Agenda

Konferentzia

"La extinción del contrato de trabajo en la reforma laboral de 2012 y su interpretación por los tribunales", hizketaldia Garbiñe Biurrunekin

Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko presidentea eta UPV/EHUko irakaslea Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean izango da

Asteartean, martxoak 18, 15:15etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko presidentea eta UPV/EHUko irakasle Garbiñe Biurrunek hitzaldia emango du La extinción del contrato de trabajo en la reforma laboral de 2012 y su interpretación por los tribunales (2012ko lan erreforman lan-kontratuaren iraungitzea eta tribunalen interpretazioa) izenburupean. Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako azken aldaketei buruzko II Jardunaldien baitan izango da hizketaldia. Garbiñe Biurrun berak eta Sara Lallana UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidea Saileko irakasleek antolatu dituzte jardunaldiak. Sarrera librea izango da.

Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako azken aldaketei buruzko II Jardunaldi horiek apirilaren 8an amaituko dira:

  • Apirilak 1, 15:15etan:
    Garbiñe Biurrun Mancisidor,
    Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko presidentea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.
    Hitzaldia: La extinción del contrato de trabajo en la reforma laboral de 2012 y su interpretación por los tribunales (2012ko lan erreforman lan-kontratuaren iraungitzea eta tribunalen interpretazioa).
  • Apirilak 8, 15:00etan:
    Bateratze-lana (mahai-ingurua) jurisprudentzia berriaren inguruan eta honek izan ditzakeen ondorio ekonomikoen inguruan kasu praktikoen azterketarekin. Lehenengo "krisiaren erreforma" haiek izandako ondorioen analisi juridiko-praktikoa.