inf-solicitud-titulo

Titulua eskatzea

WEB bidez eskatzea

  • Eskaera GAUR aplikazioan egiten da
  • Nahitaezkoa da posta elektroniko pertsonala ematea
  • Indarrean dagoen NAN fitxategi bat erantsi behar da
  • Ordainketa egin
  • Aste bateko epean ikasleak Titulua Aldi Baterako Ordezkatzeko Ziurtagiria jasoko du bere helbide elektronikoan

Eskaera idazkaritzan

Indarrean dagoen NAN dokumentua aurkeztu eta helbide elektroniko pertsonala eman behar da Titulua Aldi Baterako Ordezkatzeko Ziurtagiria bidaltzeko.

Titulua jasotea

Ikasleak Titulua jasotzeko jakinarazpena hartuko du posta elektronikoaren bidez.

Titulua interesdunak berak bakarrik jaso dezake. Ikasle bat ezin bada hura jasotzera joan, haren izenean bidaltzen duen pertsonak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Ikasleak eta baimendutako pertsonak bete eta sinatutako dokumentua.
  • Ikaslearen NAN/pasaportearen kopia eta baimendutako pertsonaren NAN/pasaportea aurkeztu.

Titulua bidaltzeko eskaera

  • Eska daiteke, idatziz, Titulua bidaltzea EHUren beste Campus bateko Errektoreordetzara, beste Probintzia bateko Hezkuntza Ordezkaritzara, edo beste herrialde bateko Espainiako Kontsul Bulegora.
     

Tituluaren gehigarri europarra (TGE)