Temario y Bibliografía
- Ikasgai hau Arkitekturaren Oinarrietako Graduaren 5. mailan kokatzen da eta Hirigintza, Paisaia eta Lurraldea izeneko Aipamena osatzen duten sei irakasgaietako bat da. Horrela, ikasgaia hiri-izatearen testuinguruan kokatzen da, XXI. mende hasieran aurki daitezkeen egoera eta "urbanitate" desberdinak kontuan izanda. Honen inguruko eztabaida egungo arazo eta erronka errealetan eta hurbilketa eta kontzeptualizazio akademiko eta profesionaletan oinarrituko da. Ikasgai honek ondorengo helburu hauek izango ditu ardatz: - Ikasleari XXI. mendeko hiriaren inguruko plangintzaren teoria eta praktika eta hiri-ikasketen ezagutza sakona ezagutaraztea. - Gaur egungo hiriaren azterketa, hiri tradizionalaren irudiarekin kontrajarriz. - Urbanitatearen inguruko teoria berrien azterketa, XX. mendeko hirigintza funtzional eta estrukturalarekin alderatuz. - Lurralde-sare eta fluxuak eta hauek urbanitate berrian duten garrantziaren azterketa.
Bibliografía:García Vázquez, C. (2004): Ciudad hojaldre. Visiones urbanas del siglo XXI. Barcelona: Gustavo Gili. [ISBN: 978-84-252-1970-2]