Comunicación en Euskera: Humanidades y Ciencias Sociales (Filosofía y Antropología)25187
- Centro
- Facultad de Educación, Filosofía y Antropología
- Titulación
- Grado en Filosofía
- Curso académico
- 2023/24
- Curso
- 4
- Nº Créditos
- 6
- Idiomas
- Euskera
- Código
- 25187
DocenciaAlternar navegación
Guía docenteAlternar navegación
Descripción y Contextualización de la AsignaturaAlternar navegación
Irakasgai hau euskaraz baino ez da ematen.
Funtsezkoa da aditu euskaldunek kontzientzia hartzea euskararen erregistro formalen eta espezializatuen garapenean eta finkapenean duten erantzukizunaz. Erantzukizun horrekin estuki lotuta dago euskara zainduaren irizpideak eta erregistro espezializatuen bereizgarriak egokiro menderatzea eta erabiltzea, ahoz zein idatziz. Irakasgai honetan, komunikazio zientifiko-teknikoan oinarrizkoak diren gaitasun linguistiko-komunikatiboak lantzen dira, espezializazio maila desberdinetako ahozko eta idatzizko testu-genero prototipikoak baliatuz: ikerketakoak, dibulgaziokoak, testu didaktikoak, ahozko aurkezpenak, eta abar.
Filosofiako graduko ikasleek hizkuntza eta komunikazioa ondo mederatzeko premia dute, bai gradua egin bitartean bai ikasketak amaitu eta lan-munduan barneratzean. Gradua egiten ari direnean, batetik, Gradu Amaierako Lana idazteko eta aurkezteko beharko dute euskaraz zuzen eta era egokian aritzeko gaitasuna; bestetik, graduko gainerako irakasgaiak egiten ari direnean, oso baliagarri izango zaie euskaraz argi eta txukun komunikatzeko gaitasuna. Gradua amaitzen dutenean, ikasleek askotariko bideak hartuko dituzte, baina horietan guztietan eskatuko zaie hizkuntza ondo menderatzea eta era argian eta zehatzean komunikatzeko gai izatea. Beraz, berebiziko garrantzia du gradu hauetako ikasleentzat idatzizko eta ahozko komunikazioan, bietan, trebatzeak.
Testuinguru horretan, Komunikazioa Euskaraz (KE) Filosofia graduko 4. ikasturtean eskaintzen den hautazko irakasgaia da. Berariazko hizkuntza-trebakuntza espezializatua eskaini nahi die gradu horretako ikasleei, goian aipaturiko jardun- eremu akademiko eta profesionalean euskaraz zuzen eta egoki jarduteko gai izan daitezen. Irakasgai honek lotura zuzena du gradu honetan, lehenengo lauhilekoan, eskaintzen den Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) izeneko irakasgaiarekin. 16. modulua osatzen dute bi irakasgaiok.
Competencias/ Resultados de aprendizaje de la asignaturaAlternar navegación
M16 modulua osatzen duen irakasgaietako hau egiten dutenek honako gaitasunak eskuratuko dituzte:
1. gaitasuna. Goi mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.
2. gaitasuna. Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoak sistematizatu, azaldu eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia jomugan.
3. gaitasuna. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki interneten eskuragarri daudenak), askotariko egoera komunikatiboetan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko mailan.
Contenidos teórico-prácticosAlternar navegación
EGITARAU TEORIKOA
1. GAIA: Euskara espezializatua giza eta gizarte-zientzietan
1.1. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak
1.2. Euskara zuzena eta euskara espezializatua
1.3. Hizkuntza lantzeko baliabideak eta tresnak
2. GAIA: Filosofia eta Antropologiako testu espezializatuak
2.1. Testu orokorrak eta testu espezializatuak giza eta gizarte-zientzietan
2.2. Antropologia eta Filosofiako testu-genero espezializatuak
2.2.1. Testu idatziak
2.2.2. Ahozko testuak
2.3. Testua akademikoaren ezaugarri formalak: egitura, erreferentziak eta beste
3. GAIA: Terminologiaren garrantzia
3.1. Termino-baliodun hitz eta esapideak
3.2. Termino-sorkuntza:
3.2.1. Maileguak eta erdarakadak
3.2.2. Hitz elkartuak
3.2.3. Hitz eratorriak
4. GAIA: Estiloaren garrantzia
4.1. Testuaren egituraketa
4.2. Argudiaketa zuzena
4.3. Puntuazioa
4.4. Aditzen hautapena testu espezializatuetan
EGITARAU PRAKTIKOA
Gelako saioetan, hiru eratako lanak egingo dira: ariketak, idazlanak eta ahozko aurkezpena.
-Ariketak: Gelan landutako gai bakoitzari ariketa sorta bat egokituko zaio. Ikasleek gelan edo etxean egingo dituzte ariketa horiek, batzuetan banaka eta beste batzuetan taldeka.
-Idazlanak: Nork bere ikasketa- edo ikerketa-gaiarekin loturiko testu idatziak prestatu beharko ditu, gelan jorratutako gaiak kontuan izanda.
-Ahozko aurkezpena: Testu idatzia oinarri hartuta, ikasleek ahozko aurkezpena prestatu beharko dute, gelan landutako ezaugarriak kontuan hartuz.
MetodologíaAlternar navegación
Eskola eta jarduera gehienak praktikoak izango dira, eta informatika-gelan egingo dira. Horretarako, E-gela erabiliko da.
-Banakako lanak
-Talde-lanak
-Ordenagailu-praktikak
-Eskola teorikoak (ariketetan jorraturiko arazo eta egiturak azaltzeko)
-Ahozko aurkezpenak
Sistemas de evaluaciónAlternar navegación
- Sistema de Evaluación Continua
- Sistema de Evaluación Final
- Herramientas y porcentajes de calificación:
- Prueba escrita a desarrollar (%): 50
- Realización de prácticas (ejercicios, casos o problemas) (%): 25
- Exposición de trabajos, lecturas… (%): 25
Convocatoria Ordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación
Ikasleak bi ebaluazio-modu hauetariko bat aukera dezake:
1. ETENGABEKO EBALUAZIOA:
Etengabeko ebaluazioan, lau lan hauek gainditu beharko dira:
1) 1. idazlana (2.5 puntu)
2) 2. idazlana (2.5 puntu)
3) Ahozko aurkezpena (2.5 puntu)
4) Gelan egindako ariketak (2.5 puntu)
- Batez besteko kalifikazioa egin ahal izateko, lau atalak gainditu behar dira.
- Ebaluazio jarraitua egin ahal izateko, gelako saioetara etorri behar du ikasleak (gutxienez, % 80), eta gelako ariketa eta lan guztiak egin beharko ditu garaiz eta egoki.
2. AZKEN AZTERKETA
Lauhilekoaren amaieran egingo da, zentroak jarritako egunean. Azterketan, gelan landu diren ariketen eta lanen gisakoak egingo dira. Azterketan lortutako nota izango da kalifikazioaren % 100, honela banatuta:
-Ariketak (2.5 puntu)
-Idazlana (5 puntu)
-Ahozko aurkezpena (2.5 puntu)
Azterketan ahozko aurkezpena egin ahal izateko, euskarria aldez aurretik eGelara igo beharko dute ikasleek.
OHARRAK
*Ebaluazio jarraituari uko egitea
Ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek, edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (ebaluazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (1.-9. asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.
Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
*Ohiko deialdiari uko egitea
UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.
Convocatoria Extraordinaria: Orientaciones y RenunciaAlternar navegación
Ezohiko deialdiko azterketan, gelan landu diren ariketen eta lanen gisakoak egingo dira. Azterketan lortutako nota izango da kalifikazioaren % 100, honela banatuta:
-Ariketak (2.5 puntu)
-Idazlana (5 puntu)
-Ahozko aurkezpena (2.5 puntu)
Azterketan ahozko aurkezpena egin ahal izateko, euskarria aldez aurretik eGelara igo beharko dute ikasleek.
Materiales de uso obligatorioAlternar navegación
Irakasleak emandakoa: apunteak, artikuluak eta ikasleak berak erabili beharko dituenak lanak prestatzeko. Irakasleak eGelan jarriko ditu material horiek, astean-astean.
BibliografíaAlternar navegación
Bibliografía básica
ALBERDI, X. eta Sarasola I. (2001) Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. Bilbo: EHU.
ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU.
EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua. Bilbo: Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia.
GARTZIA, Joserra (2008): Jendaurrean hizlari, Irun: Alberdania.
GARZIA, Juan. (1997): Joskera lantegi, Gasteiz: HAEE-IVAP.
GARZIA, Juan. (2005): Kalko okerrak, Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Bibliografía de profundización
ENSUNZA, M., ETXEBARRIA, J.R. eta ITURBE, J. (2002). Zientzia eta teknikarako Euskara: Zenbait hizkuntza-baliabide. Bilbo: UEU
EZEIZA, J. eta beste (2010). PREST. Unibertsitateko komunikaziorako gaitasunen esku-liburua. EHU.
GARZIA, J. (2015). Esaldiaren antolaera: funtzio informatiboak gako. UPV/EHU.
HAEE / IVAP (2005). IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz.
ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999) Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua ZABALA, I. (1995) "Aditzen hautapena euskara teknikoan" Ekaia 3: 123-134
ZABALA, I. (koord.) (1996) Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. EHUko Argitalpen Zerbitzua
Revistas
Elhuyar http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Gogoa http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Gogoa/index
Hik Hasi http://www.hikhasi.eus/
Jakin www.jakingunea.com
Uztaro http://www.uztaro.eus/
Direcciones web
http://www.ehu.eus/eu/web/euskara/ehulkuren-aholkuak
http://www.euskaltzaindia.net/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
https://zthiztegia.elhuyar.eus/
https://www.ehu.eus/eu/web/euskara
http://zientzia.eus/
Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionalAlternar navegación
- ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
- MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
- ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ
GruposAlternar navegación
31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 09:00-10:00 (1) |
Profesorado
Aula(s) impartición
- INFORMATICA 3 - FACULTAD DE EDUCACION, FILOSOFIA Y ANTROPOLOGIA-EDIFICIO I (1)
31 P. de Aula-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:00-11:00 (1) |
Profesorado
Aula(s) impartición
- INFORMATICA 3 - FACULTAD DE EDUCACION, FILOSOFIA Y ANTROPOLOGIA-EDIFICIO I (1)
31 P. Ordenador-1 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 11:00-13:00 (1) |
Profesorado
Aula(s) impartición
- INFORMATICA 3 - FACULTAD DE EDUCACION, FILOSOFIA Y ANTROPOLOGIA-EDIFICIO I (1)