|
|
musika
eta teknologia
berriak
|
|
HELBURUAK
-
Musikan agertzen ari diren teknologia berrien zenbait aukera
ezagutzea.
-
Soinua
prozesatzeko metodo batzuk ezagutzea.
-
MIDI-a
zer den jakitea.
-
Ordenadore bidezko konposaketa-metodoak zertan oinarritzen diren.
|
DESKRIBAPENA
Soinu-aparatu elektronikoak multzo ezberdinetan sailka daitezke:
sortzaileak, prozesatzaileak, grabatzaileak, erreproduzitzaileak, eta
transduktoreak. Horietako bakoitzak eginkizun konkretu bat du: sortzaileek
soinua sortu egiten dute, prozesatzaileek soinua eraldatu egiten dute,
grabatzaileek gorde egiten dute nonbait, gerora erreproduzitzaileak
erreproduzitu ahal izateko. Denek darabilte soinua, baina ez presio-uhin
gisa, tentsio elektrikoaren fluktuazio gisa baizik. Eta atal
ezberdinen arteko lotura transduktoreen bitartez egiten da.
|
Soinu-prozesaketa
Prozesatzaileek soinu bat
jaso, mikrofonoz hartuta zein sintetizatua, eta soinu ezberdin bat
bihurtzen dute, modu kontrolatuan moldatua. Merkatuan badaude efektu
ezberdinetarako aparatuak, bakoitza prozesu-mota konkretu baterako.
Aparatu konkretuak aipatu beharrean, hobe da metodoak eurak aztertzea,
zeren gaur egun aparatu berriak asmatzen ari dira, zenbait prozesadore
ezberdin biltzen dituztenak, eta gainera ordenagailua gero eta erabiliagoa
da funtzio hauetarako.
|
MIDI
MIDI
hitza akronimoa da: Musical
Instrument Digital Interface. Alegia, instrumentu elektroniko ezberdinen
arteko komunikaziorako sortutako hizkuntza: adibidez, sintetizagailuak,
erritmo-kutxak, ordenagailuak eta abar elkarren arteko komunikazioan
jartzeko, fabrikatzaile ezberdinetakoak izan arren. 1983 urtean sortu zen, ordura arte sistema bakoitzak bere mikroprozesadore-mota erabiltzen
zuen, eta hizkuntza ezberdina; horregatik instrumentu ezberdinen arteko
komunikazioa ia ezinezkoa zen.
|
|
Ordenadore bidezko konposaketa
Antzinako ideia bat da,
musika konposatzea eta idaztea zorizko prozedurak erabilita. XVIII mendeko
konposatzaile batzuk, Joseph Haydn eta Philip Emanuel Bach, adibidez,
honelako konposaketak sortzen jolasten zuten. Mozartek berak ere
dadoentzako jolas musikal bat idatzi zuen: nota-multzo alternatibo batzuk
segida batean, minuet baten konpas estandar bakoitzerako. Konpas
bakoitzean jo behar diren notak erabakitzeko dadoa bota behar da. 1950
urtean John Piercek proposatu zuen lehenengoz, ordenagailuak programatuz
eta modu aleatorioan aukeratuta, nota-segidak erabaki zitezkeela;
aurretiaz finkatutako arau bat betetzen ez dituzten nota guztiak baztertu
eta honela melodiak sor daitezke. Esperimentu ugariak egin ziren, eta lan
honen guztiaren ondorio garrantzitsuena ez ziren izan lortutako konposizioak,
konposizio-metodoak ulertzen lagundu zutela baizik. Orokorrean,
konposaketa-lana bi ataletan burutzen da: lehena, konposaketa-prozesuak
arrazionalki definitu behar dituena, eta bigarrena, ordenagailua
kodifikatzea. |
|
Jakina, hau ez da
ordenagailuaren erabilpen arrakastatsu bakarra musikaren esparruan.
Soinu-sintesiaz gain beste erabilpen asko ere aipa daitezke, adibidez,
musikaren irakaskuntza interaktiboa, musikaren ikerketa,
konposaketa-arauen analisia, eta abar.
|
|
GALDERAK
a
Zer egiten du soinu-prozesagailu batek?
-
soinua gorde.
-
soinua sortu.
-
soinua eraldatu
-
soinua erreproduzitu
b
Soinu bi nahastean:
-
euren altuerak aldatzen dira
-
anplitude instantaneoak gehitzen dira
-
frekuentzia bereko partzial guztiak gehitzen dira
-
inguratzaileak aldatzen dira
c
Zer da MIDI-a?
-
maisu bat eta esklabo bat
-
sekuentziadore
bat
-
konbertsore bat eta kontroladore bat
-
hizkuntza bat
d
Ordenagailua musika konposatzeko erabiltzen denean metodo
determinista batez:
-
notak aukeratzeko dadoak erabiltzen dira.
-
musika sortzean notak aleatorioki aukeratzen dira.
-
musika sortzean zoriak ez du zerikusirik.
-
notak sortzeko ordenagailu bat erabiltzen da.
e
Fraktalen ezaugarria da:
-
euren artean antzekoak direla
-
ez dira euren artean antzekoak
-
denboran zehar paraleloki eboluzionatzen dute
-
ekuazio iteratiboak
Emaitzak:
a3 b2 c4 d3 e1
|
|
ESTEKAK
Beste
instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita
itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:
|
Akustika-ikastaroa,
GA-k egina © Copyright 2003.
Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak:
acustica@lg.ehu.es
|
|