XSLaren edukia
Ingeniaritzako Proiektuak
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (desagertzear, 2018/19tik aurrera)
- Ikasturtea
- 2021/22
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 30 | 45 |
Ordenagailuko p. | 30 | 45 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Gaitasun honi dagokio irakasgaia: proiektuen metodologia, kudeaketa eta antolakuntzari buruzko ezagutza. Aurreko irakasgaietan jasotako ezagutzak erlazionatzeko eta koordinatzeko gaitasuna, eta ingeniaritzako proiektuak eta beste lan tekniko batzuk egiteko ezagutza horiek aplikatzeko gaitasuna ematen ditu irakasgai honek.
GAITASUN ZEHATZAK
M04CM06 - Eraikuntza prozedurak, eraikuntza makineria eta obrak planifikatzeko teknikak aplikatzeko gaitasuna.
GAITASUN OROKORRAK (3. maila)
MEC1 - Ikasleek frogatzea espezialitateko moduluan landutako gaiak bereganatu eta ulertu dituztela, aurretik zekitenetik abiaturik.
MEC2 - Beren espezialitateko problema espezifikoak ebaztea, modu arrazoituan, eta oinarrizko moduluan nahiz adarreko modulu komunean eskuratutako ezagutzak erabiliz.
MEC3 - Datu pertinenteak jaso eta interpretatzea irtenbide arrazoituak planteatzeko, alde tekniko-zientifikoak, legalak eta ekonomikoak kontuan hartuta.
MEC4 (idatzizkoa)- Iritziak eta irakasgaien gaineko gai espezifikoak ziurtasunez, erraztasunez eta modu egituratuan azaltzea idatziz.
MEC4 (ahozkoa)- Iritziak eta irakasgaien gaineko gai espezifikoak ziurtasunez, erraztasunez eta modu egituratuan azaltzea ahoz.
MEC5 - Arlo desberdinetako ezagutzak bateratzea eremu tekniko jakinetan irtenbideak autonomiaz planteatzeko (legeria, arautegiak, softwarea, bibliografia konplexua erabiltzea).
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
Ingeniaria. Bulego teknikoa. Ingeniaritzak
Txostenak eta beste lan tekniko batzuk
- Kontzeptuak. Motak
Proiektu teknikoa
- Kontzeptua. Ezaugarriak
- Motak. Proiektuak sortzeko sistema. Proiektuaren bizitza-zikloa
Proiektuko faseak eta haren metodologia
- Faseak. Aurreproiektua: kontzeptua, xedea, agiriak
Proiektua edo diseinu zehatza
- Proiektuko agiriak: memoria, planoak, baldintzen agiria, aurrekontua
- Beste agiri batzuk
Gauzatze-fasea
- Gauzatze-faseko etapak: enkargua, hasiera, zuzendaritza, amaiera, probak, zerbitzuan jartzea eta behin betiko jasotzea
Herri administrazioko obra-kontratuak
- Legediari eta arauei buruzko kontzeptuak
- Sektore Publikoko Kontratuen Legea
- Administrazioko kontratuetako bermeak
- Administrazioko obra-kontratuetako baldintzen agiriak
Obra-kontratu pribatuak
- Motak
Eraikuntza-proiektuak
- Ezaugarriak. Egitura. Eraikuntza-proiektuen agiriak
Proiektuen kudeaketa:
- Kontzeptu orokorrak
- Proiektuen plangintza
MetodologiaToggle Navigation
Aurrez aurreko eskolak + ariketak / kasuen azterketa.
Ingeniaritzako aurreproiektu baten garapen praktikoa.
Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Teoria:
Teoriako azken azterketa bat (aurrez aurrekoa edo online, beharrezkoa bada) egingo da (teoriako notan % 80ko pisua izango du). Ikasturtean zehar, klasetik kanpo egiteko ariketa batzuk proposatuko dira (% 20ko pisua).
Aurreproiektua:
Ikasturtean zehar, bakarka edo taldeka aurreproiektu bat egin beharko da irakasgaiko praktiketan.
Irakasgaiko azken nota teoriako notaren eta aurreproiektuko notaren batezbestekoa izango da, baldin eta biak independenteki gainditu badira.
Azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- Etxeberria, P., Taboada, I., Ingeniaritzako proiektuak. Apunteak, 2019
- Larraz, C., Oficina Técnica y Proyectos, 2006
- Alonso, J.M., Aperribay, V., Martín, I., Jiménez, T., Oficina Técnica, 2000
- Morilla, I., Guía metodológica y práctica para la realización de proyectos, 1998
- Martínez, G., Pellicer, E. (coord.), Organización y gestión de proyectos y obras, 2006
- Project Management Institute, A guide to the project management body of knowledge (PMBOK guide), 2017
- eGelan argitaratuko diren ikasmaterialak
Gehiago sakontzeko bibliografia
- Pellicer, E., Sanz, A., Catalá, J., El proceso proyecto-construcción. Aplicación a la ingeniería civil, 2004
- Cos, M. de, Teoría General del Proyecto. Vol. I: Dirección de Proyectos /
Project Management, 1995
- Cos, M. de, Teoría General del Proyecto. Vol. II: Ingeniería de Proyectos /
Project Engineering, 1997
- Gómez-Senent, E., El Proyecto, Diseño en Ingeniería, 1997
- Gómez-Senent, E., Sánchez, M.A., González, Mª C., Cuadernos de Ingeniería de Proyectos II: del diseño de detalle a la realización, 2000
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- ALVAREZ GONZALEZ, IRANTZU
- ETXEBERRIA RAMIREZ, PAULO
- OTEGI OLASO, JOSE RAMON
TaldeakToggle Navigation
01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|