PUNTU FINKODUN SOLIDOAK.

Ikusi VRML-ko mundu honetan, nola Euler-en hiru biraketa eginda, edozein norabidera iristea dagoen. Hemen jarri dizkizut agindutako klaseko gardenkiak.

Inertziagatik mugitzen den giroskopio baten mugimenduaren bideoa ikusi: (428 KB)

 Mugimendu berdintsua VRML-aren bidez. Ikusi errefentzi sistema desberdinak nola mugitzen diren, momentu zinetiko bektorea e.a.

Gainera, inertziagatik mugitzen den giroskopio simetrikoaren axoide finko eta mugikorra erpina puntu finkoan duten biraketako konoak dira. Klikatu hurrengo irudian.

Eta Lagrange-ren giroskopioaren bi bideo.(584 KB eta 372 KB)

               

Demagun, hasierako unean, jarraian adierazitako lagrangeren giroskopioaren prezesioko eta nutazioko abiadurak nuluak direla eta berezko biraketagatik duen momentu zinetiko bektorea, irudikoa dela. Nolakoa izango da lortuko den mugimendua? Hau da, prezesioa positiboa izango du ala negatiboa?

Eta beste kasu honetan?