instrumentu elektriko

eta elektronikoak

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Instrumentu elektriko ezberdinen funtzionamendu orokorra ezagutzea.

  2. Soinu-sintesiaren oinarriak ezagutzea.

 

 

DESKRIBAPENA

Azken ehun urteetan elektrizitateak bestelako energia-motak giza-jarduera askotan ordezkatu ditu. Ez da harritzekoa beraz, musika instrumentuetan ere bere eragina nabarmena izatea.

 

 

Anplifikatze elektrikodun Instrumentuak

XIX mendetik aurrera musika emanaldietan soinu ozenagoak beharrezkoak izan ziren. Horren eraginez, instrumentu-fabrikatzaileak bibrazioaren eta inguruko airearen arteko energia-akoplamendua hobetzen saiatzen hasi ziren. Honela, instrumentu batzuen eboluzioa tamaina handiagoetara, eta garestiagoetara izan zen, baina beste batzuek ordea, euren erresonantzia-kutxak hobetu zituzten.

Seinaleen prozesamenduaren teknologiari esker, soluzio berriak agertu ziren: soinua metodo tradizionalekin sortu (adibidez piano-soka batean) baina gero soinu hori seinale elektriko bihurtu, anplifikatu ahal izateko eta berriro seinale elektriko anplifikatua soinu bihurtu.

Bibrazio bat korronte elektriko bilakatzeko zenbait metodo daude. Metodo guztiek transduktore bat erabiltzen dute: energia-mota bat beste energia-mota ezberdin batean bihurtzen duten dispositiboak. Anplifikatze elektrikodun instrumentuetan gehien erabiltzen direnak transduktore elektromagnetikoak dira.

 

 

 

 

 

Generazio elektriko osoko Instrumentuak

Hurrengo urrats batean soinu-sortzailea ere (soka, hagatxoa,...) ordezkatu egin zen, sortzaile edo generadore elektrikoa erabiliz.

Gaur egun zirkuitu elektrikoekin seinale oszilakor harmonikoak sor daitezke, hau da frekuentzia bakar batekoak. Gainera, seinale hauek konbinatu egin daitezke seinale konplexuagoak sortzeko. Honelako zirkuituak musika-instrumentuak eraikitzeko erabiltzen hasi zirenean frekuentzia-aldaketak egiteko metodoa aukeratu behar izan zen: metodo bat da eskalako nota bakoitzerako zirkuitu ezberdin bat erabiltzea, eta etengailu banarekin zirkuitu bakoitza kontrolatu. Beste metodoa da zirkuitu bakarrean seinale ezberdinak prozesatzea. Etxe komertzial gehienek bigarren aukera honi heldu diote. 

 

 

 

Mota honetako instrumentu ezagunenak organo elektronikoak dira, baina 20 eta 30-eko hamarkadetan trautonio eta esterofon izeneko instrumentu batzuk ere asmatu ziren.

 

Sintetizagailuak

Elektronikaren garapenari esker eta ordenagailuen agerpenari esker, analisi espektralaren teoria aplikatzea posible izaten hasi zen, Fourier-ek lehenago garatutako teoria, eta horrela harmoniko ezberdinen edozein  konbinazio ekoitzi (soinu sintesia). Aurkikuntza arrakastatsua izan zen instrumentu tradizionalek jotako nota musikalak denboran zehar aldatzen direla, eta gainera aldakuntza bera ere instrumentuaren ezaugarri zela. Hortaz, musika-nota bat ez da harmoniko egonkorren gainezarmen soila, fase iragankorrak dituelako (erasoa eta iraungitzea) eta horietan sortutako gaintonuak ez dira harmoniko fundamentalaren harmonikoak.

Sintesi-metodoak erabilita soinua sortzen duten instrumentuak sintetizagailuak deitzen dira. Gaur eguneko sintetizagailu gehienek seinalea digitalki sortu eta prozesatzen dute, eta irteeran soilik bihurtzen dute analogiko. Sintetizagailuaren itxura ohizkoena organo elektronikoa da, hau da, teklatu bat eta mando batzuk soinuaren tinbrea kontrolatzeko.

Sintetizagailuak bi multzo nagusitan sailka daitezke: programagarriak eta ez programagarriak. Ez programagarriek soinu "aurre-grabatuak" dituzte, erabiltzaileak hautatzen dituenak baina aldatu ezin dituenak. Sintetizadore programagarriek  soinuak sortu ere egin dezakete. Hiru atal dituzte: soinua sortzeko sistema, programazio-sistema eta soinua interpretatzeko kontrolak.

Sintesi elektronikoa egiteko soinu berriak sortu daitezke edota jatorrizko beste soinu batzuk aldatu eta moldatu daitezke. Sintesirako dispositiborik garrantzitsuena osziladorea da. Osziladoreak uhin-forma bat sortzen du eta periodikoki errepikatzen du, oszilazio periodikoa sortuz. Seinale periodiko honen parametroak erraz kontrola daitezke: uhinaren forma, maiztasuna eta anplitudea. Osziladoreaz sortutako tinbreak elektronikoak dira, espektro harmonikoa dutelako eta beti finko mantentzen delako. Hala ere, parametro ezberdinei modulazioak eta inguratzaileak aplikatuz soinua aberastu ere egin daiteke. Osziladoreaz sortutako seinaleak prozesatu ere egin daitezke ezaugarri ezberdinetako soinuak sortzeko.

 

 

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

 

 

 

GALDERAK

a Anplifikazio elektrikoa duen instrumentu batek, elektrizitatea darabil:

  1. notak sortzeko.

  2. soinua anplifikatzeko.

  3. haserako bibrazioa sortzeko.

  4. haserako bibrazioa sortu eta soinua anplifikatzeko.

b Anplifikazio elektrikoa duen instrumentu baten transduktore elektromagnetikoa, zertarako da?

  1. Bibrazio bat seinale akustiko bilakatzeko.

  2. Bibrazio bat korronte elektriko bilakatzeko.

  3. Seinale akustiko bat bibrazio bilakatzeko.

  4. Korronte elektriko bat bibrazio bilakatzeko.

c Organo elektriko batean, soinua nola sortzen da?

  1. magnetikoki

  2. mekanikoki            

  3. elektrikoki

  4. akustikoki

d Sintetizagailu programagarri batek               

  1. soinu aurre-grabatuak soilik igor ditzake.

  2. ezin ditu soinuak sortu.

  3. soinu-multzo bat ezin du aldatu.

  4. soinua ere sor dezake.

e Sintesi bateratzailean honelako seinaleak elkartzen dira:

  1. harmoniko gutxiko seinaleak

  2. harmoniko-kopuru handia.

  3. harmoniko ugariko seinalea.

  4. harmoniko-kopuru urria.

  Emaitzak:  a2   b2   c3   d4   e2  

 

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

 

AUTO-AZTERKETA

instrumentu elektriko eta elektronikoak

 

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

 

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak: 

 

Akustika-ikastaroa, GA-k egina © Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es