Izena: Danel
Abizenak: Orobengoa Guridi
Erasmuseko Unibertsitatea: Helsinki University of Technology
Unibertsitateko web-orria: http://www.hut.fi
E-maila: d_orobengoa@hotmail.comBetidanik eduki dut kanporanzko joera, bidaiatzeko leku bat ezagutzeko... Horregatik aspalditik egin nahi nuen zerbait zen Erasmus beka bat eskatu eta urtebete nonbaiten igarotzea. Ez zitzaidan gehiegi axola urte hori nun eman, nahiz eta euskara eta galztelaniaz gain inglesa bakarrik jakiteak aukerak zertxobait murrizten zituen. Nire lehenengo aukera Holandako unibertsitate bat zen, bigarrena hau. Arrazoia? Egia esan nik ere ez dakit, Finlandia herrialde interesgarri bat zela iruditzen zitzaidalako agian. Edozein modutan niretzat garrantzitsuena ez zen nora joango nintzen, urte bat atzerrian bizitzeko esperientzaren bila nenbilen. Motibazioak
Unibertsitate hau oso handia da, eta printzipioz bertan irakasten diren edozein irakasgaitan eman dezakezu izena. Gainera izen emate prozesua oso erraza da, behin bertako ikasle bezela errejistratu zarenean webtopi izeneko web orri batera sartzeko kodea lortzen da eta bertan izena eman nahi duzun irakasgaiak aukeratu besterik ez da egin behar. Irakasgaiak aukeratzerako orduan zein hizkuntzatan ematen diren kontuan hartu beharreko gauza da. Fisikako departamentuan ikasle atzerritar gutxi egon ohi dira, eta beraz oso irakasgai gutxi ematen dira inglesez. Edozein modutan, kasu batzutan, nahiz eta ofizialki suomieraz eman beharrekoak izan, lehenengo egunean denok hizkuntza hori ulertzen duten galdetzen dute, momentu horretan eskua altxatuz gero irakasgai hori ingelesez ematea lor daiteke (egokiagoa izan ohi da irakasgaia hasi aurretik irakaslearekin hitzegitera joatea edo gutxienez e-mail bat bidaltzea, zure egoeraren berri emanez eta zer egin daitekeen galdetuaz). Honen inguruan denetarik ikusi dut. Materiaalifysiikka II irakasgaia adibidez. Printzipioz suomieraz izan behar zen, baina hemen nengoen urtean Nerea Zabala eta Fernando Plazaola ere hemendik zebiltzan eta Nera Zabalak eman zidan irakasgai honen lehen erdia, ingelesez. Baina bigarren erdia ere Martti Puska-k eman arren ingelesez eman zen, ni nengoelako! Egun batean klasea hasita nengoela iritsi nintzen eta iadanik suomieraz zebilen, baina ni sartu hala inglesera pasatu zen. Beste kasu batzuetan klaseak suomieraz emango direla esan zidaten, baina apunteak zein ariketak inglesez lortzeko erraztasun guztiak eskaini dizkidate orokorrean (azterketa guztiak, noski, inglesez izan dira). Horregatik nire gomendioa zera da, ez eduki inongo beldurrik suomieraz dauden irakasgaiak hartzeko, baina inglesez dauden batzuk hartzea komeni da, bestela irakasgai gehiegi izan daitezke klasera joan gabe ikasi beharrekoak. Edozein modutan, Gorka Zamorak berak Oulun bizitako experientzietan esaten duen bezela guztiz gomendagarria da Suomierazko ikastaroak hartzea, erasmusendako ematen diren udako hizkuntza ikastaroak (orain arte ILPC izenekoak, hemendik aurrera izenez aldatzen dena) adibidez. Ni ere hoietako batean egon nintzen Joensuun emandakoa, eta han bizitako hilabetea urteko honena izango zen ziurrenik. Bertara joandakoen arteaz oso giro ona sortu zen, eta urte honetan eginiko lagunik onenak ere bertan egin nituen. Guzti hori Suomiera dexente (dexente=3 astetan ikasi ahal dena) ikasteaz gain. Kurtsoa
Irakasteko sistema desberdina da. Hasteko, irakasle bakoitzak bere laguntzailea dauka, batez ere ariketetaz arduratuko dena. Ordutegia ere berezia da. Irakasgai bakoitzak 2 klase moeta ezberdin dauzka, bata teoria eta bestea ariketak. Orokorrean asteko teoria ordu guztiak jarraian ematen dira (astean irakasgai baten klase bat edo gehienez 2 izan ohi dira, bakarra edukiz gero klase hori 3 ordukoa izan daiteke) eta beste egun batean ariketen klasea izango da. Klase honetan emango dena irakasgaiaren araberakoa da. Kontuan hartu beharrekoa da irakasgai gehienetan azken notaren portzentai bat entregatzeko ariketetatik datorrela (%30 adibidez) beste batzuetan irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da ariketen %50a ondo egitea, beste batzuetan ordea, ez daukate inongo garrantziarik... Batzuetan ariketak egiteko iradokizun batzuk besterik ez dira izango, handik egun batzuetara itzuli beharreko ariketak egiteko laguntza gisa. Beste batzutan entregatu ostean izango dira klase hauek eta ariketen solizioak izango dira... Guzti hori kontuan hartuta irakasgai bakoitza gainditzeko egin beharrekoa asko aldatzen da irakasgaitik irakasgaira. Hartu ditudan 10 irakasgaietatik bakarra izan da dena azkeneko azterketaren menpe uzten zuena, beste 3-4tan azterketako nota ariketekin hobetu zitekeen, beste batzuetan ez dut azterketarik egin... Hau dena irakaslearen menpe dago...
Irakasgaiez gain, harritu nauen gauza bat ikasleen portaera izan da. Klaseei garrantzi gutxi ematen dietela esango nuke (asteak joan hala gero eta gutxiago agertu ohi dira, irakasgai batean amaitu baino hilabete lehenago ariketen klaseak bertan behera uztea erabaki zen asistentzia faltagatik, azkenekora 2 bakarrik joan ginen). Bestalde ez dute apunterik hartzen, orokorrean ni izaten nintzen orrietan zerbait idazten nuen bakarra.
Aurten eman ditudan irakasgaien zerrenda: (Nik hartutako irakasgai batzuk graduondoko irakasgai bezela ere har zitezkeen eta beraz undergraduate eta graduate delakoak nahastuta geunden irakasgai hoietan, ondorioz irakasgai hoiek zailtasun handiagoa ere bazeukaten)
Materiaalifysiikka II:
Izenak dioen moduan materialen fisikari buruzko irakasgaia, bertan solidoen defektuak, dimentsio baxuko sistemak, propietate dielektrikoak, supereroaleak... aztertu ziren. Lehen esan bezala kurtso honen lehen erdia Nerea Zabalak eman zuen, defektuei eta dimentsio bajuko sistemei buruzkoa. Gai\ nontzekoa Martti Puskak, irakasle jatorra. Teoriako klaseak inglesez ziren arren ariketak suomieraz ematen ziren (doktoradutzako ikasle batek emanda), hala ere gehienetara joan nintzen, bertan ariketak egiteko iradokizunak ematen bait ziren (askotan iradokizuna baino ariket\a gehiena eginda geratzen zen) eta nahiz eta suomieraz lau hitz besterik ez jakin (orduerdian behin hitz bat ulertzeko beste) arbeleko formulak kopiatuz eta buruari apur bat eraginez erabilgarriak izan ziren ariketen klase horiek. Irakasgaia gainditzeko 2 azterketa partzial, 2 artikuluren laburpenak eta ariketak egin behar ziren. Lan dexente izan arren nahiko oroitzapen ona daukat irakasgai honen inguruan. Jarraitutako liburua: Elliott, The Physics and Chemistry of Solids.Modern Methods in Statistical Physics:
Aurten gogorrena egin zaidan irakasgaia. Irakaslea Tapio Ala-Nissil. Irakasle honi buruz zerbait esatekotan umore puntu berezi bat daukala esango nuke, beti zeukan zerbaiteri buruzko komentarioren "barregarriren" bat, barregarri baino grazia eragain nahi zuen horietako bat. Zorrotza eta exijentea. Irakasgaia Lectures on phase transitions and the renormalization group (Nigel Goldenfeldek idatzia) izenekoan oinarritua dago eta oso teknikoa iruditu zitzaidan. Astero etxerako ariketak bidaltzen ziren kurso erdian etxerako azterketa bat eta bukaeran beste bat izan zen. Niri pertsonalki zailak egin zitzaizkidan,nahiz eta bertan ikusitakoa urtean zehar beste irakasgai batzutarako erabilgarria izan. Irakasgai hau graduondoko bezela har zitekeen eta hori emandako mailan zein ikasleen mailan antzematen zen.Pintafysiika (Surface Physics):
Ziurrenik interesgarriena egin zaidan irakasgaia.Irakasleak 2 izan ziren, Jouko Lahtinen eta Adam Foster. Jouko Lahtinenek, experimentala izaki, irakasgaiaren alde experimentala azaltzen zuen, hutsa sorteko gailuen azalpenak, gainazalak aztertzekoak... Adam Foster ordea teorikoa da, eta bere zatia gainazalen alde teorikoan oinarritzen zen, gainazal fonoiak, energia mailak... Irakasgai hau izan da Bilbon ematen direnekin antzik gehien duena, azkeneko nota azterketa bakarrean oinarritzen bait zen. Edozein modutan, batez ere Jouko Lahtinenek azaldutakoak oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan, fisikaren arlo experimentala inoiz ikusi gabe neukan moduan erakutsi bait zidan.Fysiikan Kokeelliset Menetelmt (Experimental Methods in Physics):
Irakasgi hau berez suomieraz ematen den arren aurten bigarren erdia Fernando Plazaolak eman zuen, eta ondorioz inglesez. Lehen erdia ordean Kimmo Saarinenek eman zuen, suomieraz, eta ondorioz ez nintzen bere klaseetara joan. Astero astero ariketak egin behar ziren eta irakasgai honetako laguntzaileak (irakasle bakoitzak laguntzaile bat dauka orokorrean ariketetaz arduratuko dena) ariketak itzuli (inglesera) zizkidan astero. Irakasgai honetan alde batetik datuen tratamentua aztertu zen, almplifikatzileak, filtroak...bestetik hutsa eta tenperatura hotzak ere aztertu ziren.Circuit Analysis 1:
Irakasgai hau Suomieraz ematen zenez klase bakarrera joan nintzen. Zirkuitu elektronikoak aztertzen dira, oinarri oinarritik hasita.Computer Simulation Methods in Physics:
EHU-n ematen den Metodos de Calculo en Fisicaren antzerako irakasgaia, nahiz eta maila altuxeagoan eta fisikari garrantzi handiagoa emanez izan. Irakaslea Ari Harju da eta gustora egon naiz bere klaseetan. Fortran hizkuntza erabiltzen da hemen ere, eta lehenengo asteetan sarrera antzerako bat izan arren, azkar maila dexente eskatzen du, astero programa bat egin behar bait da, gero eta luze eta konplikautagoak. Irakasgaia gainditzeko azkeneko azterketa batetaz gain azkeneko proiektu bat ere egin behar da.Physics of Soft Condensed Matter:
Izenburua interesgarria iruditzen zitzaidan, gainera inglesez, baina bukatzear nagoela ez dakit berriro hartuko nukeen... Klasean emandakoa ez nuen gehiegi ulertzen, ariketak oso zailak, bukaerako proiektua, azterketa...Irakaslea oso xelebrea, Mikko Alava, klaseak irauten dituen 2-3 orduak (3 eduki arren orokorrean 2rekin nahiko edukitzen du) lurrera erori zaion zerbait jasotzen ibiltzen da. Oso desordenatua eta niretzat behintzat jarritzeko oso zaila.Solar Energy Engineering:
Unibertsitate honetako aukerak aprobetxatuaz orokorrean ikasten denetik kanpo dagoen zerbait ikasteko asmoarekin hartu nuen irakasgai hau. Txarrena Suomieraz ematen dela eta beraz ez nintzela klaseetara joaten. Eguzki energiaren ikuspuntu ezberdinak azaltzen ditu, eguzki izpien angeluen azterketa, energia aprobetxatzeko modu ezberdinak (plaka fotovoltaikoak, zein bero gordailuak)...Ez dauka zailatsun berezirik, matematika edo fisika aldetik.Laser Physics:
Azkeneko momentuan hartu nuen irakasgai hau Positron physics hartzeko asmoa bait neukan baina ez da aurten eman. Inglesez izan den arren, ordutegia dela eta ariketen klaseetara besterik ez naiz joan. Laserren printzipio teorikoak, optika eta beraien erabilera batzuk (atomoak hotzitzeko eta harrapateko teknikak) aztertzen dira, konplikaziorik gabeko fisika eta matematika erabiliz.Circuit Analysis 2:
Udazkenean emandakoaren jarraipena.Udazkeneko klase batetan, Tapio Ala-Nissil izeneko irakasleak, unibertsitatea zeramaten moduagatik haserre edo (ez naiz komentarioaren nondik norakoaz gogoratzen) esan zuen Europako 5 unibertsitate onenen artea sartzea nahi zuen batek ezin zituela gauzak horrela egin. Ez dakit zein puntutaraino izango den unibertsitate hau Europako onenetarikoa, baina hainbat gauzatan EHUri (ezagutzen dudan bakarra) aurre hartzen diola argi daukat. Zerbitzu aldetik ikaragarria da. Kurtsoa hasi aurreko astean mugimendu asko dago (ordurako zure tutorearekin kontaktuan egongo zara(ikasle bat) eta berak lagunduko zaitu), gauza asko dira egin beharrekoak eta hoietako bat informatika zerbitzutik pasatzea da. Bertan ordenagailuetarako kontu bat egiten dizute, guztira 3 pasahitzekin: Unix ordenagiluetarako bat, Windowsetarako beste bat eta e-postarako beste bat. Kanpuseko eraikuntza bakoitzak ordenagilu gela bat edo gehiago dauzka, batzuk unix eta besteak windows, eta zure kontua erabiliz edozein erabili dezakezu. Baita ordenagailuz betetako eta ixten ez den eraikuntza batetako ordenagailuak ere. Bestalde ikasle asko eta asko departamentutan lanean dabiltza proiektu batean edo bestetan sartuta. Udazkenean material physics II izeneko irakasgaian nire ikaskide izandako bi udaberrian Laser physics izenekoan irakaslearen laguntzaileak ziren. Bestelakoak
Aurkitu diodan arazo bakarra (eta pertsonalki bizi izan dudana) etxebizitzekin dauzkaten arazoak dira. Ez dago etxebizitza nahiko dagoen ikasle kopuru handiarentzako. Merkatu librea oso garesti dago eta printzipioz 2 bide daude pisu bat lortzeko, unibertsitatea bera eta Hoas izeneko erakunde bat, helsinkiko unibertsitate guztietako ikasleei etxebizitzak eskeintzen dizkien erakunde bat. Irailean ez neukan pisurik eta lagun frantsez batekin egon behar izan nintzen. Urrian Hoas-ek pisu bat eskeini zidan, baina gabonak arte bakarrik. Zorionez gabonetan unibertsitateak beste bat eskeini zidan kanpusean bertan, eta ondorioz udaberrian klasetik 3 minutura bizi izan naiz. Edozein modutan eraikuntza berriak dabiltza eraikitzen etengabe eta posible da arazoa desagertzea. Hainbat pertsona ezagutu nituen pisurik eduki gabe etorri zirenak, baina modu batean edo bestean konpontzea lortu zuten. Ez du merezi pisurik ez delako lortu hona etorri gabe geratzea!
Finlandia eta bertako jendeari buruz, Gorka Zamorak esaten duenarekin guztiz ados nago (zorionez negu "epela" tokatu zait eta eta termometroa ez dut -20an ikusi...)Ezagutzea merezi duen herrialde bat da, jende interesgarri eta (oso) bereziarekin. Gainera bidaiatzeko eskaintzen dituen aukerak izugarriak dira: Laponia, Estokolmo, Estonia (batez ere Tallin) eta Baltikoko gainontzeko herrialdeak, Rusia...
Beharrezko den informazio guztia www.hut.fi orrian agertzen da, inglesezko orrian studying at hut izeneko atalean.