Breadcrumb

XSLaren edukia

Ekoizpenaren Antolakuntza27685

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27685
Murrizketak
Teknologia espezifikoko irakasgaietan "Ekoizpenaren Antolakuntza" matrikula egiteko, 60 kreditu gaindituta izan behar dira adar informatikoaren oinarrizko gaien eta gai komunen artean

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ekoizpenaren Antolakuntza irakasgaia, lehen lauhilekoan ematen den irakasgaia da, "Kudeaketa Sistemen Integrazioa" irakasgaiarekin batera ematen dena. Irakasgai horrekin alderdi komunak partekatzen ditu, baina "Kudeaketa Sistemen Integrazioa" irakasgaiak enpresaren kudeaketa-kontzeptu orokorragoak jorratzen ditu.

Gure inguruko manufakturen enpresa-ehuna kontuan izanda, ikasleen bizitza profesionalean sartzea errazten duen irakasgaia da, produkzio-sistemen eta sistema logistikoen diseinuan, plangintzan eta kudeaketan sakontzen baitu.

Irakasgaiak helburu du enpresako ekoizpen eremuaren ikuspegi orokor bat eskaintzea. Jomuga du baita ikasleak gaitu daitezela ekoizpen sistemen antolaketan (muntaia-lerro bat diseinatzea, besteak beste), hobekuntzan (muntaia-lerro bat birdiseinatu, planta banaketa berri bat aurrera eraman, besteak beste), eta ekoizpenerako beharrezko izango diren baliabideen kudeaketan, modu arrazional eta jasangarrian. Helburu izango du baita ikasleak gai izan daitezela ekoizpenaren plangintzarako beharrezko jarduerak garatzeko.

Irakasgaiak bi atal nagusi ditu: Alde batetik, ekoizpen sistema eta sistema logistikoen diseinua, eta beste alde batetik, ekoizpenaren plangintza eta kontrola.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honetan espezifikoki garatuko dira ondorengo konpetentziak:

- Informazioaren teknologien eta komunikazioen soluzioak eta enpresa-prozesuak integratzeko gaitasuna, erakundeen antolaketarako informazio-beharrak asetzeko, eta, horrela, helburuak modu eraginkorrean lortzeko, lehiarako abantailak emanez.

- Erakundeen printzipioak eta praktikak ulertzeko eta aplikatzeko gaitasuna, erakunde baten komunitate teknikoen eta kudeaketa-komunitateen arteko lotura gisa jardun ahal izateko eta erabiltzaileen prestakuntzan aktiboki parte hartzeko.



Ikasleak, ikasketak egin ondoren, ondorengo ikaste-emaitzak lortuko ditu:

IE1. Prozesu-Ingeniaritza zer den bereizi edo sailkatu, eta Produktu-Ingeniaritzarekin nola erlazionatzen den ulertu.

IE2. Automatizazio-maila edo ekoizpen fluxuaren izaeraren arabera ekoizpen-prozesuak bereizi.

IE2. Ekoizpen prozesuak Prozesu-Diagramen bidez deskribatu, denborak kontuan izanda.

IE3. Ekoizpen lerroak diseinatu eta birdiseinatu.

IE4. Tailerkako ekoizpen-sistema bat diseinatu.

IE5. Fabrikazio malguaren oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta menderatzea.

IE6. Biltegi bat diseinatu apalategien bidez.

IE7. Denbora horizontearen arabera ekoizpen-plangintza motak desberdindu: Salmenta eta Eragiketen Plana; Ekoizpen Plan Maisua eta Ekoizpenaren Plangintza.

IE8. Enpresa jakin baten Salmenta eta Eragiketan Plana burutu. Ekoizpenaren Plan Maisua eta Material Beharrizanen Plangintza garatu, eta baita Ahalmenaren Plangintza.

IE9. Algoritmo optimo eta heuristikoak erabiliz enpresaren Ekoizpenaren Programazioa egin oso epe laburrera.

IE10. Botila-lepoak identifikatu eta kudeatu.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EKOIZPENAREN ANTOLAKETA

1. GAIA: EKOIZPEN-PROZESUAK

2. GAIA: PRODUKTUARI ZUZENDUTAKO EKOIZPEN-PROZESUEN DISEINUA

3. GAIA: TAILERKAKO EDO PROZESUARI ZUZENDUTAKO EKOIZPEN-PROZESUEN DISEINUA

4. GAIA: LEAN MANUFACTURING



EKOIZPENAREN ETA INBENTARIOEN PLANGINTZA ETA KONTROLA, HORNIDURA-KATEAREN KUDEAKETA

5. GAIA: BILTEGIEN DISEINUA

6. GAIA: ESKARI INDEPENDENTEDUN STOCKEN KUDEAKETA

7. GAIA: SALMENTA ETA ERAGIKETEN PLANGINTZA – SALES AND OPERATIONS PLANNING

8. GAIA: EKOIZPEN-PLAN MAISUA – MASTER PRODUCTION SCHEDULE

9. GAIA: MRP – MATERIAL REQUIREMENTS PLANNING

10. GAIA: AHALMENAREN PLANIFIKAZIOA

11. GAIA: EKOIZPENAREN PROGRAMAZIOA – OPERATIONS SCHEDULING

12. GAIA: TOC – MUGAPENEN TEORIA

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiko gai desberdinak azalpenetarako klase (klase teorikoak), ikasgelako praktika eta ordenagailu bidezko praktiken bidez landuko dira. Ikasleak, pixkanaka, oinarrizko gaitasun eta trebetasunak bereganatuko ditu.



Gaitasunak eta ikasketa emaitzak irakasgaiaren bloke desberdinetan garatuko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

* Etengabeko ebaluazio-sistema erabiliko da.



1. Formakuntza-epealdian egin beharreko probak. Ondorengoak ebaluatuko dira:

- Ordenagailu praktikak, non asistentzia, jarrera eta praktikak gauzatzearen amaierako notaren % 15 izango den.

- Taldeka garatuko diren lanak (amaierako notaren % 15).



Prestakuntza-epealdian 3 puntu lortuko dira gehienez. Gainera, irakasgaia gainditzeko nahitaezkoa izango da 3 puntu horietatik % 45 lortzea.

Ikasleak taldekako lan guztiak burutu beharko ditu ohiko deialdian irakasgaia gainditu ahal izateko. Gainera, ordenagailu praktiketan asistentzia nahitaezkoa da irakasgaia gainditzeko.



2. Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarria (idatzizko azterketa). 10 puntutatik 5 lortu beharko dira azterketa gainditzeko.



Soilik azterketa gainditzen bada, irakasgaiaren azken nota ponderatua lortuko da.



Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarriak irakasgaiko azken notan duen pisua % 40 baino gehiago denez, proba horretara ez aurkezteak automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du, eta ondorioz, EZ AURKEZTUA bezala azalduko da.



* Bestalde, ikasleak eskubidea du amaierako ebaluazio sistema aukeratzeko, nahiz etengabeko ebaluazio-sisteman parte hartu izan edo ez izan. Ikasleren batek azken ebaluazio sistema aukeratzen badu, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat (sinatuta) aurkeztu beharko dio irakasleari. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Denbora tarte hori pasatu ondoren, ez da onartuko aipatutako helburua duen idatzi edo eskaerarik.

Amaierako ebaluazio sistema horrek froga osagarriari gehituko zaion froga gehigarri bat izango du. Froga gehigarri horretan gainontzeko ikasleek taldekako lanen bidez eskuratutako ezagutzak eta ordenagailu praktiketan eskuratutako ezagutzak ebaluatzeko galdera edo/eta ariketak izango dira. Azken proba gehigarri hori gainditzea nahitaezkoa izango da irakasgaia gainditu ahal izateko (5 puntu lortzea 10etik).



Kasu honetan ere, azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarriak irakasgaiko azken notan duen pisua % 40 baino gehiago denez, proba horretara ez aurkezteak automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du, eta ondorioz, EZ AURKEZTUA bezala azalduko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiko azken ebaluazio probak honako atalak izango ditu: gai desberdinetan garatutako edukia, ikasgelako praktiketan garatutako ariketak, talde lanetan garatutako edukiak eta ordenagailu praktiketan garatutako edukiak.



Azterketa gainditzeko irizpideak ohiko deialdiko berberak dira.



Ezohiko deialdian talde lanen nota (jardueretako nota, formakuntza-epealdian lortutakoa) eta ordenagailu praktiketako nota gorde egiten da, beti ere gaindituta badaude. Hori horrela ez bada, talde lanak bere osotasunean edo/eta ordenagailu praktikak, azken ebaluazio proban (azterketen epealdi ofizialean egingo dena)ebaluatuko dira.



Soilik azterketa gainditzen bada, irakasgaiaren azken nota ponderatua lortuko da.



Azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo den proba osagarriak irakasgaiko azken notan duen pisua % 40 baino gehiago denez, proba horretara ez aurkezteak automatikoki deialdiari uko egitea ekarriko du, eta ondorioz, EZ AURKEZTUA bezala azalduko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Klaseko apunteak. Irakasleak emandako edo/eta adierazitako materiala.

Ruiz de Arbulo, P; Zarrabeitia, E. Logistika eta ekoizpen sistemen diseinu, plangintza eta kudeaketa. Bilboko Ingeniaritza Eskola.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Domínguez Machuca, J.A. (1999). Dirección de Operaciones. Aspectos estratégicos en la producción y los servicios. McGrawHill

Domínguez Machuca, J.A. (1999). Dirección de Operaciones. Aspectos tácticos y operativos en la producción y los servicios. McGrawHill

Heizer, J. y Render, B. (2007). Dirección de la producción y operaciones. Decisiones estratégicas. Prentice Hall. 8º edición.

Schroeder, Roger. (2005) Administración de operaciones. Concepto y casos contemporáneos. McGrawHill.

Suñe, A., Gil, F. y Arcusa, I. (2005). Manual práctico de diseño de sistemas productivos. Díaz de Santos. Madrid.

Goldratt, E. (1993). La meta. Ed. Diaz de Santos.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Baudin, M. (2004). Diseño de líneas de montaje. Ed. Productivity.
Chase, R., Aquilano, N. y Jacobs, R. (2005) Administración de la producción y operaciones para una ventaja competitiva. McGrawHill. Mexico.
Cuatrecasas, LL (2000). Diseño de procesos de producción flexible. TGP. Madrid.
Cuatrecasas, Ll. (2000). Organización de la producción y dirección de operaciones. Sistemas actuales de gestión eficiente y competitive. Ed. Ramón Areces.
Cuatrecasas, Ll., (1998). Gestión competitiva de stocks y procesos de producción. Gestión 2000. Barcelona.
Hirano, H. (1997). 5 Pilares de la Fábrica Visual. TGP-Tecnologías de Gerencia y Producción
Hirano, H. Manual para la implantación del JIT. (2001). Una guía para la fabricación Just in Time.
Lario, F.C. (2002). Problemas de programación y control de producción. Ed. Universidad Politécnica de Valencia.
Monden, Y. (1997). El Just in Time en Toyota. Ed. Deusto.
Muther, R. (1981). Distribución en Planta. Hispano Europea, S. A.
Nakajima, S. (1993) Introducción al TPM. Ed. Productivity
Productivity, I. (1993). 20 Claves para mejorar la fábrica. TGP-Tecnologías de Gerencia y Producción,
Sekine, K. (1993). Diseño de células de fabricación. Ed. Productivity.
Shingo. S. (1990) Tecnologías para el cero defectos. Ed. Productivity
Shingo. S. (1990) Una revolución en la producción: El sistema SMED. TGP-Tecnologías de Gerencia y Producción,
Sule. D. (2001). Manufactura. Ubicación, planeación y diseño. Thomson.
Vollmann, T. y otros. (2005) Planeación y control de la producción. Administración de la cadena de suministros. McGrawHill. México.

Web helbideak

1) www.apqc.org Centro americano de productividad y calidad.
2) www.cranfield.ac.uk/public/mn/ Estrategias de producción. Universidad de Cranfield.
3) www.ame.org Asociación para la excelencia en la fabricación
4) www.sap.com
5) www.agilityforum.org Perfiles de estrategias de la industria
6) www.web.mit.edu/ctpid/www/agile/atlanta.html Proyecto ágil de fabricación
7) www.dfca.larc.nasa.gov/dfc/toc.html Diseño de ventajas competitivas
8) www.baddesigns.com Ejemplos de malos diseños
9) www.asq.org Sociedad americana para la calidad
10) www.juran.com Instituto Juran

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

11:00-13:00 (1)

2-2

08:00-10:00 (2)

3-7

11:00-13:00 (3)

8-12

11:00-13:00 (4)

13-14

11:00-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P4I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P4I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P4I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P4I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

13:00-14:00 (1)

2-2

10:00-11:00 (2)

3-7

13:00-14:00 (3)

8-12

13:00-14:00 (4)

13-14

13:00-14:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P4I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P4I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P4I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P4I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

09:00-11:00 (1)

4-4

09:00-11:00 (2)

6-6

09:00-11:00 (3)

8-8

09:00-11:00 (4)

10-10

09:00-11:00 (5)

12-12

09:00-11:00 (6)

14-14

08:00-11:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)
  • P6I 2I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (7)

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00 (1)

3-3

09:00-11:00 (2)

5-5

09:00-11:00 (3)

7-7

09:00-11:00 (4)

9-9

09:00-11:00 (5)

11-11

09:00-11:00 (6)

13-13

08:00-11:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 8I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P4I 7I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • P4I 7I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)
  • P4I 7I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (7)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

09:00-11:00 (1)

2-2

11:00-13:00 (2)

3-9

09:00-11:00 (3)

10-10

09:00-11:00 (4)

11-14

09:00-11:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P3I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P3I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P3I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P3I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

08:00-09:00 (1)

2-2

13:00-14:00 (2)

3-9

08:00-09:00 (3)

10-10

08:00-09:00 (4)

11-14

08:00-09:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P3I 10A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P3I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P3I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P3I 2A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00 (1)

3-3

11:00-13:00 (2)

5-5

11:00-13:00 (3)

7-7

11:00-13:00 (4)

9-9

11:00-13:00 (5)

11-11

11:00-13:00 (6)

13-13

11:00-14:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P4I 7I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • P4I 7I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)
  • P4I 7I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (7)

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

11:00-13:00 (1)

4-4

11:00-13:00 (2)

6-6

11:00-13:00 (3)

8-8

11:00-13:00 (4)

10-10

11:00-13:00 (5)

12-12

11:00-13:00 (6)

14-14

11:00-14:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P4I 7I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)
  • P5I 6I - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (7)