Contenido de XSL
Norma y Uso de la Lengua Vasca
- Centro
- Facultad de Educación, Filosofía y Antropología
- Titulación
- Grado en Filosofía
- Curso académico
- 2023/24
- Curso
- 4
- Nº Créditos
- 6
- Idiomas
- Euskera
DocenciaAlternar navegación
Tipo de docencia | Horas de docencia presencial | Horas de actividad no presencial del alumno/a |
---|---|---|
Magistral | 15 | 22.5 |
P. de Aula | 15 | 22.5 |
P. Ordenador | 30 | 45 |
Guía docenteAlternar navegación
ObjetivosAlternar navegación
M16 modulua osatzen duen irakasgaietako hau egiten dutenek honako gaitasunak eskuratuko dituzte:
1. gaitasuna. Goi mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.
2. gaitasuna. Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoak sistematizatu, azaldu eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia jomugan.
3. gaitasuna. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki interneten eskuragarri daudenak), askotariko egoera komunikatiboetan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko mailan.
TemarioAlternar navegación
EGITARAU TEORIKOA
1. GAIA
1.1. Hizkuntzaren aldaerak eta erabilerak
1.2. Euskararen aldaera estandarra: euskara batua
1.3. Euskara espezializatua
1.4. Kontsulta-tresnak: corpusak, hiztegiak, kontsulta-guneak
2. GAIA
2.1. Zuzentasuna eta zehaztasuna
2.2. Idatzizko komunikazioa Filosofian
2.3. Ahozko komunikazioa Filosofian
3. GAIA
3.1. Egokitasuna
3.2. Terminologia zaindua: maileguak eta hitz-elkarketa
3.3. Estilo zaindua: irizpideak
3.4. Testuaren egituraketa: argudioak, lokailuak eta testu-antolatzaileak
EGITARAU PRAKTIKOA
Gelako saioetan, hiru eratako lanak egingo dira: ariketak, idazlana eta ahozko aurkezpena.
-Ariketak: Gelan landutako gai bakoitzari ariketa sorta bat egokituko zaio. Ikasleek gelan edo etxean egingo dituzte ariketa horiek, batzuetan banaka eta beste batzuetan taldeka.
-Idazlana: Nork bere ikasketa- edo ikerketa-gaiarekin loturiko testu idatzia prestatu beharko du, gelan jorratutako gaiak kontuan izanda: filosofiako testuen bereizgarriak, egituratzea, hizkuntza espezializatua eta estilo zaindua.
-Ahozko aurkezpena: Testu idatzia oinarri hartuta, ikasleek ahozko aurkezpena prestatu beharko dute, gelan landutako ezaugarriak kontuan hartuz.
MetodologíaAlternar navegación
Eskola eta jarduera gehienak praktikoak izango dira, eta informatika-gelan egingo dira. Horretarako, E-gela erabiliko da.
-Banakako lanak
-Talde-lanak
-Ordenagailu-praktikak
-Eskola teorikoak (ariketetan jorraturiko arazo eta egiturak azaltzeko)
-Ahozko aurkezpenak
Sistemas de evaluaciónAlternar navegación
Ikasleak bi ebaluazio-modu hauetariko bat aukera dezake:
1. ETENGABEKO EBALUAZIOA:
Etengabeko ebaluazioan, hiru lan hauek gainditu beharko dira:
1) Gelan egindako proba idatzia (3 puntu)
2) Idazlana (4 puntu)
3) Ahozko aurkezpena (3 puntu)
- Batez besteko kalifikazioa egin ahal izateko, hiru atalak gainditu behar dira.
- Ebaluazio jarraitua egin ahal izateko, gelako saioetara etorri behar du ikasleak (gutxienez, % 80), eta gelako ariketa eta lan guztiak egin beharko ditu garaiz eta egoki.
2. AZKEN AZTERKETA
Lauhilekoaren amaieran egingo da, zentroak jarritako egunean. Azterketan, gelan landu diren ariketen eta lanen gisakoak egingo dira. Azterketan lortutako nota izango da kalifikazioaren % 100, honela banatuta:
-Ariketak (3 puntu)
-Idazlana (4 puntu)
-Ahozko aurkezpena (3 puntu)
Azterketan ahozko aurkezpena egin ahal izateko, euskarria aldez aurretik eGelara igo beharko dute ikasleek.
OHARRAK
*Ebaluazio jarraituari uko egitea
Ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek, edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (ebaluazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (1.-9. asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.
Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
*Ohiko deialdiari uko egitea
UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.
Materiales de uso obligatorioAlternar navegación
Irakasleak emandakoa: apunteak, artikuluak eta ikasleak berak erabili beharko dituenak lanak prestatzeko. Irakasleak eGelan jarriko ditu material horiek, astean-astean.
BibliografíaAlternar navegación
Bibliografía básica
ALBERDI, X. (1999) Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. Bilbo: EHU.
ALBERDI, X. eta I. Sarasola (2001) Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia. Bilbo: EHU. EUSKALTZAINDIA (1985-2005) Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. EUSKALTZAINDIA (1993) Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua. Bilbo: Euskaltzaindia.
GARTZIA, Joserra (2008) Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania.
GARZIA, Juan (1997) Joskera lantegi. Gasteiz: HAEE-IVAP.
GARZIA, Juan (2005) Kalko okerrak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Revistas
Elhuyar http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Gogoa http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Gogoa/index Hik Hasi http://www.hikhasi.eus/
Jakin www.jakingunea.com
Uztaro http://www.uztaro.eus/
Tribunal de convocatorias 5ª, 6ª y excepcionalAlternar navegación
- ENSUNZA ALDAMIZETXEBARRIA, ARIANE
- MUGURUZA ASEGUINOLAZA, BEÑAT
- ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ
GruposAlternar navegación
31 Teórico (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 14:00-15:00 |
Profesorado
Aula(s) impartición
- INFORMATICA 1 - FACULTAD DE EDUCACION, FILOSOFIA Y ANTROPOLOGIA-EDIFICIO I
31 P. Ordenador-2 (Euskera - Mañana)Mostrar/ocultar subpáginas
Semanas | Lunes | Martes | Miércoles | Jueves | Viernes |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 14:00-16:00 |
Profesorado
Aula(s) impartición
- INFORMATICA 1 - FACULTAD DE EDUCACION, FILOSOFIA Y ANTROPOLOGIA-EDIFICIO I