giza-ahotsa

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Giza ahotsaren sistema ezagutzea.

  2. Giza ahotsaren sistemaren ezaugarri akustikoak ezagutzea.

 

 

DESKRIBAPENA

Giza-ahotsa laringean sortzen da, baina bere atal garrantzitsuena hain zuzen, glotisa da, hau baita gizakiaren benetako fonazio-organoa. Biriketatik arnasketarekin batera irteten den airea, glotisean zehar pasarazten da eta ahots-kordak bibrarazten ditu. Ahots-kordak mihi itxurako mintz bikoitz bi dira. Erresonantzia-kutxaren eginkizuna buruaren barrunbe edo hobiek (ahoak eta sudurrak) betetzen dute.

 

Giza-ahots sistema

 

 

 

Fonazio-aparatua kontrolatu egiten dugu hitz egin edo kantatzerakoan. Arnasa botatzean egindako indarraren arabera intentsitatea erregulatzen dugu. Gizonezkoen ahots-kordak, batez beste, emakumeenak eta haurrenak baino luzeagoak eta lodiagoak dira, horregatik soinu grabeagoak sortzen ditu. Ahotsaren maiztasun-anplitudea, gutxi gora behera, oktaba edo zortzidun bi izaten da.

 

 

 

Hitzezko ahotsa

Ahotsaren tonuak eta intentsitateak, batez ere, ahots-korden eragina du; bere espektroa ordea, aho-sudur barrunbeen itxuraren arabera asko aldatzen da. Bokalen soinu-espektroan ageri diren gailurrak, tonuaren independenteki, formanteak deitzen dira eta soinu-iturriaren harmoniko ezberdinen anplitudeak modulatzen dituzte.

Bokal bakoitzak duen soinuak espektro ezberdina du. Adibidez, A eta U, harmoniko fundamentala eta hirugarrena indartsua dute, baina bigarren eta laugarrena ahula; E eta O ordea, gutxi gora behera kontrakoa, fundamentala eta hirugarrena ahulak baina bigarrena eta laugarrena indartsuak; azkenik I beherengo harmoniko guztiak ahulak ditu eta bosgarren eta seigarrena indartsuak. Kontsonanteak zaratak bezala sailkatzen dira, eta bi motatakoak dira: isilak, ahots-kordek ez dutenean parte hartzen, eta entzunak parte hartzen dutenean. Kontsonante gehienek ekoizpen bortitz samarra dute eta horregatik harmoniko iragankorrak dituzte.

Hizketaldiari ulergarritasuna maiztasun altuek ematen diote. Hizketaldia ulergarria izan dadin nahitaezkoa da 500 eta 3500 Hz bitarteko harmonikoak presente egotea. Baina bestalde, ahotsaren energia gehienbat maiztasun baxuetan egoten da, eta maiztasun baxuak kentzean geratzen den soinuak potentzia gutxi izaten du, eta ahotsa argala eta ahula entzuten da.

 

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

 

 

GALDERAK

a Giza-ahotsa non sortzen da?

  1. faringean                                                                         

  2. sudurrean                                                                           

  3. laringean                                                                             

  4. biriketan

b Arnasa-aparatuan airea

  1. soinu bilakatzen da

  2. tinbre gabea da.

  3. modulatu egiten da.                                                            

  4. gorde eta zirkularazi egiten da.

c Giza-ahotsaren soinu-intentsitatea nola kontrolatzen da?

  1. arnasbeheraren indarraz

  2. ahots-korden luzeraz

  3. arnasgoraren indarraz

  4. ahots-korden lodieraz

d Zein da, gutxi gora behera, ahotsaren maiztasun-anplitudea?

  1. lau zortzidun       

  2. bi zortzidun                 

  3. zortzidun bat   

  4. hiru zortzidun

e Nolakoak dira kontsonanteak?

  1. beti isilak                                                            

  2. harmoniko iragankorrik gabeak                                            

  3. beti entzunak                                                                

  4. isilak zein entzunak

  Emaitzak:  a3   b4   c1   d2   e4  

 

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

 

AUTO-AZTERKETA

giza-ahotsa

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

 

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak: 

 

Akustika-ikastaroa, GA-k egina © Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es