isolamendu akustikoa

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Isolamendu akustikoaren eta absortzio akustikoaren arteko ezberdintasuna ezagutzea.

  2. Isolamendu akustikoa deskribatzea.

  3. Areto baten isolamendu-azterketaren urratsak ezagutzea.

 

 

DESKRIBAPENA

Soinu-uhinak oztopo bat atzematen dutenean, soinuaren presio-aldakuntzek oztopoa bibrarazten dute. Uhinek garraiatzen duten bibrazio-energiaren zati batek oztopoa zeharkatzen du eta, oztopoaren beste aldeko airea kitzikatuz, soinua sortzen du. Uhinen energiaren beste zati bat oztopoaren barnean disipatu egiten da eta horregatik transmititzen den energia gutxiago da.

Energia erasotzailea (Ei) bitan banatzen da: islatutako energia (Er) berriro hasierako mediora bueltatzen dena, eta zurgatutako energia (Ea), islatzen ez den guztia. Aldiberean, zurgatutako energia ere bitan banatzen da: materialean disipatutako energia (Ed), eta beste aldeko mediora transmititzen dena (Et).

 

 

 

Isolamendu akustikoaren deskribapena

Horma batek duen gaitasuna soinu-uhinak transmititzeko transmisio-galeren bitartez adierazten da. Galera hauetan eragina duten parametroak honakoak dira: materialaren masa azalera unitateko, zurruntasuna, eta indargetzea. Ohizko eraikuntzetan galera hauek 30 eta 70 dB bitartekoak dira.

 

 

Isolamendu akustiko on bat lortzeko behar diren materialak, gogorrak, astunak eta ahal izan ezkero malguak izan behar dira. Material ohizkoenak (hormigoia, terrazoa, altzairua, beruna, etab) nahikoa zurrunak eta poro-gabeak dira isolatzaile onak izateko.

 

 

 

Isolamendu akustikoaren kalkulua

Areto baten isolamendu akustiko totalerako muga guztiak hartu behar dira kontutan: adibidez, aretoz kanpoko zarata-maila edo areto barnean onargarri den zarata-maila maximoa.

 

 

 

 

 

Isolamendu akustiko nahasiaren kalkulua

Eraikuntza batean normala izaten da material ezberdinak erabiltzea eta beraz isolamendu-gaitasunak ere ezberdinak dituzte. Elementu nahasi baten (ateak, leihoak, etab...) isolamendu akustiko globalean ondoko aldagaiek dute eragina: atal bakoitzaren azalera, eta material konkretuaren isolamendua.

 

 

Normalean hormetako atal txarrenak soinu-isolamenduarekiko leihoak eta ateak izaten dira. Leihoetako kristalen lodiera, adibidez, isolamendu akustikorako oinarrizkoa izaten da. Ateekin gauza bera gertatzen da, bere egitura oso garrantzi handikoa dela isolamendu akustikorako: atea beira-zuntzez edo fieltroz beterik badago, markoetako zirrikituak, eta abar.

 

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

Horma batean zehar transmitituriko energia akustikoaren kalkulua

 

40 dB(A)-ko maila maximoa duen areto baten isolamendu akustikoa 

 

GALDERAK

a Soinu-uhinak horma batera iristean, soinu erasotzailearen energia zein zatitan banatzen da?

  1. zati bat islatu eta beste zatia transmititu.

  2. zati bat islatu eta beste zatia hormak berak zurgatu

  3. zati bat islatu eta beste zatia horman disipatu.

  4. zati bat islatu eta beste zatia atzealdean disipatu.

b Areto bat akustikoki isolatzeak zer esan nahi du?

  1. kanpoko zaratatik babestea.

  2. aretoko hormetako islapenak gutxitzea.

  3. aretora sartzen den energia maximoa izatea.

  4. aretotik kanpora irteten den energia minimoa izatea.

c Soinuaren frekuentzia hirukoizten bada, horma sinple baten isolamendua nola aldatzen da?

  1. 3 bider handiagoa da.

  2. 9.5 bider handiagoa da.

  3. 43 bider handiagoa.

  4. ezin da kalkulatu datu hauekin

d Presio akustikoaren maila igorlean eta hartzailean hurrenez hurren,  Lp1 = 90 dB eta  Lp2 = 45dB dira. Zenbat balio du hormaren isolamendu akustikoaren indizeak?

  1. R = 45 dB

  2. R = 135 dB

  3. R = 0 dB

  4. R = 95 dB

e Horma batek honako neurriak ditu: 3m x 4m eta leiho bat 1 m  x  1 m. Hormaren isolamendua 50 dB bada eta leihoarena 30 dB, zenbat balio du isolamendu globalak?

  1. 80 dB

  2. 40.6 dB

  3. 48.4 dB

  4. 20 dB

  Emaitzak:  a2   b1   c2   d1   e2  

 

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

 

AUTO-AZTERKETA

isolamendu akustikoa

 

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

 

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak: 

 

Akustika-ikastaroa, GA-k egina © Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es