograma.
2.- Irakasgaiaren gida dozentea.
3.- Eskola magistralei dagozkien aurkezpenak eta dokumentazioa.
4.- Mintegietan praktikak egiteko beharrezko jarraibide eta materiala.
5.- Ebaluaketa eta kalifikazio errubrikak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Ministerio de Sanidad, Consumo y Bienestar Social. Métodos Anticonceptivos. Elige el mejor para ti. (2019). Eskuragarri: https://ingesa.sanidad.gob.es/Publicaciones-y-Documentaci-n/Publicaciones/Descargas-gratuitas/M-todos-Anticonceptivos.-Elige-el-mejor-para-ti.html

-Osakidetza/Servicio Vasco de Salud. (2017). HAURDUNALDI, aurrekontzepzio, erditze eta puerperio OSASUNGARRIA gidaliburua. Eskuragarri: https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_osaesk_embarazo/es_def/adjuntos/Guia-embarazopreconcepcion-

parto-y-puerperio-saludable.pdf

-Ministerio de Sanidad y política Social. Erditza arruntaren gaineko arreta. (2011). Eskuragarri: https://www.sanidad.gob.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/pdf/equidad/guiaPracticaClinicaParto.pdf

-Osakidetza/Servicio Vasco de Salud. (2017). Bularra ematen duten amentzako gida. Eskuragarri: https://www.euskadi.eus/web01-a2aznscp/es/k75aWebPublicacionesWar/k75aDetallePublicacion.jsp?id=051983&tipo=L&id2=0001&impr=0001

-Ministerio de Sanidad y política Social (2010). Cuidados desde el nacimiento. Eskuragarri:

https://www.sanidad.gob.es/organizacion/sns/planCalidadSNS/pdf/equidad/cuidadosDesdeNacimiento.pdf

-Osasun Saila/Departamento de Sanidad. Txertaketen eskuliburua/Manual de vacunaciones en red. 2024ean eguneratua. Eskuragarri: https://www.euskadi.eus/informazioa/txertaketen-eskuliburura/web01-a2gaixo/eu/

-Osakidetza/Servicio Vasco de Salud. Haurraren Osasunerako Programa (2021). Disponible en:

https://www.euskadi.eus/albistea/2022/osakidetzak-haurren-osasunerako-programa-hedatu-du-lehen-mailako-arretako-zentroetan-haurren-eta-nerabeen-osasuna-hobetzeko/web01-ejeduki/eu/

-Espinilla Sanz, B. (2017). Manual de obstetricia para matronas (3ª ed). Difacil.

-Torrens Sigalés, R.M. & Martínez Bueno, C. (2009). Enfermeria de la mujer (2ª. ed). Difusión avances de enfermería (DAE).

-Ladewig, P.A., London, M.L., Moberly, S., Olds, S.B. Enfermeria maternal y del recien nacido (5ª ed). McGraw-Hill Interamericana.

-Lowdermilk, D.L. (2020). Cuidados en enfermeria materno-infantil (12ª ed). Elsevier.

-Aguilar Cordero, M.J. (2012). Tratado de enfermeria infantil: cuidados pediatricos (2ª ed). Elsevier.

-Latugaye, D. (2015). Enfermeria pediatrica. Wolters Kluwer.

-Chaure López, I. (2003) Enfermeria pediatrica. Masson.

-Crespo, C. (2000). Cuidados de enfermeria en neonatologia. Sintesis.

-Díaz Gomez, M. (2006). Tratado de enfermeria de la infancia y la adolescencia. Mc Graw-Hill Interamericana.

-Gonzalez, C. (2010). Un regalo para toda la vida. Guia de la lactancia materna. Temas de Hoy.

-Hockenberry, M.J., Wilson, D., & Rodgers, C.C. (2019). Wong enfermeria pediatrica (10ª ed). Elsevier.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Ceriani Cernadas, J.M. (2005). Manual de procedimientos en Neonatología. Editorial médica panamericana.
-Gonzalez, C. (2004). Manual práctico de lactancia materna. Asociación catalana pro lactancia materna ACPAM.
-González, C. (2006). Bésame mucho: cómo criar a tus hijos con amor. Temas de hoy.
-Leboyer, F. (2008). Por un nacimiento sin violencia. Mandala.
-Ruiz Jiménez, M.Á. & Ruiz Derlinchán, B. (2022). Tratado de Enfermeria Escolar (1a ed). Formacion Alcala.
-Sellan Soto, M.C., & Vazquez Sellan, A. (2017). Cuidados neonatales en enfermeria. Elsevier.
-Smulders, B. & Croon, M. (2002) Parto seguro: una guia completa. Medici.
-Smulders, B. & Croon, M. (2001) Embarazo seguro: la guia más completa y actual. Medici.
-Tamez, R.N. (2016) Enfermeria en la Unidad de Cuidados Intensivos Neonatal (5ª ed). Editorial medica panamericana.
-Martinez Cruz, M.B. (2022). Enfermeria en cuidados paliativos y al final de la vida (2ª ed). Elsevier.

Aldizkariak

Matronas Profesión. http://www.federacion-matronas.org/revista/matronas-profesion
Midwifery. http://www.journals.elsevier.com/midwifery/

Web helbideak

-UPV/EHUko liburutegiko web orrian eskuragarri dauden datu-baseak
-Zaintzaren bikaintasunarekin konprometitutako zentroak/Centros comprometidos con la excelencia en el cuidado. Praktika klinikoko gidak. Eskuragarri:
https://evidenciaencuidados.es/bpso/guias-de-buenas-practicas/
-Registered Nurses Association of Ontario (RNAO). Lactancia Materna - Fomento y Apoyo al Inicio, la Exclusividad y la Continuación de la Lactancia Materna para Recién Nacidos, Lactantes y Niños Pequeños. Toronto: RNAO; 2018. Eskuragarri: https://rnao.ca/bpg/guidelines/breastfeeding-promoting-and-supporting-initiation-exclusivity-and-continuation
-Registered Nurses Association of Ontario (RNAO). (2014). Prevención primaria de obesidad infantil. Eskuragarri: https://rnao.ca/bpg/guidelines/primary-prevention-childhood-obesity
-Registered Nurses Association of Ontario (RNAO). (2014). Working with Families to Promote Safe Sleep for Infants 0-12 Months of Age. Eskuragarri: https://rnao.ca/bpg/guidelines/safe-sleep-practices-infants
-https://sabeletikmundura.eus/
-http://www.federacion-matronas.org/
-http://www.matronas-euskadi.com
-http://www.elpartoesnuestro.es/
-http://www.laligadelaleche.org/
-http://www.nacerencasa.org/
-http://www.enfermeriadelainfancia.com/
-https://www.seenenfermeria.com/
-http://www.seup.org/
-http://www.anecipn.org/
-http://www.aprem-e.org/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

13:00-15:00 (1)

13:00-15:00 (2)

2-8

11:00-13:00 (3)

2-15

11:00-13:00 (4)

10-14

11:00-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (4)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (5)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-8

13:00-15:00 (1)

9-9

16:00-18:00 (2)

10-11

14:00-15:00 (3)

10-12

13:00-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • aula 0.1 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (4)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-11

10:00-11:00 (1)

3-12

09:00-10:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

13:00-15:00 (1)

2-8

08:00-10:00 (2)

2-15

09:00-11:00 (3)

10-15

08:00-10:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (4)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-11

14:00-15:00 (1)

3-12

13:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • aula 0.1 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • aula 0.1 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-11

14:00-15:00 (1)

3-12

13:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)

31 Mintegia-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-8

12:00-14:00 (1)

7-8

08:00-09:00 (2)

10-11

13:00-14:00 (3)

10-12

12:00-13:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (4)

31 Mintegia-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-11

14:00-15:00 (1)

3-12

13:00-14:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)