siguenos
News and Events
Fundación Universiaren "Talentuaren Akademia"
First publication date: 14/11/2022
Universia Fundazioak 'Talentuaren Akademia' aurkezten du. Esperientzia osoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat diseinatu dute, beren prestakuntza akademikoa bultzatzeko, lan-orientazioa jasotzeko eta lan-munduan garatzeko.
Talentuaren Akademian inklusioaren, aniztasunaren eta ekitatearen aldeko apustua egiten dute. Enplegu kualifikatuaren esparruan erreferentzia dira, eta hazkunde inklusibo, arduratsu eta iraunkorraren aldeko apustua egiten duten enpresetan talentu anitza garatzeari lotuta daude. Proiektuaren gakoetako bat unibertsitateekin lankidetzan aritzea da, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko zerbitzuen/unitateen bidez.