Ikus-entzunezkoen erronkak europako hizkuntza ez-hegemonikoentzat
Noiz eta non
2019/10/04 2019/10/04, 09:00 - 14:00
Deskribapena
Ordua: 9:00tik 14:00ra.
Lekua: Bizkaia Aretoan.
Gaur, ikusleek beren egokiera eta gustuetara moldatuko diren eskaintzak bilatzen dituzte: batzuek betiko telebista eta zinema saioekin egiten dute bat —ohiko ordutegi eta ezarritako programazioari jarraitzen diete—; ordutegiari jarraitu ezinik dabiltzanek grabatu ere egingo dituzte saio batzuk edo oraindik DVDak erosiko dituzte; beste batzuek irrati-telebista korporazioek Interneten dituzten nahierako aukeretan bilatzen dituzte euren eduki gogokoenak; askok Interneteko kanaletara jotzen dute zuzenean, itsaso handi horretan nahi duten ‘arrantza’ egitera; azkenik, gero eta kontsumitzaile gehiagok ordainpeko plataformetan asetzen dute gosea, batik bat (modako) film eta serieena.
Panorama horretan, gure inguruko hizkuntza ez-hegemonikoetan egindako edukiek ere beren lekua bilatu behar dute, hizkuntza nagusien ‘itsasoan’ galduta geratu nahi ez badute. Mains tream-eko edukiz bestekoak izanik, ikusleak ez ditu beti eroso eta eskueran aurkitzen bere kultura-hizkuntzetan ekoitzitako piezak (euskaraz sortuak), are gutxiago bere hizkuntzara ekarritakoak (euskarara ekarriak). Ez behintzat, gordailu edo banatze-plataforma ondo hornituetan eta guztientzat ezagunak direnetan aurkitu ezean.
Hizkuntza ez-hegemonikoetan bizitzeko asmoari helduko badiogu, komunikazio sistemak, eta ikus-entzunezkoetakoak bereziki, behialako ahalegina egin beharko du datozen urteetan ikusleak eta herritarrak bere kulturara biltzen: eduki ekoizleak, irrati-telebistetako buruak, plataformetako arduradunak, hizkuntza planifikatzaileak, gobernuak... eta herri ekimeneko beste hainbat protagonistak ere zeregin garrantzitsua dute epe laburrean, telebisten hasieran ere izan zuten moduan.
9:00 - 9:15 | Dokumentazioa jasotzea. |
9:15 - 9:30 | Antolatzaileen ordezkarien agurra. |
9:30 - 10:30 |
Hitzaldi nagusia: Ikus-entzunezkoak Europan: egoera eta joerak.
|
10:30 - 12:00 Moderatzailea Kike Amonarriz |
Mahai ingurua: Akademiaren ikuspegia Nolako Ikus-entzunezko hedabideak behar ditugu estaturik gabeko herrietan?
|
12:00 - 12:30 | Atsedenaldia |
12:30 - 14:00 |
Mahai ingurua: Sektorearen esperientzia.
|