Gaia

XSLaren edukia

Ebaluazio Ikerkuntzaren Ekarpenak Jokaera Antisoziala eta Delituen Prebentziorako

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgaiaren –hautazkoa, bost kreditukoa– helburua da ikuspegi orokor bat ematea ikasleei haurren eta nerabeen portaera antisozialaren eta delituzkoaren prebentzioaren ikerketaren lerro, diseinu eta emaitzei buruz. Argitu egiten dira arlo honetako ikerketa mota honen oinarrizko premisak eta kontzeptuak, aurkeztu egiten dira gaurdaino eginiko ikerketen lerro nagusiak, eta aztertu egiten dira hainbat ikerketaren diseinua eta emaitzak, helburu dutenak faktore kausalak edo lotuak identifikatzea, prebentzio indikatu eta selektiboko programen efikazia eta efizientzia ebaluatzea, berrerortzea prebenitzeko programak eta planak ebaluatzea eta portaera antisozialaren prebentzio situazionala zehaztea. Aztertu egiten dira zein diren gaiari buruzko gaurko ezagutzaren mugak eta zer arlotan behar den ikerketa lan handiagoa, eta ikerketa lerro berriak aurkezten dira, baita irakasle taldeak landutako lerroak eta proiektuak ere.

Portaera antisozialaren –oro har– eta arau hauste penalaren –bereziki– oinarrizko alderdiak ezagutzea (argibide ereduak, intzidentzia eta prebalentzia, arrisku faktoreak), baita portaera horien kostu sozial eta ekonomikoak ere, egoki ebaluatutako prebentzio programen garrantzia eta beharra justifikatzen dutenak.

Gaitasunak

IzenaPisua
Portaera antisozialaren ¿oro har¿ eta arau hauste penalaren ¿bereziki¿ oinarrizko alderdiak ezagutzea (argibide ereduak, intzidentzia eta prebalentzia, arrisku faktoreak), baita portaera horien kostu sozial eta ekonomikoak ere, egoki ebaluatutako prebentzio programen garrantzia eta beharra justifikatzen dutenak25.0 %
Portaera antisoziala eta delituzkoa prebenitzeko programen emaitzak ebaluatzeko oinarri teorikoak, metodologikoak eta prozedurazkoak ezagutzea30.0 %
Gai izatea jaio aurreko eta familia alorreko esku hartze programen ebaluazioa diseinatzeko, portaera antisozial eta delituzkoaren prebentzioari begira, baita berrerotzen diren adingabe arau hausleentzako gizarteratze programen eta Gazteen Justizia Sistemaren neurri judizialen inpaktuaren ebaluazioa ere25.0 %
Prebentzio programen kostuen eta onuren ebaluazioaren oinarri teorikoak eta enpirikoak ezagutzea, baita programa horiek finantzatzeko inplikazioak ere (¿inbertsioaren itzulkina¿, ¿ordainketa itzulkin bidez¿, etab.)20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala203050
Mintegia203050
Gelako p.101525

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak50.0100 %
Gai bat idatziz garatzea20.00 %
Lanak aztertzea eta horiei buruz eztabaidatzea25.0100 %
Testuen analisia30.00 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Epaimahaiak lan idatzia baloratzea100.0 % 100.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Literatura errebisioa egin

Taldean lan egin

Atzerriko hizkuntzan lan egin

Ikerketa idatziz aurkeztu

Literatura kudeatu eta laburtu

Emaitzak interpretatu

Ikerketa bat diseinatu



Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Etengabeko ebaluazioa

1 aukera: Azterketa. Moduluaren edukiei buruzko azterketa idatzia. Amaierako notaren % 100 izango da. 3-5 galdera ireki izango ditu.

2 aukera: Lana aurkeztea. Moduluaren eduki nagusiak bilduko dituen txostena aurkeztea. Amaierako notaren % 100 izango da. Txostena bakarka egingo da. Luzera gehien jota (erreferentzia bibliografikoak barne): 13 orrialde. Letra tamaina: 12 p. Tartea: 1,5.

Oharra: Etengabeko ebaluazio modalitatea aukeratu ahal izango dute gutxienez aurrez aurreko jardueren % 80ra joan diren ikasleek. Ikasleak soilik egingo du bi ebaluazio jardueretako bat: 1 aukera (azterketa) edo 2 aukera (lana aurkeztea).



Ebaluazio globala.

Azterketa: Moduluaren edukiei buruzko azterketa idatzia. Amaierako notaren % 100 izango da. 3-5 galdera ireki izango ditu.

Oharra: Gutxienez aurrez aurreko jardueren % 80ra joan ez diren ikasleek amaierako ebaluazioa egin beharko dute.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaiko ikasleak hirugarren, laugarren edo salbuespenezko deialdian daudenean, epaimahai bat eratuko da, horretarako ezarritako arauen arabera. Irakasgaiaren lau deialdiak agortzen direnean, ikasleek salbuespenezko deialdi bat eskatu ahal izango dute, UPV/EHUko errektoreari igorritako idatzi baten bidez.

Irakasgai-zerrenda

1. gaia. Delituzko portaera eta portaera antisoziala: arazoaren dimentsioa eta ezaugarriak ezagutzeko zuzendutako lanen metodologia eta emaitzak. Prebentzioaren beharra.

2. gaia. Haurtzaro goiztiarrean prebentzio programak: Oinarriak, helburuak, diseinua, ebaluazio metodologia, emaitzak, ikerketa-lerroak.

3. gaia. Bitarteko haurtzaroan prebentzio programak: Oinarriak, helburuak, diseinua, ebaluazio metodologia, emaitzak, ikerketa-lerroak.

4. gaia. Gurasoen aurkako indarkeriari buruzko prebentzio-programak

5. gaia. Nerabezaroan jokabide antisozialen prebentzio situazionala

6. gaia. Berrerortzearen aurkako prebentzio-programetako ikerketa ebaluatiboa, adingabeen Justizia arloan.

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

Arruabarrena, I., Rivas, G.R, Cañas, M. & De Paúl, J. (2022). The Incredible Years parenting and child treatment programs: a randomized controlled trial in a Child welfare Setting in Spain. Psychosocial Intervention, 31(1), 43-58.

Asla, N., Ibabe, I., Arnoso, A. y Elgorriaga, E. (2020c). Informe de evaluación del Programa de Intervención Precoz en Situaciones de Violencia Filioparental. Behavioral Psychology, 28(3), 455-476.

Brotman, L.M., Gouley, K.K., Huang, K, Kamboukos, D., Fratto, C., Pine, D.S. (2007). Effects of a Psychosocial FamilyBased Preventive Intervention on Cortisol Response to a Social Challenge in Preschoolers at High Risk for Antisocial Behavior . Arch Gen Psychiatry, 64,1172-1179.

De Paúl, J., Arruabarrena, I., Indias, S. (2015). Implantación piloto de dos programas basados en la evidencia (SafeCare e Incredible Years) en los Servicios de Protección Infantil de Gipuzkoa (España). Psychosocial Intervention/Intervención Psicosocial, 24, 105-120.

Férnandez, E. Bartolomé, R y Rechea, C. (2009). Evolución y tendencias de la delincuencia juvenil en España. Revista Española de Investigación Criminológica, 7.

Fergusson, D.M., Horwood, J., & Ridder, E.M. (2005) Show me the child at seven: the consequences of conduct problems in childhood for psychosocial functioning in adulthood. Journal of Child Psychology and Psychiatry, 46, 837-849.

Ibabe, I., Arnoso, A., & Elgorriaga, E. (2018). Programas de intervención destacados en violencia filio-parental: descripción de un programa innovador de intervención precoz. Papeles del Psicólogo, 39(3), 208-237.

Moffitt, T. E. (2006). Life-course-persistent versus adolescence-limited antisocial behavior. In D. Cicchetti & D. J. Cohen (Eds.), Developmental psychopathology: Risk, disorder, and adaptation (pp. 570-598). Hoboken, NJ, US: John Wiley & Sons Inc.

Piquero, A.R., Wesley, Jennings, G., & Farrington, D.P. (2009) On the Malleability of Self‐Control: Theoretical and Policy Implications Regarding a General Theory of Crime, Justice Quarterly, 27, 803-834.

Redondo, S. (2008). Individuos, sociedades y oportunidades en la explicación y prevención del delito: Modelo del Triple Riesgo Delictivo. Revista Española de Investigación Criminológica, 7

San Juan, C. y Ocáriz, E. (2017). Comparative Analysis of the Evolution of Juvenile Delinquency and Effectiveness of Penal Sanctions: Methodological Solutions and New Challenges. Journal of Sociology and Criminology, 5, 168.

San Juan, C. y Ocáriz, E. (2022). 100 años de acompañamiento en Justicia Juvenil. Investigación evaluativa y retos futuros. Bilbao: Servicio de Publicaciones de la UPV-EHU.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aroca, C., Bellver, C., & Alba, J. (2013). Revisión de programas de intervención para el tratamiento de la violencia filoparental. Una guía para la confección de un nuevo programa. Educación Siglo XXI,16, 281-304.



Diez Ripollés, J.L. y Cerezo, A (2001). Los problemas de la investigación empírica en criminología: La situación española. Valencia: Tirant Lo Blanch.



Férnandez, E. Bartolomé, R y Rechea, C. (2009). Evolución y tendencias de la delincuencia juvenil en España. Revista Española de Investigación Criminológica.



Redondo, S. (2008). Individuos, sociedades y oportunidades en la explicación y prevención del delito: Modelo del Triple Riesgo Delictivo. Revista Española de Investigación Criminológica, Art. 7, nº6.



Simmons, M., McEwan, T., Purcell, R., & Ogloff, J. (2018). Sixty years of child-to-parent abuse research: What do we know and where do we go?. Aggression and Violent Behavior, 38, 31-52.



Aldizkariak

Revista española de investigación criminológica; https://reic.criminologia.net/index.php/journal

Estekak

Center on the Developing Child, Harvard University - http://developingchild.harvard.edu/



Washington State Institute for Public Policy - http://www.wsipp.wa.gov/



Office of Juvenile Justice and Delinquency Prevention OJJDP - http://www.ojjdp.gov/







XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak