Breadcrumb

XSLaren edukia

Software Ingeniaritza26017

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26017

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgaiaren helburu orokorra aplikazioen diseinu eta inplementazioa da, betekizunak aldez aurretik atzitu direlarik. Softwarea prozesu sistematiko baten bidez garatzeko metodologia arinak eta maila anitzetako software arkitekturak erabiliko dira, software kalitatea bermatzen laguntzen duten herramintak erabiliz.



Irakasgai hau gehiegizko zailtasunik gabe eraman ahal izateko honako konpetentziak aldez aurretik eskuratuta izatea gomendatzen da:

- Programazio Modularra eta Objektuetara Bideratutako Orientazioa irakasgaian:

* Objektuetara Zuzendutako Paradigmaren oinarriak eta objektuetara zuzendutako programazio lengoaia baten elementuak ezagutu eta ulertu.

* Klase eta objektuen arteko desberdintasuna ulertu; klaseen arteko harremanak, herentzia eta polimorfismoa.

* Programazioari buruzko kontzeptuak aplikatuz programa sinpleak garatu.

* Salbuespenen ezagutza eta erabilera, programen funtzionamendu egokia lortzeko erroreen kontrol mekanismo bat diren heinean.



-Datu Egiturak eta Algoritmoak irakasgaian:

* Datu-mota abstraktuen ezagutza eta aplikatzeko gaitasuna, konplexutasun ertaineko problemetan: Zerrendak, Pilak, Ilarak, Hash Taulak, Zuhaitzak eta Grafoak

* Datu-egituren tratamendurako algoritmoen ezagutza eta analizatzeko gaitasuna izatea: Bilaketa, Ordenazioa eta Enumerazioa.

* Problema baten ebazpenerako datu-egitura hoberena hautatu, diseinatu eta inplementatzeko gaitasuna.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Heziketa komunaren gaitasunak, informatika darrean:



* M02CM07 : Arazo jakin bat ebazteko egokienak diren datu-egiturak eta datu-motak ezagutzeko,

diseinatzeko eta eraginkorki erabiltzeko gaitasuna.



* M02CM08 : Aplikazio informatiko sendoak, seguruak eta eraginkorrak diseinatzeko, analizatzeko,

egiteko eta mantentzeko gaitasuna, egokienak diren paradigma eta programazio-lengoaiak

erabiliz.



* M02CM016 : Software-ingeniaritzaren oinarriak, metodologiak eta bizitza-zikloak ezagutzea eta

aplikatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GU1: Software Ingeniaritzara Sarrera

- Software-aren motibazioa, bere bizi-zikloa eta metodologia arinak

- Erlazionatutako helburuak,, ezaugarriak eta programazio teknologiak

GU2: UML artefaktuen espezifikazioa

- UML-n definitzen diren hainbat artefaktuen azterketa eta erabilpena

GU3: Maila ezberdinetako software arkitekturak: Aurkezpena, Negozio-logika eta Datuak.

- Software Sistema bat osatzen dituen geruza ezberdinen diseinua.

GU4: Objektuetara bideratutako diseinu eta programazioa

- Funtzionalitatearen diseinua

GU5: Produktu jakin baten inplementazioa

- Software sistema baten inplementazioa egungo lengoaia eta tresna multzoa erabiliz

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia nagusiki praktikoa denez, PRESENTZIAZKO ESKOLAK (M) ondoren klase praktikoetan beharrezkoak diren kontzeptu teorikoak azaltzeko eta ikasleek planteatzen dituzten zalantzak ebazteko erabiliko dira. Era berean, bereganatutako kontzeptuak ariketen bitartez indartuko dira, bai banaka, bai talde txikitan.

ORDENAGAILUKO PRAKTIKETAN (GO), presentziako eskoletan landutako gaien inguruko ariketak egiteko eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza aktiboa aplikatzeko erabiliko dira. Lauhilabetearen hasieran irakasgaiaren edukiak era errealista batetan biltzen dituen proiektu baten enuntziatua banatuko da. Proiektu hau 2-4 pertsonako taldetan garatuko da, SCRUM metodologia arina aplikatuz. Metodologia honek proiektuaren garapena era inkremental batetan garatzea planteatzen du, segidako iterazioekin, non iterazio bakoitzaren emaitza aurreko iterazioari funtzionalitate berri bat gehitzen dion produktu partzial bat den. Iterazio bakoitzak, gainera, bere dokumentazioa egitea eskatzen du.



INFORMAZIO GEHIAGO:

- Software Ingeniaritzaren irakasgaiko UPV/EHU-ko eGela.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdia ebaluzaio jarraituaren bidez edo ebaluzaio finalaren bidez egin ahal izango da. Defektuz EBALUAZIO JARRAITUA sistema ezarriko da eta ebaluazio finalaren bidez ebaluatuak izan nahi duten ikasleek uko egin beharko diote ebaluzio jarraituari.



EBALUAZIO JARRAITUA



Defektuz, ikasleek uko egin ezean, ebaluazio jarraituaren bidez ebaluatuko da irakasgaia.



Irakasgaiaren azken nota azterketetan lortutako noten bidez eta taldeka garatutako proiektuaren notaren bidez kalkulatzen da. Azken nota pisu hauekin kalkulatzen da:

- % 40 proiektuko entregetan oinarrituta (3 entregagarri). Lehenengo entregan gutxiengoak (MVC aplikatzea eta eskatutako funtzionalitateak inplementatzea) betetzen ez ez dituzten taldeek proiektua suspendituko dute, eta proiektuaren azterketa egin beharko dute azterketa finalean. Lehenengo bi entregetan elkarrizketak izango dira, eta talde kide ororen partehartzea eta presentzia derrigorezkoa izango da. Hala bete ezean, irakaslean penalizazioa aplikatuko dio proiektuaren notan elkarrizketan parte hartu edota agertu ez den ikasleari.

- % 60 azterketa desberdinak eginez, 2 azterketa.



Ebaluazio honetan ikasleak bi azterketa egingo ditu lauhilekoan zehar. Praktikako nota kontutan hartu ahal izateko, ikasleak 10 puntutik gutxienez 4 puntu lortu beharko ditu azterketa bakoitzean, eta azken horien batazbestekoa 5 puntu. Bestela, lortutako nota azterketen batez bestekoa izango da (eta ez da inoiz 4 puntu baino handiagoa izango 10 puntutik).



Ebaluazio jarraian garatutako proiektuan gutxienez 5 atera behar da.



EBALUAZIO FINALA



Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin diezaioke ebaluazio finala egiteko. Uko egitea idatziz aurkeztuko dio irakasleari Ikasleen Ebaluazioarako Arautegiko 18. artikuluan ezarritako epeen barruan. Epe horretatik aurrera ezingo zaio uko egin ebaluazio jarraituari.



Ebaluazio jarraituari uko egin dioten ikasleek irakasgaiaren % 100 balio duen azterketa bakarra egingo dute. Bertan irakasgaian landutako alderdi guztiak ebaluatuko dira (proiektuan landutako gaitasunak barne).



Bi blokeetan (teorikoan eta praktikoan) gutxienez 5 atera behar da.



IDAZKETA: Bai ebaluazio jarraitua sistemako entregagaiak eta baita edozein sistemako azterketak zuzen eta argi idatzita egon beharko dira. Hala, hirugarren akats ortografiko larria antzematen den momentuan zuzentzeari utziko zaio eta nota ordurarte zuzendutakoan lortutakoa izango da.



UKO EGITEA: Ikasleak ebaluazio jarraiari uko egin badio eta azterketa ofizialera aurkezten ez bada orduan "EZ AURKEZTUA" jarriko zaio.



KOPIA KASUAK: Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 11.3 artikulua ezarriko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiko notak gordeko dira soilik: teoriako mediak 5 ematen baldin badu edo proiektuaren nota 5 baino handiagoa bada.



Lau ordu inguruko bi proba egingo dira. Lehenengoak irakasgaiaren eduki teorikoak neurtuko ditu eta bigarrenak ezagutza horiek praktikan jartzea proiektuaren tamaina antzeko produktu baten diseinu eta inplementazioa eginez.



Proba teorikoak azken kalifikazioaren % 60 balioko du. Ikastaroa gainditu ahal izateko, ikasleek 10 puntutik gutxienez 4 puntu lortu beharko dituzte ariketeta bakoitzean eta media 5 izan behar da atal teoriko osoan.



Bigarren probak % 40 balioko du eta bertan proiektuaren antzeko produktu baten diseinu eta inplementazioa egin beharko da. Proiektuan gutxienez 5 puntuko nota eskatzen da. Hala nahi duen ikasleak EBALUAZIO JARRAITUKO sistema mantendu ahal izango du, proiektuan lortutako nota mantenduz. Ondorioz, ez du proba hau egin beharko.



IDAZKETA: Bai ebaluazio jarraitua sistemako entregagaiak eta baita edozein sistemako azterketak zuzen eta argi idatzita egon beharko dira. Hala, hirugarren akats ortografiko larria antzematen den momentuan zuzentzeari utziko zaio eta nota ordurarte zuzendutakoan lortutakoa izango da.



UKO EGITEA: Ikaslea azterketa ofizialera aurkezten ez bada orduan "EZ AURKEZTUA" jarriko zaio, hautatuako ebaluazio sistema kontutan hartu gabe.



KOPIA KASUAK: Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 11.3 artikulua ezarriko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren apunteak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Software Ingenieritzari buruzko oinarrizko liburua:

Ingeniería del Software. Un enfoque práctico.

Roger S. Pressman. MacGraw-Hill, 2001. 5ª Edición.

UML eta software garapenaren prozesu bateratuari buruzko liburuak:

Ingeniería El Proceso Unificado de Desarrollo de Software.

Jacobson, Booch, Rumbaugh. Addison Wesley, 1999

Objektuetara bideratzeari buruzko luburua:

Construcción de Software Orientado a Objetos.

Bertrand Meyer. Prentice-Hall. 1998.



Diseinu Patroiei buruzko liburua:

Head First Design Patterns. Eric Freeman, Elisabeth Freeman, Kathy Sierra, Bert Bates, 2008



Java 8-ri buruzko liburua:



Java 8 in Action: Lambdas, Streams, and functional-style programming. Raoul Gabriel Urma, 2014

Gehiago sakontzeko bibliografia

Construcción de Software Orientado a Objetos. Bertrand Meyer. Prentice-Hall. 1998.

Web helbideak

http://www.uml.org/
UMLren web orri ofiziala

http://www.visual-paradigm.com/product/vpuml/
Visual Paradigm erramientaren web orri ofiziala

Patroien inguruko estekak:
http://hillside.net/patterns/books/
http://www.javacamp.org/designPattern/
http://www.dofactory.com/net/design-patterns

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

15:00-17:00 (1)

25-32

15:00-17:00 (2)

34-35

15:00-17:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P5I 9A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P5I 9A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P5I 9A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)

16 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

19:00-21:00 (1)

25-30

19:00-21:00 (2)

31-32

19:00-21:00 (3)

34-35

19:00-21:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P6I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P6I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P6I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-20

17:00-19:00 (1)

21-21

17:00-19:00 (2)

22-22

17:00-19:00 (3)

23-23

17:00-19:00 (4)

24-24

17:00-19:00 (5)

25-32

17:00-19:00 (6)

34-35

17:00-19:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P6I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P6I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)
  • P6I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (4)
  • P6I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (5)
  • P6I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (6)
  • P6I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (7)

16 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

17:00-19:00 (1)

25-32

17:00-19:00 (2)

34-35

17:00-19:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P7I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P7I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)
  • P7I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (3)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-32

15:00-17:00 (1)

34-35

15:00-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3I 9A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P3I 9A - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-32

17:00-19:00 (1)

34-35

17:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P6I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P6I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)

46 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-32

17:00-19:00 (1)

34-35

17:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P7I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (1)
  • P7I 7L - BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA - ERAIKIN II -I (2)