DESKRIBAPENA
Musika-instrumentu
bat soinu gozagarri bat edo gehiago sortzeko sistema da. Soinu joleek
konposaketa musikal baten notazio sinbolikoa irakurri eta instrumentuekin
dagozkien soinuak interpretatzeko gai dira. Instrumentu musikal batean
sistema bibratzaile bat edo gehiago biltzen dira, bakoitzak tonu bat edo
gehiago ekoitz dezake, eta interpretatzaileak edo jotzaileak berak
bibrazio sistemak kontrolatzen ditu bere gogo eta borondatez kitzikatuz.
|
Musika-instrumentuen
sailkapena
Musika-instrumentuak soinua
ekoizteko metodoaren arabera sailka daitezke, beheragoko laukian
adierazten den bezala. Talde hauetako bakoitza, aldiberean, beste
azpitalde txikiagotan bana daiteke, zenbait ezaugarri jakinen arabera.
Adibidez, hari-instrumentuak hiru azpitaldetan bana daitezke, hariaren
kitzikapen-moduaren arabera: haria punteatua, igurtzia eta kolpekatua izan
daiteke hari-instrumentu ezberdinetan.
|
Instrumentuen
elkarketak: orkestrak eta bandak
Orkestra batean, zuzendari
baten agindupean, hari-, haize-, eta perkusio-instrumentuak biltzen dira.
Orkestraren atal nagusia hari-instrumentuak dira, eta eurek
ekoitzitakoa musikaren atal nagusia da.
|
Banda batean haize- eta
perkusio-instrumentuak biltzen dira soilik, eta musikaren atal nagusia
haize-instrumentuek gauzatzen dutena da. Bandak izaten
dira leku irekietan musika jotzeko aukerarik onenetakoa, soinu-potentzia
handiak behar izaten direlako. Banda estandar batean instrumentu-kopurua
25-etik 50-era izan daiteke edo gehiago. Banda militarrak banda estandarren
antzekoak izaten dira, baina pifanoak, danborrak eta klarinak ere izan
ditzakete.
|
Musika-instrumentuen ezaugarri orokorrak
Musikaren ezaugarri tonala eta dinamikoa
batez ere instrumentuen eginkizunak izaten dira.
Alderdi tonala instrumentuaren maiztasunak
eta tinbreak mugatzen du, eta alderdi dinamikoa
instrumentuaren intentsitate absolutuak eta intentsitate-mailaren
gorabeherak, edo intentsitate-tarteak.
Musika-instrumentuek eta ahotsak bibrazioen maiztasun
fundamentalak ekoizten dituzte baita maiztasun fundamental horien harmonikoak edo gaintonuak
ere. Gaintonuen egitura eta banaketa da instrumentu eta ahots
ezberdinak bereizten dituen ezaugarrietako bat. Soinuaren altuera
normalean maiztasun fundamentala edo oinarrizkoa izaten da eta instrumentuaren ezaugarri
nagusia frekuentzia fundamentalen tartea. Tinbrea instrumentuaren espektro akustikoa da, eta adierazten da maiztasun fundamentala eta gaintonuen anplitude erlatiboekin.
Musikaren
dinamika instrumentu edo ahotsaren intentsitateaz mugatzen da. Instrumentu
batean intentsitate altuenaren eta baxuenaren bitarteko tarte osoa da
tarte dinamikoa.
|
Musika-instrumentu batek sortutako
soinuaren intentsitatea eta tinbrea norabidearen
arabera ere aldakorrak izan daitezke. Instrumentu baten norabide-patroia
da soinua nola irteten den instrumentutik angelu ezberdinen arabera,
erreferentziazko ardatz bat hartuta. Orokorrean, norabide-patroia
konplexua izaten da, izatez, norabidearen menpekoa izateaz gain,
instrumentuaren maiztasun ezberdinen menpekoa ere bada.
|
Orokorrean, musika-instrumentu batek ekoitzitako soinu
baten ezaugarriak (tonua eta dinamika) beste zenbait aspekturen arabera
ere aldakorrak
izan daitezke: erasoa, iraungitzea, egoera egonkorra eta iraupena.
|
|