soinu musikalak

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Tarte eta eskala musikalak definitzea.

  2. Eskala diatonikoaren afinazio ezberdinak ezagutzea.

  3. Kontsonantzia eta disonantzia definitzea.

  4. Kontsonantzia kontzeptuaren eboluzioa aztertzea.

 

 

DESKRIBAPENA

Soinu bat musika kontsideratu ahal izateko gozagarri, ulergarri edo adierazgarria izan behar da eta melodiaren, harmoniaren eta erritmoaren arauak errespetatuz egitura eta esangura izan behar du. Musika konposatzea asmatu eta idaztea da.

Musika-konposaketa baten formarik sinpleena melodia bat eta akonpainamendu bat dira. Melodia osatzeko soinu-segida bat behar da, tonuan eta erritmoan antolatuta eta eskala musikalean oinarrituta. Melodia musikal baten akonpainamendua akorde-sorta bat da. Akorde bat, frekuentzia ezberdineko soinu-multzo bat da, denak aldi berean jotzen direnak. Akordeen oinarria harmonia da, eta bere antolaketa kontsonantzia da: soinu bi edo gehiago aldi berean jotzen direnean eta emaitza belarriarentzat gozagarria bada, kontsonantzia deritzogu eta gozagarria ez bada ordea disonantzia.

 

Tarte eta eskalak

Musika artea da, soinu ezberdinak konbinatuz denboran zeharreko segidak osatzen dituena. Gure belarriak jaso ditzakeen tonu-kopurua oso zabala da, eta horregatik melodiak osatzeko oinarri edo erreferentzia bat behar dugu, hau da, frekuentzia edo tonu batzuk aukeratu behar dira, musika konposatu eta jotzeko erreferentzi gisa: eskalako notak. Eskala bat soinu-segida bat da, frekuentzia txikienetik altuenera doana frekuentzia-tarte konkretuak jarraituz. Eskala musikala "oktaba" edo zortzidunean oinarritzen da. Zortziduna unitate naturala da, adibidez soka batean entzuten den soinua, eta soka berbera baina luzera erdiarekin entzuten dena, soinu bera dirudi baina zorrotzago edo altuagoa da. 

Soinuen aldibereko gainezarmena atsegina  edo ezatsegina izan daiteke. Esperientziak erakusten du belarrian sortutako sentsazioa ez dela soinuen frekuentzien arabera aldatzen, soinu ezberdinen arteko erlazioarekin baizik. Horregatik definitu da bitartea, edo frekuentzia biren arteko zatidura, frekuentzia handiena zati txikiena (tonika edo fundamentala).  

 

 

Musikan, beharrezkoa da soinu-kopuru mugatu bat (notak), infinitu frekuentzietatik aukeratuta baina ondoko baldintza biak betetzen dituztenak: guztiek osatu behar dituzte bitarte errazak euretako batekin, libreki aukeratuta berau (tonika), eta guztien arteko bitarteak ere ahalik eta errazenak izan behar dute. Honela lortutako soinu-segidari eskala musikala, edo gama, deritzo. Akustikako Kongresu Tekniko internazionalean (1953-ean) LA4 notaren maiztasuna, 440 Hz-ean finkatu zen, erreferentzia gisa.

Musikan, oinarrizko unitate naturala zortziduna edo oktaba da, eta berau behin eta berriz infinituraino errepikatuz, mugagabe, eskala musikal osoa lortzen da. Errealitatean belarriaren sentikortasuna nulua da 20 Hz baino beherago eta 15.000 Hz baino gorago.

 

 

Eskala diatonikoa osatzen duten noten izenak, DO, RE, MI, FA, SOL, LA, SI, alegia,  latinezko notazio musikala da, Guido DŽArezzo (990-1058), apaiz beneditarrak proposatua, hortaz bera izan zen gaur eguneko solfeo-sistemaren asmatzailea. Praktikan eskala naturalaren zazpi soinuak ez dira nahikoak izaten, eta sarritan melodia baten tonua aldatu behar izaten da, hau da, oinarrizko nota gisa, edo tonika gisa, beste notaren bat hartu behar izaten da, DO bera ez dena baina berarengandik hasita gama osoa birdefinitzen da, eta segida osoa osatzen da bitarte berdinak mantenduz. Horretarako nota berriak tartekatu  behar dira tonu erdietan (bemolak eta sostenituak).

 

Eskala diatonikoaren afinazio-metodoak

Eskala europarrak zazpi nota ditu, finkoak, baina eskalako nota ezberdinen arteko bitarteak ez dira berdinak, hitzarmenezkoak dira, eta gainera ez dago oinarrizko legerik bitarteak ezberdinak izan daitezen. Bitarteak aukeratzeko metodoa alde batera utzita, zazpi noten arteko bitarteak aukeratzeko irizpide nagusia gozagarritasuna da.

 

 

Harmonikoen eta bostunen eskalak dira gozagarritasun hobea ematen dutenak. Baina zenbaki osoen zatikiekin sortutako eskala hauek ez dira oso egokiak, zeren bitarte ideal hauekin eskalan gora eta behera egitean etengabe edozein eskala finkotik desbideratzen direlako. Akats hau erraz gainditzen da intonazio libreko instrumentuak erabilita (biolina, biola, tronboia, ahotsa, etab), edozein maiztasuneko soinua ekoitz dezaketelako, baina ezinezkoa da intonazio finkodun instrumentuekin, (pianoa, organoa, harpa, etab), maiztasun finko batzuetarako soilik daudelako afinatuta.

Badago beste bitarteko eskala bat, eskala tenperatua; alde batetik Aristogenes eta Pitagoras-en bitarte perfektuko eskalak eta beste aldetik  musika-interpretazioaren aukera manualak eta erosotasuna kontuan hartzen dituena, eta bitarteko soluzio bat dena. Zenbait proposamenen ondoren, azkenean Chladnik emandako prozedura onartu eta hitzartu da. Prozedura hau bitarte konstante bat definitzean datza, tonuerdia. Tonuerdia da eskala tenperatuaren unitate minimoa. Bere balioa hau da:  21/12 = 1.0594631. Eskala tenperatuan zortziduna hamabi bitartetan zatitzen da, eta euren arteko frekuentzien erlazioak honakoak dira:

1, f, f2, f3, f4, f5, f6, f7, f8, f9, f10, f11, f12,   hemen,  f12 = 2   edo   f = 21/12

Eskala tenperatuak ez ditu bitarte perfektuak, baina Aristogenes eta Pitagorasen eskalak baino erregularragoa da. Afinazio tenperatua bitarte perfektuetara asko hurbiltzen da, eta gainera, tonalitate guztietan hurbilketa berbera da. Eskala tenperatuaren lehenengotako jarraitzaileetako bat J.S. Bach izan zen. Orohar, afinazio tenperatuarekin tonalitate guztiak berdin afinatuta egotea lortzen da (edo berdin desafinatuta nahiago bada).

 

Kontsonantzia eta disonantzia

Musika-konposizioan etengabe bilatu izan dira belarrirako frekuentzia gozagarrien konbinazio ezberdinak. Horretarako, aldiberean entzuten ari diren soinuek ondo fusionatu behar dute eta emaitzak homogeneotasunezko pertzepzio harmonikoa izan behar du. Tradizioz, baldintza hau betetzen duten soinuei kontsonanteak deitzen zaie.

Bestalde, soinu bi edo gehiagoren disonantzia ez ohi da emaitza positibotzat ematen, kontsonantzia faltatzat baizik, eta betiere soinu ezatsegintzat hartzen da, ez duelako soinuen arteko koherentzia eta bateragarritasunik. Musikan hezitako belarri bat gai da, soinu kontsonante bat, eta ez den bat bereizteko. Adibidez, frekuentzia jakin baten harmoniko batzuk (zazpi, bederatzi, hamaika, hamahiru, hamalau eta hamabosgarrenak adibidez) sentsazio ezatsegina sortzen dute, eta horregatik disonantetzat hartzen dira soinu multzo osoan.

 

 

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

Kontsonantzia eta disonantzia

Ondorengo irudian soinu sinusoidal eta puru biren arteko interakzioak aztertzen dira. Soinu bietako baten frekuentzia finkoa da, fo eta bestea aldakorra, f. Ondoko irudian adierazten denez, f frekuentziaren balio oso txikietatik hasita, fo baino txikiago, eta oso balio handietaraino, bi maiztasunak elkartzerakoan sortutako sentsazioa oso ezberdina izan daiteke. Bada maiztasun-tarte bat kontsonantzia sortzen duena, baina geroago, soinua "ezerosoagoa" da, latzagoa. Bi maiztasunak, f eta fo, antzekoagoak direnean, batidoak gertatzen dira, zenbat eta berdinagoak izan orduan eta lentoagoak dira batidoak. Justu bi maiztasunak berdinak direnean, erabateko kontsonantzia ematen da, soinubakarra edo "unisonoa". Oraindik gehiago handitzen badugu f maiztasuna, entzundako sentsazioak alderantzizko ordenean azalduko dira: batidoak, laztasuna eta eta berriro kontsonantzia.

 

 

GALDERAK

a Zein da konposizio musikal baten funtsa?:

  1. melodia eta eskala                                                                         

  2. akordea                                                                           

  3. melodia eta akonpainamedua

  4. eskala

b Zarlino-ren eskalan, soinu bakoitzak tonikarekiko dituen bitarteak honelakoak nolakoak dira?:

  1. harmonikoen segida.                                                     

  2. zenbaki osoen segida.                                                       

  3. zenbaki osoen eta txikien segida.                                                            

  4. segida ez harmoniko bat.

c Zein da eskala tenperatuaren tonuerdiaren balioa?:

  1. 21/2 

  2. 21/12            

  3. 21/8 

  4. l/2 

d Nolakoa da maiztasun jakin baten zazpigarren harmonikoa?               

  1. kontsonantea                                                                         

  2. bikoitia                   

  3. disonantea   

  4. disparea

e Nork azaldu zuen kontsonantzia eta disonantziaren kontzeptua batidoen presentziaren menpe?

  1. Bekesy                                                            

  2. Tyndall                                            

  3. Plomp                                                                

  4. Helmholtz

  Emaitzak:  a3   b1   c2   d3   e4  

 

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

 

AUTO-AZTERKETA

soinu musikalak

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

 

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak: 

 

Akustika-ikastaroa, GA-k egina © Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es