Gaia

XSLaren edukia

Ikerketa gaiak euskal literaturan I

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Euskal literaturaren ikuspegi sistemiko eta nazionala gainditurik eta euskal testuen izaera dinamikoa ardatz harturik, ikasgai honetan ardatz izango dira bertsio, imitazio, berridazketa zein transposizio bezalako kontzeptuak, itzulpena ere barne hartzen dutenak. Euskal literaturaren esparrua eremu transnazional, hizkuntza-anitz eta elkarreragile baten parte gisa ulertzeko oinarrizko tresna teoriko-metodologikoak eskainiko dira, bai eta tresna horien aplikazio praktikoa egiteko adibideak eman eta ariketa praktikoak proposatu ere, euskal literaturaren historiaren bilakabidea, egileak eta testuak oinarri hartuta eremuen, eragileen eta testuen arteko erlazio eta eragin askotarikoak azaleratzeko.



Irakasgaiaren helburuak:

-Euskal literatura inguruko literaturekin eta bestelako arteekin harremanetan ulertzeko oinarriez jabetzea.

-Literatur eremuak deskribatzeko teoria soziologikoez jardutea eta eremuetako egitura, eragile-sare, egiteko modu eta kapitalaz hausnartzea eta arlo honetan euskal literaturan egindako ikerketak ezagutzea.

-Berridazketa, testu-eraldatze eta heterolinguismo kontzeptuei buruz teorizatzeko tresnak eskuratzea.

-Askotariko berridazketa, testu-eraldatze eta hizkuntza-aniztasun motei begiratzea eta horiek euskal literaturan izan duten funtzioez gogoetatzea.



Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
IBARLUZEA SANTISTEBAN, MIRENEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEuskal Filologiamiren.ibarluzea@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Que los estudiantes sean capaces de analizar la narrativa vasca contemporánea en el marco de sus relaciones con el resto de literaturas del marco ibérico y con las de la tradición occidental en general.33.0 %
Que los estudiantes sean capaces de entender la evolución de la narrativa vasca actual, así como los factores socio-histórico-culturales que la han determinado.33.0 %
Que los estudiantes sean capaces de analizar la narrativa vasca actual en el marco de las teorías criticas y culturales contemporáneas.33.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala121527
Mintegia61521
Gelako p.121527

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak15.0100 %
Lan-erakusketa3.0100 %
Lan-lantzea45.00 %
Talde eztabaidak12.0100 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea30.0 % 40.0 %
Txostenak eta azalpenak lantzea60.0 % 70.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

- Ikasleak gai izango dira euskal literaturaren bilakaera ulertu eta aztertzeko berau baldintzatzen duten faktore kulturalak eta sozialak gogoan izanik.



- Ikasleak euskal literatura aztertuko dute teoria kritiko eta sozio-kulturalak aintzat harturik.



Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ebaluaziorako bi aukera egongo dira: 1) Ebaluazio jarraitua eta 2) Amaierako ebaluazioa.

Ebaluazio jarraitua lehenetsiko da, baina horretarako, eskolen % 75ean egotea ezinbestekoa izango da (aurrez aurre zein online).



1) Ebaluazio jarraitua



Taulan adierazi bezala, berataratzea, eskolako ariketak egitea eta eskoletan partehartea ehuneko 30 eta 40 artean ponderatuko da. Irakasgairako egin beharreko ikerlan idatzia, aldiz, ehuneko 60 eta 70 artean ponderatuko da.



Ebaluazio jarraituari uko egiteko eskubidea baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen agiria aurkeztu beharko dio ikastaroaren ardura duen irakasleari, irakasgaiaren irakaskuntza aldiko 4. saioa baino lehen. Horretarako aski izango da irakasleari mezu elektronikoa egitea EHUko helbidera honako datuok adieraziz: “Ikaslearen izen-abizenak, UKO EGITEN DIO XXXXXXXX irakasgaian ebaluazio jarraituari. Vitoria-Gasteiz, data. Izenpea “. Ikaslearen posta ofizialetik egina behar du [@ikasle.ehu.eus] irakaslearen EHUko kontu ofizialera



Deialdiari uko egiteko, berdin kokatuko da: irakasleari mezu elektronikoa bidaliko zaio EHUko helbidera honako datuok adieraziz: “Ikaslearen izen-abizenak, UKO EGITEN DIO XXXXXXXX irakasgaiaren deialdiari. Vitoria-Gasteiz, data. Izenpea “Ikaslearen posta ofizialetik egina behar du [@ikasle.ehu.eus] irakaslearen EHUko kontu ofizialera.



2) Amaierako ebaluazioa

Amaierako ebaluazioan ikasleari eskatuko zaio eskoletako irakurgaiei buruzko txostena eta hautaturiko aztergaiari buruzko ikerlan laburra (12 or.) aurkeztea irakasgaiari dagokizkion eduki teorikoak erabiliz eta kontsultaturiko bibliografia adieraziz.

Ikasleek irakasgaiaren ebaluazio deialdiari uko egin nahi izanez gero, idatziz egitea eskatuko zaie. Horretarako aski izango da irakasleari mezu elektronikoa egitea EHUko helbidera honako datuok adieraziz: “Ikaslearen izen-abizenak, UKO EGITEN DIO XXXXXXXX irakasgaiaren deialdiari. Vitoria-Gasteiz, data. Izenpea”. kaslearen posta ofizialetik egina behar du [@ikasle.ehu.eus] irakaslearen EHUko kontu ofizialera.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaiaren ebaluazioa ezohiko deialdian egiteko beharrezkoa izango da ikastaroan landutako edukiak baliatuta egindako idazlan akademiko bat aurkeztea, irakasgaian proposatu diren metodologiak baliatuz eta erabilitako bibliografia adieraziz. Bestalde, eskoletan azterturiko testu teorikoei nahiz literarioei buruzko azalpenak aurkeztu beharko zaizkio irakasleari. Irakaslearekin adostutako egunean eta orduan, lan horien defentsa egingo du ikasleak.



Irakasgai-zerrenda

Gairik gai, azalpen teorikotik abiatu eta, ondoren, azalpenok euskal literaturan eta testuetan duten aplikazioan jarriko dugu arreta, irakurketa literarioen zein kritikoen eskutik. Hala, eduki teorikoek metodologia kritiko gisa eman ditzakeen emaitzak frogatuko dira, ariketen bidez, adituen iritzi kritikoak ezagutuz, eta bereziki amaierako lana burutzeko metodologian sakonduz.

1. Bourdieuren teoria soziologikoak euskal idazleak literatura-eremu transnazionalean eta letren mundu-errepublikan kokatzeko bide



2. Literatura konparatuaren eta itzulpen ikasketen elkarguneak euskal testuak aztertzeko tresna gisa



3. Testuen eraldatzeak denboran, geografian, hizkuntza batetik bestera zein generorik genero: transmedialitatea eta intermedialitatea euskal literaturan



4. Heterolinguismoa eta itzulpena euskal literaturan.



Gai bakoitzerako egin beharreko irakurketa literarioak eta kritikoak eGelan zehaztuko dira, bai eta eskaini ere, posible denetan.

Eskoletarako jardunerako ahozko traiziozko askotariko testuak (Barandiaran, Satrustegi, Arratibel, Azkue, ahozko literaturako testuen bildumak…) eta hainbat egileren olerki, kantu eta testu hautatuak (G. Aresti, B. Atxaga, I. Borda, M.A. Meabe, J. Sarrionandia…) erabiliko dira.



Irakasgairako landu beharko diren obrak hauek dira:

- Fikzioaren izterrak (U. Apalategi)

- Kalabaza tripontzia (J. Berasategi)

- Azken balada (M. Landa)

- Bar Puerto (Kirmen Uribe)

- Aukeran: Twist (H. Cano), Mussche (2019), Aitaren etxea (Karmele Jaio).*



Irakasgaiko azken lan idatzia egiteko aztergaia irakaslearekin adostuko da, zerrendatutako lau gai horietarik abiatuta.



Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Nahitaezkoa izango da irakasgaiko eGela plataforma erabiltzea: irakurgai literario eta kritikoen berri jasotzeko, eskoletako jardunbideak jarraitzeko, lanen entregak egiteko, etab. Irakasleak irakasgairako hainbat material eskura harriko duen arren (batez ere eskoletarako jardueretarako beharrezko izango direnak), bakarkako ikerketa, testu, analisi eta iruzkinak egiteko ikasleek beren aldetik eskuratu beharko dituzte materialak.



Oinarrizko bibliografia

Aldekoa, I. (2008). Euskal literaturaren historia. Donostia: Erein.

Casanova, P. (2001). La república mundial de las letras. Bartzelona: Anagrama.

Genette, G. (1982). Palimpsestes. La littérature au second degré. Paris: Éditions du Seuil.

Gil, A. & Pardo, P. J. (arg.). (2018). Adaptación 2.0. Estudios comparados sobre intermedialidad. Binges: Orbis Tertius

Gnisci, A (2002). Introducción a la literatura comparada. Bartzelona: Planeta-

Guillen, C. /XXX. Entre lo uno y lo diverso; introducción a la literatura comparada. Bartzelona: Tusquets.

Ibarluzea, M. (2020). Euskal literatura itzuliaren egiturak eta islak. 1975-2015. Bilbo: Euskaltzaindia & UPV/EHU.

Suchet, M. (2014). L’imaginaire heterolingue. Paris: Classiques Garnier.

Olaziregi, M. J. (arg.) (2012). Basque Literary History. Reno: Center For Basque Studies - University of Nevada.







Aldizkariak

ASJU: https://ojs.ehu.eus/index.php/asju



Behinola: https://www.galtzagorri.eus/eu/behinola



EGAN: http://www.inguma.eus/erakundea/ikusi/egan



Euskal-Erria: https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/2813



Euskera: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_argitalpenak&task=home&Itemid=1525&lang=eu-ES



Euzkadi: http://www.liburuklik.euskadi.eus/handle/10771/12324



Euzko Gogoa: https://andima.armiarma.eus/eugo/



Fontes Linguae Vasconum: https://revistas.navarra.es/index.php/FLV



Hegats: https://idazleak.eus/eu/aldizkariak



Lapurdum: https://journals.openedition.org/lapurdum/



Oihenart: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/argitalpenak/oihenart-cuadernos-de-lengua-y-literatura/bi-760/



RIEV: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/publicaciones/revista-internacional-de-los-estudios-vascos-riev/bi-128/



Senez: https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez



Tantak: https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak



Uztaro: https://www.uztaro.eus



Yakintza: https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/2325



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak