XSLaren edukia

IÑAKI URRUTXURTU GUTIERREZ

Ezagutza arloa
Fisiologia
Saila
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
inaki.urrutxurtu@ehu.eus

Biologian lizentziatu zen 1999. urtean, eta 2003an ekologian doktore gradua eskuratu zuen UPV/EHUn. Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle atxikia da 2004ko irailetik Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia sailean. Biologiako graduko Ikasketa Batzordeko partaidea izan da 2014-2018 bitartean eta Biologiako Gradu Amaierako Lanaren koordinatzailea ere izan da (2014-2018).

9 artikulu zientifikotan egilekide bezala agertzen da eta estatuko zein nazioarteko 19 kongresutan parte hartu du. Gaur egun “Molusku Bibalbioen Fisiologia Energetikoa” ikerketa taldearen parte da eta doktorego tesi bat zuzentzen ari da. 10 ikerketa proiektutan parte hartu du, IEO Vigo, CSIC Vigo eta IATS-CSIC bezalako erakundeekin elkarlanean arituz. Ikerketa lerro nagusia, interes komertziala duten bibalbio populazioetako indibiduo zein familiek erakusten duten hazkuntza-ahalmen desberdintasuna azal dezaketen barne jatorrizko (genetikoa) diferentziak aztertzea da. Helburua funtzio fisiologikoaren eta adierazpen genetikoaren arteko korrelazioa ezartzea da, indibiduoen arteko hazkuntza-tasa ezberdina baldintzatzen dituzten osagai endogenoak ulertu nahian. Beste ikerketa lerro batetan, elika-desorekaren aurrean bibalbioek azal ditzaketen mekanismo homeostatiko konpentsatzaileak aztertzen dira.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak