Gaia

XSLaren edukia

Ikerketa gaiak euskal literaturan II

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Izenburua: Memoria eta gaur egungo euskal narratiba



Adituek giza eta gizarte-zientzietan memoriaren eztanda bizi dugula esan ohi dute. Egungo euskal narratiban ere memoria historikoa berreskuratzen duten lanak ugariak eta oso esanguratsuak dira. Horiez arituko gara irakasgai honetan eta euskal gizartea astindu duten gatazka armatuen errepresentazioak izandako bilakaera eta ezaugarriak aztertuko ditugu, memoria-ikasketetan ohikoak diren kontzeptuetatik abiatuz.





1. Irakasgaiaren helburuak.



Modernitate osteari buruzko teoriez jardutea.

Memoriari buruzko ikerketek literaturan izan duten bilakaera aztertzea.

Kritika postkolonialaren baitan burutzen den errepresentazio literarioaren analisiaz jabetzea.

Memoria historikoak iberiar ikasketetan duen lekuaz jardutea.

Memoriari buruzko euskal literaturaren genero politikaz hausnarketa egitea.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
OLACIREGUI ALUSTIZA, MARIA JOSEEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebidunaEuskal Filologiamj.olaziregi@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Exploración de los nuevos movimientos literarios partiendo desde la postmodernidad .33.0 %
Lectura y aproximación a nuevas formas de expresión literaria como la que nace desde la creación de los blogs, el cómic y la utilización de Internet.33.0 %
Crítica poética y política de las nuevas formas de expresión.33.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala121527
Mintegia61521
Gelako p.121527

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea30.0 % 30.0 %
Lan praktikoak60.0 % 60.0 %
Presentación escrita de trabajo de investigación10.0 % 10.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Saber interpretar, analizar e identificar las expresiones literarias relacionadas con el concepto de postmodernidad, tanto en la literatura vasca como en la literatura universal.



Analizar el desarrollo de la literatura vasca sobre la memoria histórica, a través de las herramientas que ofrecen los estudios de la memoria.



Ahondar en la política de género que rige la representación de los conflictos armados en la literatura vasca.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Bi aukera egongo dira: 1) Ebaluazio jarraitua eta 2) Amaierako ebaluazioa.

Ebaluazio jarraitua lehenetsiko da, baina horretarako eskolen %75ean egotea ezinbestekoa izango da (aurrez aurre zein online).



1) Ebaluazio jarraitua

Oro har, eskoletako parte-hartzea, ahozko aurkezpenak eta horri loturiko eztabaida eta bakarkako iruzkinak izango dira ebaluazio jarraiturako bidea.



Ebaluazio-sistema



Ponderazioa: - Bertaratzea eta parte-hartzea %30



- Eztabaida kritikoa %10



- Irakaslearekin adostutako lana %60



Ebaluazioa jarraitua gainditu ahal izateko eskatutako zereginen % 80 baino gehiago egin beharko dira garaiz eta moduan.



Eskolen dinamika:

1) Irakasleak ikasgai bakoitzaren helburu, eta marko teoriko-metodologikoa aurkeztuko du, eta gaiarekin lotutako bibliografia teoriko-kritikoa zein den zehaztu.

2) Eskoletan egin beharrezko testu iruzkinak proposatuko dizkie ikasleei, eta gai zehatzei buruzko aurkezpen laburrak egiteko.

3)Irakasgaiari dagokion bakarkako lana egiteko orientazioak eskainiko ditu eta beronen aurkezpen laburra egiteko datak eta prozedura. Atal hauek izango ditu:

1- Sarrera eta helburuak.

2- Hasierako hipotesiak.

3- Metologia eta aurrekariak.

4- Testu analisia

5- Ondorioak.

6- Bibliografia.

Lanaren luzera 12 orri artekoa izango da gutxienez, 12 New Times Roman letraz idatzia, lerro eta erdiko tartearekin.



Ebaluazio jarraituari uko egiteko eskubidea baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen inprimakia aurkeztu beharko dio ikastaroaren ardura duen irakasleari, irakasgaiaren irakaskuntza aldiko 4. saioa baino lehen.





2) Amaierako ebaluazioa



Banakako lan luzea izango da (25 orrialdekoa, 12 Times New Roman, 1,5eko tartearekin) eta ikastaroaren amaieran aurkeztu beharko da. Lan horretan, ikastaroan landutako kontzeptuak eta metodologiak aplikatuko dira memoria historikoa lantzen duen/duten euskal eleberria(k) aztertzeko. Egindako lana idatziz aurkeztu beharko da artikulu zientifikoen egiturari jarraituz.

Lan luzearen atalak:

1- Sarrera eta helburuak.

2- Hasierako hipotesiak.

3- Metologia eta aurrekariak.

4- Testu analisia

5- Ondorioak.

6- Bibliografia.



Bestelakoak



Ohiko deialdiari uko egiteko eskubidea baliatzeko, ikasleak deialdiari uko egiten diola jasotzen duen idazki bat aurkeztu beharko dio ikastaroaren ardura duen irakasleari, irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago.









Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ezohiko deialdia ohiko deialdian bezala ebaluatuko da.

Irakasgai-zerrenda

1. Aurkezpena. Euskal literaturaren bilakaera XX-XXI. mendeetan.

2. Kanona eta historiografia garaikidea. Modernitate ostea

3. Historia berreraikiz: memoria historikoaz. Kontzeptu giltzarrien zehaztapena eta Memoria Ikasketen bilakaera.

4. Gerra (Zibil) galdu(en) memorien transmisioaz. Irakurgaiak: Ramon Saizarbitoriaren Gudari zaharraren gerra galdua (2000). Transmisioa/postmemoria: kontzeptuen zehaztapena.



5. Euskal gatazkaren lekuak, eta protagonistak. Irakurgaia: Atxaga, Bernardo: Soinujolearen semea (2003). Oroimen gune giltzarriak. Gatazka eta bere errepresentazioa.



6. Exilioa. Irakurgaia : Kirmen Uriberen Mussche (2012). Euskal diaspora eta exilioa: errepresentazioen bilakaera. Identitate hibridoak. Literaturaren funtzioa memoria ikasketen baitan.



7. Gatazkaren genero politika. Irakurgaia: Karmele Jaioren Aitaren etxea (2019). Genero ikasketak euskal literaturan: bilakaera eta aztergai funtsezkoak. Genero politika gatazkari buruzko euskal eleberrietan. Amatasuna: kontzeptu giltzarri.



Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakurriko ditugun eleberriak/narratiba liburuak, irakurketa hurrenkeraren arabera:







1. Saizarbitoria, Ramon: Gudari zaharraren gerra galdua, Donostia, Erein, 2000.



2. Atxaga, Bernardo: Soinujolearen semea, Iruñea, Pamiela, 2003.



3. Uribe, Kirmen: Mussche, Zarautz, Susa, 2012.



4. Jaio, Karmele, Aitaren etxea, Donostia, Elkar, 2019.







Oinarrizko bibliografia

Olaziregi, Mari Jose (2002) Euskal eleberriaren historia, Amorebieta-ETxano: Labairu

Olaziregi, Mari Jose (ed) (2012) Basque Literary History. Reno: Center for Basque Studies-University of Nevada, Reno.

Olaziregi, Mari Jose & Elizalde, Amaia (eds.) (2019): Kirmen Uribe, bizitza, fikzioa. Bilbo: EHU/UPV

Olaziregi, Mari Jose (2021): "Beyond the Motherland: Memory and Emotion in Contemporary Basque Women´s

Fiction", in Larraitz Ariznabarreta & Nere Lete (eds.): Memory and Emotion. Basque Women´;s Stories. ConstructingMeaning from Memory, Reno: Center for Basque Studies, pp. 263-293.

Olaziregi, Mari Jose & Elizalde, Amaia (eds.) (2022): Karmele Jaio, emozio gorpuztua. Bilbo: EHU/UPV

Gehiago sakontzeko bibliografia

Erll, Astrid & Nünning, Ansgar (eds.), 2010, A Companion to Cultural Memory Studies. Berlin/NY: De Gruyter.



Faber, Sebastiaan, 2011, “La literatura como acto afiliativo”. In: María del Palmar Álvarez Blanco &



Halbwachs, Maurice, 1992, On Collective Memory, Chicago: U. of Chicago Press.



Hirsch, M., 2008, “The Generation of Postmemory”. Poetics Today 29/1 (2008): 103-128.



Huyssen, Andreas, 2003, Present Pasts: Urban Palimpsests and the Politics of Memory, Stanford, CA: Stanford University Press.



Labanyi, Jo et al., 2023, Modern Literatures in Spain, Cambridge: Polity Press.



Lanser, Susan, 1986, “Toward a Feminist Narratology”, Style. 20 (3): 341-363.



Nora, Pierre, 1989, “Between Memory and History: Les Lieux de M’emoire”,



Representations 26, Spring, 1989, 7-25.



Oleza, Joan, 2023, Claves ibéricas de la Guerra Civil, Madrid, Renacimiento.



Rodríguez, Pilar (Ed.), 2015, Imágenes de la memoria. Víctimas del dolor y la violencia



terrorista, Madrid: Biblioteca Nueva.











Aldizkariak

ASJU; Lapurdum; Euskera, RIEV; Egan, Fontes, Oihenart, Uztaro, Senez, Igela, Ustela, POTT, Susa, Oh Euzkadi!... (cf. http://andima.armiarma.com)







Estekak

Euskal Literaturaren Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com



Kritiken hemeroteka: www.armiarma.com/kritikak.htm



Klasikoen Gordailua: www.klasikoak.armiarma.eus



Etxepare Euskal Institutua: www.etxepare.eus/argitalpenak



EIZIE: www.eizie.eus



EIE: www.idazleak.eus



Galtzagorri: www.galtzagorri.eus



EEE: www.editoreak.eus



Center for Basque Studies: https://www.basque.unr.edu/books.html



Auñamendi Eusko Entziklopedia: http://www.euskomedia.org/aunamendi



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak