makinak eta instalazio zaratatsuak

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Zenbait makinatan zarata sortzen duten atalak aipatu eta deskribatzea.

 

 

DESKRIBAPENA

Aurrerapen teknologikoak produktibitate handiko makinen garapena gauzatu du, eta horrek zarata handiko inguruneak sortu ditu.

Zorionez ingurugiroarentzat, makina zaratatsuek gauzatzen duten energia osoaren zati txiki bat baino ez da soinu bilakatzen. Estimatu daiteke makina baten potentzia sonoroaren eta potentzia mekanikoaren arteko erlazioa (zatidura) 10-7 eta 10-3 bitartekoa dela. Potentzia sonoroaren proportzio hau txikia den arren, egia esan, makina ugari dago oso soinu-maila desatsegina sortzen duena.

Soinu-iturri nagusiak dira, besteak beste, pieza birakorren desorekak, bibrazioak, marruskadura eta igurtzimenduak, kolpe-hotsak, eta turbulentziak. Makinetako zarata-motak hain ugariak izanik, ez da erraza izaten adierazpen sinple bat lortzea soinu-espektroak kalkulatzeko. Horregatik adierazpen enpirikoak erabiltzen dira, esperimentuetan eta ikerketa bibliografikoetan oinarritutakoak, soinu-espektroak kalkulatu ahal izateko.

 

Haizegailuen zarata

 

Motore elektrikoen zarata

Orokorrean makina elektrikoak makina isilak izaten dira, hau da, zarata handirik sortzen ez dutenak.

 

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

Eztanda-motordun ibilgailuen zarata

Gizartearen ibilgailu-kopuruak gorakada handia jasan duenez, trafikoaren zarata giza-osasunerako kaltegarrienetakoa bilakatu da. Automobilen fabrikatzaileek autoen zarata gutxitzeko ahalegin handia egiten duten arren (ihes-hodien hobekuntza teknikoak, haizegailuak, motoreak, pneumatikoak, etab) gasaren eztandak eta ihesak behar duten mantentzeak ez dira egokiak izaten.

Trenen zarata

 

Trenetan gainera, zarata-iturriak kontutan hartzerakoan, trenbidearen segurtasunezko soinu-seinaleak, turrunak eta  txirrinak ere kontsideratu behar dira.

Hegazkinen zarata

Gaur eguneko hegazkin ugarienak turboerreaktoredun motorekoak dira, eta euren zarata-iturriak honakoak dira:

 

Hegazkin supersonikoetan gainera, zarata guzti hauetaz gain, soinuaren abiadura gainditzen dutenean talka-uhina sortzen da eta burrunba handi bat eragiten dute.

 

Aireportuetako zarata

 

GALDERAK

a Makina baten potentzia mekanikoa 10W bada, zenbatekoa da bere potentzia sonoroa?

  1. 10-7 eta 10-3 w bitartekoa

  2. 10-8 eta 10-4 w bitartekoa

  3. 10-6 eta 10-2 w bitartekoa

  4. datu hauekin kalkulatzea ezinezkoa da.

b Makinen soinu-espektroak ebaluatzeko zergatik erabiltzen dira adierazpen enpirikoak?

  1. zarata-iturriak pieza birakoren desorekak direlako.

  2. zarata-iturriak kolpeak direlako.

  3. zarata-iturri ezberdin asko daudelako.

  4. ez delako oraindik nahikoa ikertu.

c Nola sor daiteke haizegailuetan zarata mekanikoa?

  1. marruskaduraz

  2. turbulentziaz

  3. airearen biraketaz

  4. aireak jasaten duen bulkada haizegailuaren besoak zeharkatzen duenean

d Zergatik da hain handia eztanda-motordun ibilgailuen zarata?

  1. fabrikatzaileak ez direlako arduratu zarata gutxitzeaz.

  2. galgen mantentzea ez delako egokia izaten

  3. gurpilen egoera txarrarengatik.

  4. motoreko errekuntza txarra delako.

e Ondoko zarata-iturrietatik zein ez da ohizkoa turboerreaktoredun motoreko hegazkinetan?

  1. airearen sarrera.

  2. gas-ihesaren zarata

  3. motorearen bibrazioak.

  4. talka-uhinak

  Emaitzak:  a3   b3   c1   d4   e4  

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

AUTO-AZTERKETA

makinak eta instalazio zaratatsuak

 

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak: 

Akustika-ikastaroa, GA-k egina © Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es