Gaia

XSLaren edukia

Analisi kualitatiborako softwarea

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Bietakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgai honek izaera metodologiko argia dauka, nahiz eta formalki hautazkoen artean kokatuta egon. Ikasleari analisi kualitatiborako tresna indartsua eskaini nahi dio, bere ikerketa lanetan (doktoego tesi edo bestelakoetan) testuak, audioak, irudi estatikoak zein dinamikoak eta bestelakoak modu induktiboan aztertzen lagunduko diolakoan.

Eskola presentzialetan analisi kualitatiboaren eta Nvivo softwarearen oinarriak aurkeztuko dira, eta eskolaz kanpoko jardueretan ikasleak bere proiektu propioa garatuko du.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
AMEZAGA ALBIZU, JOSUEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego OsoaDoktoreaElebidunaIkus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitateajosu.amezaga@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Analisi kualitatiboaren eta kuantitatiboaren ezaugarri nagusiak bereiztu, eta ikerketa bakoitzari ondoen egokitzen zaiona ebatzi.25.0 %
Metodo induktiboa eta metodo deduktiboa bereiztu25.0 %
Kategoria eta hipotesiak eraiki,erealitate baten analisi kualitatiboan oinarrituta25.0 %
NVivo software.a modu sakoean baliatu, analisi kualitatiboan..25.0 %
Analizar datos cualitativos mediante la utilización sde software específico: Nud*ist y NVivo34.0 %
Decidir el método más adecuado de análisis cualitativo33.0 %
Construir hipótesis y categorías a partir del análisis cualitativo33.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala101525
Laborategiko p.203050

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak45.00 %
Azalpenezko eskolak10.033 %
Ordenagailuko praktikak16.054 %
Proiektuen aurkezpena eta defentsa4.013 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak25.0 % 75.0 %
Lan praktikoak100.0 % 100.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

lkastaroaren amaieran analisi kualitátiboan oinarritutako ikerketa lan bat izango du burutua, horretarako NVivo softwarea er bilita. Lan hori izango da ikastaroaren emaitza gisa ebaluatuko dena.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikastaroaren emaitzak ebaluatu eta kalifikatzeko tresna, ikasleak ikastaroan zehar burutu duen proiektua izango da. Azken saioan (edo azken bi saioetan, ikasle kopuruaren arabera) aurkeztu egingo dira proiektuak ikasgelan, eta iritsitako emaitzez gain, NVivo nola baliatu duen azalduko du ikasleak bertan.

Ebaluaziorako honako irizpideak jarrituko dira:

1-Egindako analisiaren egokitasuna (% 25).

2-Aztertutako materialaren nahikotasun eta baliagarritasuna (% 25).

3-Erabilitako NVivoren baliabideak (% 25).

4-Lortutako emaitzak (% 25).

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdian bere lana aurkezten ez duten ikasleek eta ohiko deialdia nahikotasunez gainditu ez duten ikasleek proiektua aurkeztu beharko diote irakasleari, dagokion epearen barruan. Ebaluaziorako irizpideak ohiko deialdiaren berberak izango dira.

Irakasgai-zerrenda

1-Sarrera: metodo zientifikoa gizarte zientzietan.

-- a.Teoriak, hipotesiak, behaketak, orokortze enpirikoak.

-- b.Analisi kualitatiboa vs. analisi kuantitatiboa.

-- c.Metodo induktiboa vs. metodo deduktiboa.

-- d.Ikerketa deskriptiboa vs. Ikerketa analitikoa.

2-Errealitatearen kodeketa: informazio unitateak eta kategoriak.

3-NVivo sofwarearen aurkezpena eta instalazioa.

4-Analizatu daitezkeen material motak (testua, audioa, bideoa, irudia, sare sozialen jarioak, bibliografia, bestelakoak). Proiektua sortu, materiala inportatu eta antolatu.

5-Kodeketa: nodoak, memoak, kasuak.

6-Analisia: kontsultak, ideien gurutzaketak, cluster analisiak.

7-Modelo grafikoak.

8-Emaitzen aurkezpenak: txostenak, webgunea.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

NVivo softwarea. Software hau Windows zein Mac ordenagailuetan instala daiteke, baina bi bertsioen artean aldeak daude. Aukeran, Windowseko bertsioa lehenetsiko da (horretarako IOS-en erabil daitezkeen emulatzaileak baliatuta).



Masterrak ikasleari emango dion lizentzia, bi ordenagailutan instala daiteke. Bata eskolak burutuko diren gelako ordenagailuan instalatuko da, bestea ikaslearen ordenagailu propioan, eskolaz kanpoko lana egin ahal izan dezan. Hortaz, ikastaroan matrikulatu aurretik komeni da ordenagailu propioak gutxieneko baldintza teknikoak betetzen dituela egiaztatzea:



http://www.qsrinternational.com/product/system-requirements#NVivo-11-for-Windows-System-Requirements.



Ordenagailu propiorik erabiliko ez duten ikasleek aukera izango dute Fakultateko erabilera orokorreko ordenagailu batean lizentzia instalatzeko, eta bertan lan egin.



Oinarrizko bibliografia

Bazeley, Dr. Patricia. 2007. Qualitative Data Analysis with NVivo. 2nd ed. Sage Publications Ltd, London.

Miles, M.M. & Huberman, A. M. (1984). Qualitative data analysis: A sourcebook of new methods. Newbury Park, CA: Sage.

Q. R. S. International, 2008. NVivo 8 Fundamentals. QRS International, Melbourne.

Q. R. S. International, 2008. Moving on in NVivo 8. Exploring, visualizing and sharing your material. QRS International, Melbourne.

Ruiz Olabuenaga, J.I. 1996: Metodología de la investigación cualitativa. Universidad de Deusto, Bilbao.

Wallace, Walter L.: La lógica de la ciencia en la sociología. Alianza Universidad. Madril, 1976 (1. arg. 1971).

Estekak

https://en.wikipedia.org/wiki/Computer-assisted_qualitative_data_analysis_software



https://www.predictiveanalyticstoday.com/top-free-qualitative-data-analysis-software/



http://www.researchsupport.com.au



http://www.qsrinternational.com/nvivo-learning/getting-started



http://www.qsrinternational.com/free-nvivo-resources/tutorials



http://forums.qsrinternational.com/

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak