Gramática Vasca I25664
- Centro
- Facultad de Letras
- Titulación
- Grado en Estudios Vascos
- Curso académico
- 2023/24
- Curso
- 1
- Nº Créditos
- 6
- Idiomas
- Euskera
- Código
- 25664
DocenciaAlternar navegación
Guía docenteAlternar navegación
Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación
Euskal Gramatika I irakasgaia nahitaezko irakasgaia da Euskal Ikasketak titulazioan. Gaiaren helburua euskal gramatikaren hastapenak aztertzea da. Bereziki, gramatika deskribapenean giltzarri diren gramatika-kategorien ezaugarriak lantzen dira bertan. Ikasgai honek euskal gramatikarako (euskararen morfologia, sintaxia, semantika) eta euskal gramatikarekin modu batean edo bestean zerikusia duten beste ikasgaietarako oinarri bat eskaintzen du. Ikasgaia bigarren mailako bi ikasgairen aurre-baldintza da: Euskal Gramatika II eta Euskal Morfologia ikasgaiena hain zuzen.
Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación
Helburuak:
HH1. Euskararen deskribapenean behar den oinarrizko terminologia erabiltzea.
HH2. Euskararen gramatika-kategoriak eta berauen ezaugarriak, morfologikoak batez ere, argi identifikatzea eta zehaztea.
HH3.Euskarazko oinarrizko testu eta korpusak aztertzea gramatika-kategoriak argi bereiziz eta berauetako bakoitzaren ezaugarriak eta erabilera deskribatuz.
Gaitasunak:
M04-CM01: Euskararen gramatika-sistema ezagutzea eta deskribatzea (G001, G002, G004).
M04-CM03: Euskara modu aurreratuan ezagutzea, eta hura aplikatzen jakitea jarduera akademikoan [eta profesionalean] (G001, G004, G007).
Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación
1. Oinarrizko zenbait kontzeptu: gramatika kategoriak, gramatika funtzioak, etab.
2. Aditzaren inguruan
2.1. Aditz inflexioa (aditz jokatuak eta jokatugabeak)
2.2. Aditz lexikoak eta aditz sintagmaren egitura
2.3. Aditz sintagma eta perpausaren egitura
3. Deklinabidea eta postposiziobidea: kasu gramatikalak, postposizioak eta postposizio konplexuak
4. Izen sintagmaren inguruan: izen lexikoak eta IS-ren inflexioa (determinatzaileak, zenbatzaileak, izenordainak.
5. Adjektiboaren inguruan: .
6. Adberbioen inguruan.
7. Menpeko perpausak atxikitzen: konplementatzaileen (menderatailuen) inguruan
8. Lexiko sorkuntzarako baliabideak: hitz elkarketa eta eratorpena.
MetodologíaAlternar navegación
Eskola magistrala (40 ordu) eta gelako praktikak (20 ordu).
Ordu ez-presentzialak: 60 (eskola magistralekin lotuta) + 30 (praktikekin lotuta).
Guztira: 150 ordu.
Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak:
J.1. Gaitegiko eduki teorikoen azalpen formala eta arrazoitze formala.
J.2. Gaitegiko eduki teorikoen ariketen bidezko jardunbide praktikoa.
J.3. Edukiei lotutako lan jakinen irakurketa gidatua, analisia eta aplikazio-ariketak egitea.
J.4. Gaitegiko edukiak lantzeko baliabide teknikoen erabilera.
J.5. Ebaluazio jarduerak.
Sistemas de evaluaciónAlternar navegación
- Sistema de Evaluación Continua
- Sistema de Evaluación Final
- Herramientas y porcentajes de calificación:
- Prueba escrita a desarrollar (%): 40
- Kurtsoan zehar egingo diren bi froga (%): 60
Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación
- E-GELA (Moodle) plataforman eskura izango dira eskolako adibidetegiak, ariketa orriak eta etxerako ariketak. Eskolako materialaren kopia bana izan behar da eskura Moodle-en agertu eta hurrengo eskola egunean. Horrez gain, irakasgaia prestatzeko baliagarria izan daitekeen bestelako materiala ere eskegiko da. PPT eta PDF aurkezpenak ez dira gaiaren apunteak, bestelako baliabideekin osatu behar den eskolako euskarri bat baizik.
- Ezinbestekoa da eskolara erregulartasunez etortzea/"on line" atxikitzea eta eztabaidetan parte hartzea.
- Irakasgaia gainditzeko behar-beharrezkoa da kurtsoan zehar egingo diren froga guztietan 4’5etik gora eta media 5tik gora lortzea.
- Azken probaren bidez soilik ebaluatuko diren ikasleen kasuan, proba idatziak %100 balioko du. Irakasgaia gainditzeko azterketaren atal bakoitzean 4tik gora eta azterketa osoan 5tik gora lortzea nahitaezkoa da.
- Ebaluazio etengabea bidez ebaluatzen hasi arren, ikasleek aukera izango dute honi uko egin eta ebaluaketa azken probaren bidez soilik egiteko, baldin eta ikasturtea hasten denetik 9 astera dagokion irakasleari ebaluazio etengabeari uko egiten dion idazkia aurkezten badiote (ikus UPV/EHUko 2016-12-15eko erabakia (2017-3-13ko EHAA)).
- Ebaluazio etengabea egiten duten ikasleen kasuan, ohiko deialdian aurkezteari uko egiteko, eskolak amaitu baino hilabete lehenago aurkeztu beharko diote uko-eskaria irakasgaiko irakasleari.
- Ebaluazio ez-jarraitua egiten duten ikasleek ohiko deialdiari uko egiteko, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea (EHAA, 2017ko martxoaren 13a, astelehena, 1311, II kapitulua, 12. artikulua. 3 puntua).
- Ebaluazio sistema hau aurrez-aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria
Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación
- Ez-ohiko deialdiari uko egiteko, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea (EHAA, 2017ko martxoaren 13a, astelehena, 1311, II kapitulua, 12. artikulua. 3 puntua).
- Ebaluazio sistema hau aurrez-aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria
Materiales de uso obligatorioAlternar navegación
- E-gelan eskegitako materiala: adibidetegiak, etxerako eta ikasgelarako ariketak, eta lanerako materiala.
- Oinarrizko erreferentzia liburua Didaktiker-ek argitaratutako Euskal gramatika osoa edota Euskaltzaindiak argitaratutako Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna (= EGLA) izango dira. Hala ere, testu hauek hutsune eta akats nabariak dituzte; kurtsoan aipatuko ditugun beste informazio iturburu batzuk aztertu beharko dituzue irakasgaiaren edukia egokitzeko eta osatzeko aldean.
- Lagungarria izango zaizue, halaber, E-GELA plataforman eskegita egongo den materiala: irakurgaiak, ariketak, azterketa ereduak, etab.
- Prestatutako adibidetegiak, E-GELA plataforman aurki daitezke, baina ez dira apunteak edo testu-liburuak, irakasgaiaren aurkezpen gidak baizik.
BibliografíaAlternar navegación
Bibliografía básica
- Oinarrizko erreferentzia liburua Euskaltzaindiak argitaratu berri duen gramatika izango da:
Euskara Batzordea. 2021. Euskararen gramatika. Bilbao: Euskaltzaindia.
- Halaber, gramatika kategorien azterketa osatzeko zenbait testu erabiliko dugu kurtsoan, batez ere honako testu hau:
Bosque, Ignacio. 2015. Las categorías gramaticales: relaciones y diferencias (2ª edición),
Madrid: Ed. Síntesis
- Gai bakoitzeko irakurgaien eta lan materialaren xehetasunak emango dira e-Gela plataforman.
Bibliografía de profundización
(Gai bakoitzeko irakurgaien eta lan materialaren xehetasunak emango dira e-Gela plataforman.
Revistas
1- Anuario del Seminario "Julio de Urquijo" (ASJU).
2- Euskera.
3- Fontes Linguae Vasconum (FLV).
4- Lapurdum.
5- Uztaro.
Direcciones web
Sareko Euskal Gramatika : http://www.ehu.eus/seg/
Euskaltzaindiaren webgunea: http://www.euskaltzaindia.eus
- Hiztegi Batua - Orotariko Euskal Hiztegia
- Hizkuntza baliabidea - beste baliabide batzuk
Euskararen Institutua: http://www.ehu.eus/eu/web/eins/home
- Sareko euskal gramatika -
- Ereduzko Prosa Gaur (EPG) - Egungo Testuen Corpusa (ETC)
- Euskal Klasikoen Corpusa (EKC) - beste baliabide batzuk
Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionalAlternar navegación
- CAMINO LERCHUNDI, IGNACIO
- JAUREGUI NAZABAL, OROITZ
- MANTEROLA GARATE, IBON
GruposAlternar navegación
31A Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:00-11:00 (1) | 09:00-09:30 (2) |
Profesorado
Aula(s) impartición
- AULA 211 - AULARIO LAS NIEVES (1)
- AULA 215 - AULARIO LAS NIEVES (2)
31A P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:30-11:00 (1) |
Profesorado
Aula(s) impartición
- AULA 215 - AULARIO LAS NIEVES (1)
31B Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 13:00-15:00 (1) | 13:00-13:30 (2) |
Profesorado
Aula(s) impartición
- AULA 214 - AULARIO LAS NIEVES (1)
- AULA 215 - AULARIO LAS NIEVES (2)
31B P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 13:30-15:00 (1) |
Profesorado
Aula(s) impartición
- AULA 215 - AULARIO LAS NIEVES (1)