DESKRIBAPENA
Euskal kulturak berezko musika-instrumentuak sortu eta garatu ditu.
Instrumentu hauek tradizioz jaietan, kontzertuetan edo dantzaldietan
erabiliak izan dira, batez ere nekazal giroko eskualdeetan. Euskal
konpositoreek honelako instrumentuentzat sortutako obrak, normalean,
musika-pieza txikiak izan dira, hala ere, badaude konposizio batzuk
goi-mailakoak direnak, eta gainera badaude hauetako instrumentu batzuk
musika kultuaren barnean ere toki bat lortu izan dutenak.
Instrumentu ezagunetako bat txistua da, lau zulotako flauta bat dena.
Txistuaren familian silbotea eta txirula ere kontutan hartzekoak dira,
baina instrumentu gehiago ere badaude, gutxiago ezagutzen direnak.
|