Gaia

XSLaren edukia

Arkitektura Sarrera

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Gaitasunak

Ikasketa planari dagozkionak G01_ Arkitekturaren historia orokorraren, eta kultura patroien eta arkitektoaren gizarte-arduren arteko erlazioen oinarrizko ezagutza G02_ Mendebaldeko kulturaren baitan, arkitektura, hirigintza eta paisai tradizioen oinarrizko ezagutza, bai eta beraien funtsa tekniko klimatiko, ekonomiko, ideologiko eta gizarte oinarriak ere. G03_Arte Ederren inguruko oinarrizko ezagutza, arkitektura sortzearen kalitatean eragina izan dezakeen faktore gisa Ikasgaiari dagozkionak GI01_Taldeka lana egiteko oinarrizko gaitasuna, ideia eta proposamenak partekatuz eta eztabaidatuz, eta adostutako dokumentuak gauzatuz GI02_Irakasleak proposatutako gaiak arrazoituz dokumentatzeko eta haiek aurkezteko eta defendatzeko oinarrizko gaitasuna GI03_ Arkitekturaren teorien inguruko oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko eta arkitektura produkzioaren aniztasuna ulertzeko oinarrizko gaitasuna

Ikasgai-zerrenda eta bibliografia

  • Lehen lauhilekoan, ikasleak historian zehar eraiki den arkitekturari buruzko ideiak jaso baditu, Arkitekturarako Sarrera den irakasgai honetan, arkitektura ekoizteko aintzat hartu behar diren gai anitz asko eta faktore ugari aurkezten dira. Irakasgaiak, beraz, asko laburbilduz, arkitekturaren nolakotasuna azaltzen du. Irakasgaiaren alde teorikoenak bereziki Arkitekturaren teoria, bere bilakaera eta arkitektura ondarean sortzen lagundu duten joera ezberdinak azpimarratzen ditu. Jorratzen diren beste gaiak, Arkitekturaren oinarri diren printzipioak lantzen dituzte, bai eta arkitektura jarduerak erantzun ematen dion funtzioak ere. Gai guzti horiek, ezagutza eta baliabide gisa sendotuko dira ondorengo ikasturteetan.
  • Bibliografia:COLLINS, P.: Los ideales de la arquitectura moderna y su evoluciĆ³n 1750-1950 (Barcelona, GG, 1970)

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak