|
|
HELBURUAK
-
Soinua neurtzeko tresna ohizkoenak deskribatzea.
|
DESKRIBAPENA
Soinua
neurtzeko tresna-mota asko dauden arren, ia denak dute
transduktore bat (normalean mikrofono bat), analisirako
sistema bat (zenbait zirkuitu elektriko seinale elektrikoa
egokitu, moldatu, ponderatu eta integratu dezaketenak) eta
irudiztatzeko sistema bat (display digitala, pantaila
bat, inprimagailua edo beste edozein). |
Sonometroa
Aparatu honek
soinuarekiko erantzuna giza-belarriaren antzekoa du. Tresna
hau behar-beharrezkoa da soinu-presioa neurtzeko.
Sonometro
integratzaileak, gainera, soinu-presio koadratikoaren
batezbesteko lineala kalkulatzen du. |
Ohizko
sonometroak gehien bat erabili ohi dira zarata egonkorraren A
ponderazioko presio akustikoa neurtzeko soilik (LpA).
Sonometro integratzaileak ordea zarata-mota ezberdin asko
neurtzeko erabil daitezke eta aldi berean zenbait parametro
ezberdin neur ditzakete (presio akustikoaren maila
batezbesteko azkarrarekin, LF, batezbesteko
geldoarekin, LS, presio akustiko maila baliokidea Lbal,
eta baita soinu esposaketa-maila ere).
|
Frekuentzia-analizatzailea
Soinuaren
energia-edukia neurtzen du frekuentzia ezberdinetan.
Mikrofonoak emandako seinalea filtro ezberdinekin prozesatzen
du eta frekuentzia-tarte jakin batzuetarako energia-kantitatea
neurtzen du.
Soinu
konplexuak soinu-osagai sinpleen kopuru handi batez osatuta
egon ohi dira, frekuentzien espektro osoan barrena
sakabanatuta. Batzutan interesgarria izaten da presio
akustikoa neurtzea 1Hz-ko zabaleradun banda batean, SLR.
Balio hau kalkulatu daiteke bi frekuentzia mugatzaileren
tartean, f1 eta f2, banda osoko
presio-maila ezagutzen bada, BLp,
SLp = BLp -
10 log (fBl / l)
|
Dosimetroa
Aparatu hau
sonometro integratzaile txiki bat da eta pertsona batek
jasandako zarata-dosia kalkulatzen du. Sistema integratzaile
bat dauka eta neurtzen aritu izan den denbora osoan zehar
pilatutako zarata-dosia kalkulatzen du. Dosimetro modernoek
zuzenean ematen dute edozein zarataren soinu-presio
baliokidea, eta baita pilatutako soinu-maila baliokide osoa
ere.
Portatilak izaten dira eta txikiak, toki finkoetako zein
mugikorretako zarata-mota guztiak neurtu ahal izateko.
Dosimetro batek ere beste funtzio batzuk ere izan ditzake:
denboran zeharreko ponderazio esponentziala, normalean geldoa,
eta fabrikatzaileak emandako zarata-ataria.
|
Kalibratzaile akustikoa
Tresna hau
sonometroak kalibratzeko da, beraz sonometroen fidagarritasuna
bermatzeko. Bere eginkizuna soinu egonkor bat sortzea da,
frekuentzia jakin batekoa, eta horrela sonometroaren neurketa
egiaztatzeko balio du, eta errorerik balu zuzentzeko.
Normalean selektore bat izaten dute soinu jakinen sorta bat
sortu ahal izateko 1 Khz-ko tarteaz. | |
Soinu-esposaketa
neurtzeko aparatuaren eskema |
|
GALDERAK
a
Soinua
neurtzeko tresna gehienek badaukate:
-
mikrofono
bat
-
inprimagailu
bat
-
irakurketa
digitalerako pantaila
-
eramateko maleta
b Sonometro
batean mikrofonoak zein eginkizun betetzen du?
-
indikadorea
-
transduktorea
-
anplifikagailuaren
zati bat
-
filtroetako
bat
c Frekuentzia-analizatzaile
batek zein funtzio betetzen du?
-
sonometro
integratzaile batena
-
soinuaren
intentsitatea neurtzen du frekuentziaren arabera.
-
dosimetroak kalibratzea
-
soinu
baten frekuentzia neurtzen du fasearen arabera.
d
Sonometro batean frekuentzia-filtroek zein funtzio dute?
-
giza-belarriaren
erantzuna simulatu.
-
giza-belarriaren
erantzuna ez simulatu.
-
filtro mekanikoak
dira
-
inguruko
zarata bildu eta mikrofonora bideratu.
e
Lantegi bateko langileek jasaten duten zarata neurtzeko zein
tresna erabili behar da?
-
bozgorailuak
-
dosimetroak
-
frekuentzia-analizatzaileak
-
kalibratzaileak
Emaitzak:
a1 b2 c2 d1
e2 | |
ESTEKAK
Beste
instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita
itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:
| |