XSLaren edukia
Lege eta Auzitegi Medikuntza
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen Galdakaoko Irakasgunea (4., 5., 6.)
- Titulazioa
- Medikuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 5
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 19 | 38 |
Mintegia | 6 | 12 |
Gelako p. | 18 | 12 |
P. klinikoak | 16 | 29 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Gai honek Medikuntza gradudunak bere lanbiderako ikasi behar dituen oinarrizko edukiak jorratzen ditu.
1. AUZITEGI MEDIKUNTZA
2. DEONTOLOGIA, ETIKA MEDIKOA, DOKUMENTAZIOA ETA OSASUN LEGEDIA
3. SEXU ETA ERREPRODUKZIOZKO PORTAERAREN ARAUDI MEDIKOLEGALA
4. AUZITEGIKO PSIKIATRIA
5. AUZITEGIKO PATOLOGIA eta TANATOLOGIA ETA KRIMINALISTIKA.
GAITASUN OROKORRAK
Mediku lanbidearen jardueraren lege-oinarriak ezagutzea.
Baimen informatua. Konfidentzialtasuna.
Kalte fisiko eta mentala antzematea, diagnostikatzea eta gidatzea.
Heriotzaren ondorio sozialak eta legalak. Gorpuaren eboluzio arrunta ezagutza eta antzematea. Hil osteko diagnostikoa.
kriminologia-medikuaren oinarriak.
Dokumentu mediko-legalak idazteko gaitasuna.
Etika medikoaren oinarriak ezagutzea. Bioetika. Gatazka etikoak ebaztea.
Gaixoaren autonomia, sinesmenak eta kultura errespetatuz, praktika profesionala zelan heldu jakitea.
Albiste txarrak eman. Gaixoa, familia eta haien giza-inguruko komunikazioaren aldeak ezagutzea.
GAITASUN ESPEZIFIKOAK
Dokumentu mediko-legalen idazketa.
Elkarrizketa klinikoa: komunikazioa eta baimena.
Kriminalistika, identifikazio eta aitatasun egiaztabideen emaitzen interpretazioa
Etika eta erantzukizun profesionalari buruzko kasuen ebazpena
Autopsiak
Lanbide medikuntza
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
I. ATALA. AUZITEGI MEDIKUNTZAREN ANTOLAKETA
• Hasierakoa. Ikasgaiaren azalpena.
• Auzitegi Medikuntza: kontzeptua eta eginkizunak. Auzitegi Medikuntzako Institutuak. Auzitegi medikuntzaren eskumenak. Toxikologia eta Auzitegi Zientzien Institutua. MIR espezialitatea. Justizia administrazioan sarbidea.
• Justizia Administrazioaren antolaketa. Botere judizialaren antolakuntza eta funtzioak. Aditu bidezko mediku-froga.
II. ATALA. AUZITEGI-PATOLOGIA ETA TANATOLOGIA (HERIOTZAREKIN ZERIKUSIRIK DUEN AUZITEGI MEDIKUNTZA)
• Auzitegi autopsia. Legislazioa eta helburuak. Prozedura, ikerketa protokoloa eta proba osagarriak. Emaitzen balorapena eta heriotzaren kausa.
• Heriotza-ziurtagiri medikua
• Heriotza baten aurrean asistentzia-medikuak zer egin?.
• Gertakarietako lekuaren azterketa. Gorpu altxatzea.
• Heriotza bortitza. Arma zuriz egindako zauriak
• Heriotza bortitza. Su-armez egindako zauriak.
• Gorpuetako fenomenoak. Tanatokimia. Autolisia eta gorpua usteltzea. Saponifikazioa eta momifikazioa. Entomologia. Heriotza-dataren auzitegi-medikuntzako ebaluazioa
• Heriotza bortitza. Asfixia mekanikoak. Itomena Murgilketa
• Heriotza bortitza. Asfixia mekanikoak. Urkatzea. Estrangulazioa.
• Hil berri, ustel eta mutilatutako gorpuaren nekroidentifikazioa. Hondamendi larriak. Hezur-hondakinen azterketa
• Berezko heriotza. Inplikazio klinikoak. Bat-bateko heriotzak.
III. ATALA. AUZITEGIKO LABORATEGIAK
• Auzitegiko Kriminalistika-Laborategia. Ileen eta buruko ileen auzitegi-medikuntzako azterketa. Esperma-orbanak. Odol-orbanak
• Auzitegiko Biologia-Laborategia. DNAren analisia. Aitatasunaren eta amatasunaren ikerketa
• Auzitegiko Toxikologia. Heriotza toxikoak. Etil alkoholak , drogak eta psikofarmakoek eragindako intoxikazioak. Karbono oxidoak eragindako intoxikazioak. Laginen aukeraketa.
• Auzitegiko Toxikologia: Klinika arloan
IV. ATALA. AUZITEGI-KLINIKA (SUBJETU BIZIAREKIN ZERIKUSIRIK DUEN AUZITEGIKO MEDIKUNTZA)
• Lesioak. Motak. Bizitzan eta hil ondoren gertatutako lesioak
• Sexu-askatasunaren aurkako delituak: sexu-erasoak eta sexu-abusuak: legislazioa
• Sexu-askatasunaren aurkako delituak: auzitegiko medikuaren protokoloa
• Giza eskubideak. Auzitegiko medikuntza. Minessotako protokoloa. [Patologia]
• Giza eskubideak. Istanbuleko protokoloa. Auzitegiko psikiatria: testimonioaren fidagarritasuna
• Giza eskubideak. Presoen osasuna
• Subjektu biziaren adina zehaztea
• Genero indarkeria: legislazioa
• Genero indarkeria: auzitegiko medikuaren protokoloa
• Auzitegietako psikiatria (legislazioa): Egozgarritasuna. Segurtasun-neurriak. Barnetegian egindako tratamendu psikiatrikoa. Ahalmen zibila: kontzeptua. Ezintasun-arrazoiak. Ezgaitze-prozedura
• Auzitegietako psikiatria: Egozgarritasuna. Segurtasun-neurriak. Auzitegiko medikuaren parte hartzea
• Auzitegietako psikiatria: Barnetegian egindako tratamendu psikiatrikoa eta Ezgaitze-prozeduretan auzitegiko sendagilearen parte-hartzea.
• Auzitegiko pediatria: klinika ikuspegia Umeari egindako tratu-txarra
• Auzitegiko pediatria: psikiatria ikuspegia
• Auzitegiko pediatria: patologia ikuspegia
V. ATALA. ZUZENBIDEA ETA MEDIKUNTZA.
• Lesioak. Gorputzeko kaltearen balorazioa.
• Lesioak. Gorputzeko kaltearen balorazioa.
• Gaixoaren eskubideak eta betebeharrak. Baimen informatua. Medikuaren sekretu profesionala. Medikuntzako lanbide-jarduna
• Medikuntza-agiriak. Historia klinikoa.
• Medikuntza-agiriak. Historia klinikoa.
• Legislazioa. Abortua. Haurdunaldia legez etetea. Esterilizazioa. Organoak erauzi eta transplantatzeari buruzko Legea. Hileta Sanitateko Poliziari buruzko legezko xedapen nagusiak.
• Medikuaren lanbide-erantzukizuna: Legislazioa.
• Medikuaren lanbide-erantzukizuna
VI. ATALA. LAN ARLOKO MEDIKUNTZA
• Lan arloko medikuntza
MetodologiaToggle Navigation
Klase magistraletara, mintegi eta gelako praktiketara hautazko etorrera, baina parte-hartzeak kalifikazioa handitu dezake.
Mintegi eta praktika klinikoetara derrigorrezko etortzea, hirugarren deialdia edo truke-programako ikasleak izan ezik.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Test motako azterketak notaren % 70 izango da eta gainditu beharko da gainontzeko ebaluaketak balio dezan. Gainditzeko erantzun zuzenak % 50 izan beharko dira, erantzun oker bakoitzeko 0,25 kendu ondoren.
Kalifikazioaren % 20 praktika klinikoen portafolioa izango da.
% 10 taldeko lanaren puntuazioa izango da.
Ezohiko deialdian azterketa garapenerako galderatakoa izango da.
Hirugarren edo ondorengo deialdietako eta nazio edo nazioarteko mugikortasun-egitarauetako ikaslegoa praktika klinikoetatik aske da.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Gisbert Calabuig JA. Medicina Legal y Toxicología. Masson-Salvat. Barcelona 2004.
Casas JD y Rodríguez MS. Manual de Medicina Legal y Forense. Colex Madrid 2000.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Martinez Calcerrada L y de Lorenzo R. Derecho Médico. Tratado de Derecho Sanitario. Colex 2001. J. J. Carrasco Gómez y J. M. Maza Martín. Manual de Psiquiatría Legal y Forense 2ª edición. Editorial La Ley. Madrid, 2003. Vincent JM Di Maio y Suzanna E. Dana.Manual de Patología Forense. Díaz de Santos. Madrid, 2003.
Aldizkariak
Forensic Science International International Journal of Legal Medicine Revista Española de Medicina Legal Revista Española de Valoración del Daño Corporal
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-7 | 15:30-17:30 | ||||
1-11 | 15:30-17:30 | ||||
8-8 | 15:30-17:30 | ||||
9-11 | 15:30-17:30 |