|
|
zarataren
kontrola
eraikinetan
|
|
HELBURUAK
-
Eraikinetako zarata nola transmititzen den aztertzea.
|
DESKRIBAPENA
Gaur egun, bizi
garen eta lan egiten dugun eraikinetan, zaratak arazo eta
kalte ugari sortzen ditu. Zarataren jatorria eraikinaren
kanpoaldean zein barnean egon daiteke.
Atal honetan,
etxebizitzetako zarata aztertuko dugu batez ere. Normalean
arazoa bikoitza izaten da: alde batetik gure inguruak sortzen
duen "hondoko zarata", askotan oharkabean berarekin
bizitzera ohituta egoten garena, eta beste aldetik auzokoek
momentu konkretuetan egindako
aktibitate zaratatsu ezatseginak eta
ezerosoak.
|
Gelen
artean soinua transmititzeko bideak
Eraikinetan soinua
transmititzeko bide ugari dago: sabaiak, hormak, zoruak eta
eraikinaren egitura bera. Transmisio-bideak zuzenak izan
daitezke, hau da, justu alboan dauden gela biren artekoak, ala
zeharkakoak ere izan daitezke, hau da, urrutiagoko gela
ezberdinen artean.
|
Idealena izango
litzateke, eraikin bateko solairu bakoitza unitate
independentea balitz eta solairu horrek gainerako solairuekin
duen kontaktua guztiz malgua edo flexiblea balitz. Praktikan
ezinezkoa da baina ahal den neurrian, elementu flexibleak
erabil daitezke, zoru flotatzaileak, sabai malguak eta abar.
Sabai malgu bat
eskegitzen bada zuzeneko transmisioa (zoruan
zehar) asko murrizten da, baina
zeharkako transmisioa (alboko bideetan
zehar) ez du murrizten, hurrengo irudian
adierazten den bezala. Zoru flotatzaileak ordea zuzeneko eta
zeharkako transmisio-bideak murrizten ditu, zoru horretan
zehar behintzat.
|
|
Soinuarentzat beste
transmisio-bide ezberdin bat eraikinaren zirrikituak eta
zuloak dira, eta soinuaren eskapea deritzo. Eraikinen eskape
ohizkoenak dira hormetako zirrikituak, leihoen eta ateen
ertzen inguruak, irekiguneak, igeltsuzko xaflen arteko
hutsuneak eta abar. Eskapeak ezabatzeko prozedura
normalena da hormetako, sabaiko eta zoruko zuloak, hutsuneak,
eta zirrikituak itxi eta konpontzea. |
Banaketa
konposatuak
Banaketa bat (horma
bat, sabai bat, zein zoru bat) ez bada egokia soinu-transmisio
handia eduki dezake. Banaketa batek elementu ezberdinak
baditu, isolagarritasun-maila ezberdineko elementuak
alegia, banaketa konposatua deritzo (adibidez, horma batek
ateak edo leihoak baditu). Kasu honetan isolamenduaren balio
osoa kalkulatzeko elementu bakoitzaren isolamendua kontutan
eduki behar da.
|
Gela baten edo
etxebizitza baten isolamendua hobetu nahi bada, adibidez
hormetako materiala aldatuz, lehenik azterketa zehatz bat egin
behar da, ea gelak eskapeak ote dituen, zirrikitu edo
hutsuneak, elementu ezberdinetako banaketak eta abar, eta
edozein aldaketa egin aurretik soinu-isolamenduaren azterketa
burutu behar da.
| |
Banaketa baten
transmisio-koefiziente osoaren kalkulua: Azalera osoa 25m2
eta ondoko elementuak |
|
GALDERAK
a
Etxebizitzetara sartzen diren zarata posibleetatik, hauetako
bat ez da eraikinetik kanpokoa
-
inguruko saltokiak
-
etxebizitzako bertako
aparatuak.
-
auzoko trafikoa
-
errepideko obrak
b
Nola murriztu daiteke zeharkako transmisioa zoruan zehar?
-
zoru
flotagarri bat ipintzen
-
zirrikituak
konpontzen
-
zuloak
estaltzen.
-
sabai malgu
bat eskegitzen
c Zer da
soinuaren eskapea?
-
zirrikituen
artetik propagatzen dena
-
airetik
propagatzen dena
-
zeharkako
transmisio-bideetatik propagatzen dena
-
edozein
transmisio-bidetik propagatzen dena
d
Banaketa konposatu baten adibide bat.
-
horma
bat ate bat eta leiho bi dituena.
-
horma
bat parean leiho bi dituena.
-
horma
bat parean ate bat eta leiho bat dituena.
-
horma
bat parean ate bat duena.
e
Horma baten neurriak 3m x 4m dira baina ate bat du, 1m x 2m
neurrikoa. Hormaren transmisio-koefizientea 10-5
da. Banaketa osoaren transmisio-galera 46 dB bada, zein da
atearen transmisio-koefizientea?
-
10-5
-
10-4
-
5 x 10-4
-
10-3
Emaitzak:
a2 b1 c1 d1
e2 | |
ESTEKAK
Beste
instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita
itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:
| |