soinua neurtzeko teknikak

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Zarata neurtzeko ohizko teknikak deskribatzea.

 

 

DESKRIBAPENA

Zarata neurtu ahal izateko beharrezkoa da eskala bat, pertsona baten erantzuna (edo multzo batena), soinu-iturriaren propietate neurgarri batekin erlazionatzen duena. Erlazio hau zenbaki batekin adieraziko da, indize deiturikoa. Hitzarmenez, indizearen gehienezko balio batzuk ezartzen badira, gerora neurtutako indizeak eta hitzartutakoak konparatu ahal izango ditugu, eta honela aztertzen ari garen zarata ebaluatu daiteke.

 

Zarata-indizeak

Zarata analizatzeko indize adierazgarrienak hauek dira:

 

Neurketa-prozesua

Soinua neurtzen hasi aurretik, arazoa argi eta garbi mugatuta egon behar da. Arazoa ondo definituta baldin badago jarraitu behar diren urratsak honakoak dira:

  1. Zeintzuk diren neurtu behar ditugun indizeak.

  2. Neurketa-tresnak aukeratu, erabiliko den mikrofono-mota barne.

  3. Mikrofonoaren posizio ezberdin eta esanguratsuenak aukeratu.

  4. Neurketa-tresnen sentikortasuna egiaztatu eta beharrezkoak diren kalibrazio guztiak burutu.

  5. Iturriaren soinu-maila neurtu, eta tresna guztiek emandako parametro esanguratsu guztiak idatzi.

  6. Jasotako neurketei dagozkien zuzenketak aplikatu.

  7. Idatzizko txosten bat gauzatu jasotako datu adierazgarrienak bilduz.

Mikrofonoaren sentikortasuna (kalibraketa) eta neurketa-sistema osoarena periodikoki konprobatu behar dira, edozein desdoikuntzak instrumentuen irakurketan erroreak inplikatzen baititu.

 

Jasotako neurketei egin beharreko zuzenketak

Baldintza normaletan, hondoko zaratak eta hurbileko gainazaletako islapenek jasotako neurketak nola edo hala lardaskatu egiten dituzte.

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

GALDERAK

a 5 dB(A)-ko zarata konstante baterako, zein da soinu-maila jarrai baliokidea?

  1. datu horiek ez dira nahikoak.

  2. 15 dB(A)

  3. 0.5 dB(A)

  4. 5 dB(A)

b Zarata konstante batek 10 segundo irauten baditu eta pA = 3.56 x 10-5 Pa, bada zein da soinu-maila ponderatua? 

  1. 1.27x10-9 Pa2

  2. 1.27x10-8 Pa2s

  3. 5 dB

  4. datu gehiago behar dira

c Pertsona batek 3 orduz 90 dB-ko zarata-maila jasaten du. Zenbat balio du zarata-dosiak?

  1. %100

  2. %96

  3. %135

  4. ezin da kalkulatu datu horiekin

d Zarata bat neurtzerakoan, zein da bete beharreko lehen urratsa?

  1. neurketa-tresnak kalibratzea

  2. neurtu behar diren indizeak erabaki eta neurketa-tresnak aukeratu.

  3. mikrofonoen posizio-kopurua eta kokapena erabaki.

  4. soinu-iturriaren zarata-maila neurtu.

e Zarata-neurketak gehien lardaskatzen dituen faktoreetako bat zein da?:

  1. hondoko zarata.

  2. hurbileko gainazaletan errefraktaturiko soinua

  3. hurbileko gainazaletan difraktaturiko soinua

  4. aparatuen barne-zarata

  Emaitzak:  a4   b2   c4   d2   e1  

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

AUTO-AZTERKETA

soinua neurtzeko teknikak

 

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak: 

Akustika-ikastaroa, GA-k egina © Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es