Gaia

XSLaren edukia

Gizarte-eta etnia-taldeen arteko harremanei buruzko ikerkuntza

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Gizarte Psikologiaren arloaren barruan, irakasgai honek taldeen gizarte psikologiari, emozioei eta psikologia politikoari buruzko azterlanak biltzen ditu. Europan Gizarte Psikologiaren inguruan abian diren ikerketa lerroen ikuspegi eguneratu bat ematen du. Gaur egungo garapenak aztertzen dira, gizarte taldeen arteko harremanei buruzko ikerketetan.

Taldeen arteko harremanei buruzko ikerketatik hasita, gizarte identitatearen teoriaren eta haren garapen teoriko eta metodologikoen ikuspegitik igarota, gizarte gaiak lantzera iritsiko gara, hala nola gutxiengo etnikoak gaurko gizarteen testuinguruan eta akulturazioa, baita gizarte identitateei eta estigmari buruzko azterlanak ere.

Era berean, mozio kolektiboei eta emozio transzendenteei buruzko ikerketen berri ematen da, gizarte errituen, mobilizazioen eta gertaera traumatikoei eta kolektiboei aurre egiteko moduen azterlanen esparruan.

Gaitasunak

IzenaPisua
Gizarte Psikologiaren garapen nagusiak, haren ikuspegiak eta punta-puntako ikerketa lerroak ezagutzea35.0 %
Aurreiritziaren eta bazterkeriaren, jokabide prosozialen eta gatazka kolektiboei aurre egiteko moduaren analisian ezagutzak eta metodologia zientifikoa aplikatzeko gai izatea, ebidentzian oinarritutako jarduerak diseinatzeko35.0 %
Gizarte Psikologiaren arloan ikerketa bat diseinatzeko gai izatea30.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala2025.545.5
Mintegia151530
Gelako p.101525
Laborategiko p.055
Ordenagailuko p.514.519.5

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak10.0100 %
Azalpenezko eskolak20.0100 %
Eztabaidak10.0100 %
Gai bat idatziz garatzea55.00 %
Proiektuen aurkezpena eta defentsa10.0100 %
Testuen analisia20.00 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak40.0 % 60.0 %
Epaimahaiak lan idatzia baloratzea40.0 % 60.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Literatura kudeatu eta laburtu

Informazioak aztertu

Taldean lan egin

Ikerketa idatziz aurkeztu

Emaitzak interpretatu

Ikerketa ahoz aurkeztu

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Etengabeko ebaluazioa

Idazlana (% 70). Artikuluen analisi bat eginda, irakasgaian emandako gai bati buruzko lana izango da (10-20 orrialde), eta jendaurrean defendatu beharko da azken ebaluazio saioan. Idazlana: Alderdi hauek ebaluatuko dira: lanaren edukia, artikulu zientifikoaren arauekiko egokitzapena, sintesirako gaitasuna, kontzeptuen argitasuna, emaitzen ulermena, ikuspegi kritikoa. Ahozko aurkezpena: azalpenen argitasuna, denborara egokitzea eta galderei emandako erantzunak ebaluatuko dira.

Artikulu baten (irakasleren batek proposatutakoa) laburpena. Kopia idatzia entregatzea eta ikasgelan azaltzea (% 10)

Saioen laburpena. Txosten idatzia, gehienez 10 or. (% 10)

Aurrez aurreko saioetan garatutako jardueretan parte hartzea. Eztabaidak eta ariketak. (% 10)



COVID19 izurritea dela eta bertaratze gabeko ebaluazioa beharrezkoa balitz, ebaluazio jarraian ezarrita dauden portzentaiak mantenduko dira. Halere, lan guztiak, ebaluazio frogak eta aurkezpenak modu birtualean egingo dira (Egela, BBC Collaborate eta bestelakoak)



Ebaluazio globala.

Ahozko azterketa (% 50). Gaiari lotutako ikerketa lerroei buruzko 4 artikuluren balorazio kritikoa (materialak egelan eskuratu daitezke). Artikuluak azaltzen eta epaimahaikideek planteatutako galderei erantzuten jakin beharko dute.

Idatzizko azterketa (% 50): Hiru galdera irakasgaiaren gaiei buruz, dagokien bibliografia ere aintzat hartuta (materialak egelan eskuratu daitezke).

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaiko ikasleak hirugarren, laugarren edo salbuespenezko deialdian daudenean, epaimahai bat eratuko da, horretarako ezarritako arauen arabera. Irakasgaiaren lau deialdiak agortzen direnean, ikasleek salbuespenezko deialdi bat eskatu ahal izango dute, UPV/EHUko errektoreari igorritako idatzi baten bidez.

Irakasgai-zerrenda

Gaia 1. Taldearteko harremanak: Migrazioa, akulturazioa eta identitatea

1.1. Sarrera: Taldearteko harremanei buruzko teoria psikosozialen berrikuspena.

1.2. Ongizate subjektiboa: Dimentsioak eta bere lotura aldagai psikosozialekin.

1.3. Identitatea, Akulturazioa eta migrazioak. Akulturazio jarrerak eta estrategiak: Ereduak eta neurketa moduak. Ikerlanen berrikuspena

1.4. Faktore psikosozialak (alde kulturala, estresa, babes soziala, aurre-egitea), egokitzapen soziokuluturala eta ongizatea migrazioan. Estigmari buruzko teoriak, identitate soziala eta aurre-egitea.

1.5. Errituak eta talde aurre-egitea: Talde identitateak eta prozesu emozionalak.



Gaia 2.- Akulturazioa eta esku-hartze psikosoziala inmigrazioan

2.1. Identitatea eta gutxiengo etnikoak

2.2. Neraberaroa eta eskola: Disonantzia sozio-kulturala

2.3. Generoa eta identitatea

2.4. Senitartekoen bilketa

2.5. Esku-hartze psikosozialen ereduak



Gaia 3.- Talde prozesuak: Emozio kolektiboak

3.1. Afektua, emozioak eta aldarte animikoak. Emozioak: Appraisal, erantzun fisiologikoak eta ekintzarako joerak.

3.2. Oinarrizko emozioak, antagonistak (amorrua, nazka eta mesprezua), utzikeria (tristezia eta beldurra), positiboak (poza, interesa, sorpresa, humorea eta dibertimedua), moralak (kulpa, lotsa eta harrotasuna), transzendentzia (errespetua, inspirazioa, mirespena, maitasuna, eskertasuna.

3.3. Taldearteko emozioak taldeen aurrean, taldean edo kolektiboak.

3.4. Emozio kolektiboak. Prozesu psikosozialak giro emozioalaren sormenean: Portaera sinkronizatua, talde fluxua eta emoziozko sinkronia. Giro emozionalaren erregulazioa.

3.5. Barkamen eta erreparazio prozesuak: Nazioarteko esperientziak eta erritual sozialen errola.



Gaia 4.- Identitate soziala, taldearteko harremana eta bazterketa soziala

4.1. Taldearteko harremanei buruzko lan psikologikoen ikuspegi historikoa

4.2. Taldearen balioa eta talde dinamika subjektiboa

4.3. Taldearteko desadostasuna: Bazterketa soziala, infrahumanizazioa eta etnozentrismoa.

4.4. Kontserbadurismo politikoaeta desberdintasun sozialaren eraikuntza. Desberdintasun sozialen atzean daude zergati sozio-epistemikoen, esperientzialen eta ideologikoen lanketa.

4.5- Taldearteko lankidetza. Alofilia, hipernormak eta identifikazio globalaren sentimendua.

4.6. Gorroto delituen ikuspegi bat

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

Berry, J.W. (2005). Conceptual Approaches to Acculturation. In K.M. Chon, P.B. Organista & G. Marin (eds.), Acculturation. Advances in Theory, Measurement and Applied Research. Washington, DC: American Psychological Association.

Bourhis, R.Y. and Leyens, J-P. (1996). Estereotipos, discriminación y relaciones entre grupos. Madrid: McGraw-Hill.

Fiske, S., Gilbert, D.T., and Lindzey, G. (2010). Handbook of Social Psychology (5th ed.). Hoboken: NY, Willey & Sons.

Morales, J.F. Huici, C. Gómez A., y Gaviria, E. (coords.) (2008). Método, teoría e investigación en psicología social. Madrid: Pearson-Prentice Hall.

Páez, D., Martin Beristain, C., González, J.L., Basabe, N. and de Rivera J. (Coords.) (2011). Superando la Violencia Colectiva y Construyendo Cultura de Paz. Madrid Fundamentos.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Chun, K., Organista, P.B. and Marín, G. (2003). Acculturation. Advances in Theory, Measurement, and Applied Research. Washington, D.C.: APA.



Delle Fave, A., Massinmini, F., and Bassi, M. (2011). Psychological Selection and Optimal Experience Across Cultures (Vol. II). ISBN: 978-90-481-9875-7 (Print) 978-90-481-9876-4 (Online), available on http://link.springer.com/book/10.1007/978-90-481-9876-4.



Echebarria-Echabe, A. (2013). Mortality salience and uncertainty: Similar effects but different processes?. European Journal of Social Psychology, 43, 185¿191.







Gómez, A, Morales, J.F., Hart, S., Vázquez, A., and Swann, W. B., Jr. (2011b). Rejected and excluded forevermore, but even more devoted: Irrevocable ostracism intensifies loyalty to the group among identity fused persons. Personality and Social Psychology Bulletin, 37, 1574-1586.



Nguyen, A.M., and Benet-Martínez, V. (2013). Biculturalism and adjustment: A meta-analyisis. Journal of Cross-Cultural Psychology, 44(1), 122-159.

Estekak

GRUPO Consolidado de investigación en psicología



http://www.ehu.es/pswparod/articulos.asp



Aplicación online instrumentos de medida



http://www.ehu.es/GCIPS/



SCEPS: Sociedad Científica Española de Psicología Social



http://www.sceps.es/



Revista de Psicología Social



http://www.fia.es/journals/revistadepsicologiasocial/home



European Association of Social Psychology



http://www.easp.eu/



Society for Personality and Social Psychology



http://www.spsp.org/



The International Association for Cross-Cultural Psychology (IACCP)



social psychology



http://www.usu.edu/psy3510/links/links1a.html







http://www.socialpsychology.org/siteweek.htm







Prejudice







http://www.topsite.com/goto/understandingprejudice.org



http://www.topsite.com/goto/janeelliott.com



http://www.topsite.com/goto/beyondprejudice.com







Social identity:







http://www.issiweb.org/



ENCUESTA MUNDIAL VALORES



http://www.worldvaluessurvey.org/



The Pew Global Attitudes Project



http://pewglobal.org/



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak