intentsitate-sentsazioa

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Giza-belarriak soinu-intentsitatearekin duen portaera ezagutzea.

  2. Soinu-maila neurtzeko dauden eskala ezberdinak ezagutzea.

  3. Entzumen-ataria, kalte-ataria eta maila jasangaitza zer diren, eta zeren menpekoak diren jakitea.

 

DESKRIBAPENA

Presio-oszilazioak gure belarrira iristean, euren frekuentzia eta intentsitatea tarte egokietan badaude, entzute-sentsazioa gauzatzen da. Frekuentzia entzungarrien tartea, gutxi gora behera, 16 Hz eta 20000 Hz artean da. Intentsitateetarako ere giza belarria tarte handi batean egoki daiteke: presioaren anplituderako 2.10-5 eta 20 N/m2 bitartean, eta intentsitatearen anplituderako 10-12 eta 1 w/m2 bitartean.

Kasu guztietan baliorik txikiena "entzumen-ataritzat" hartzen da, eta bestalde baliorik altuena ordea, "kalte-ataria" da, pertsona gehienetan min-sentsazioa sortzen duelako. Belarriak sentikortasun-tartea oso zabala duenez, soinu-uhinen presio- eta intentsitate-mailak deskribatzeko eskala logaritmikoak erabili ohi dira.

 

 

Intentsitate-sentsazio bereko eskualdeak

Normalean, presio- eta intentsitate-maila altuenak dituzten soinu iturriek, entzun ere maila altuagoekin entzuten dira, baina ez beti, frekuentziaren arabera eta soinu-motaren arabera aldaketak egoten dira. 

 

 

1933. urtean Fletcher eta Munsen-ek frekuentzia ezberdinetako tonu puruentzat, soinu-sentsazioa aztertuz, maila bereko sentsaziodun kurbak lortu zituzten. Entzule ugaritan egindako neurketekin frogatu zuten belarria 2000 eta 5000 Hz tarteko frekuentzietan sentikorragoa dela, eta gainerako frekuentzietarako sentikortasuna gutxitzen doala. Gainera, frekuentzia baxuetan entzumen-gaitasuna motelagoa da frekuentzia altuetan baino.

Frekuentzia baxuetan soinu-sentsazio konstantedun kurbak elkarrengandik nahiko hurbil daude, honek esan nahi du soinu-presioan aldaketa txiki batek sentsazio-mailan aldaketa handiagoa eragiten duela, frekuentzia altuetako eskualdean baino: presio-maila 60 dB-tik 90 dB-ra handitzeak, 50 Hz-etan, sentsazio-mailan 25 fonetik 70 fonera igotzea eragiten du, gutxi gora behera, baina 1000 Hz-tan ordea, 60 fonetik 90 fonera igotzea eragiten du soilik.

"Entzumen-ataria" entzute-sentsazioa hasten den maila minimoa da, eta faktore askorekin aldatzen da. Pertsona batetik bestera aldatzen da, are gehiago, pertsona berean ere, egun batetik bestera alda daiteke. Zarata handi bat entzun ondoren belarriaren sentikortasuna gutxitu egiten da, hau da, entzumen-ataria igo egiten da, aldi baterako behintzat. Zarataren iraupena jarraia bada ordea, belarriaren sentikortasuna modu iraunkorrean gutxitu daiteke.

Soinu-maila oso altua denean, entzute-sentsazioa aldatu egiten da eta mingarria bihurtzen da: "Kalte-ataria". Maila hau atzeman aurretik belarri ertainak babes-mekanismo bat burutzen du, stapedius reflex izenekoa, soinuaren transmisioa oztopatuz, eta barne-belarria babestuz. Maila honen azpitik bada eskualde bat ere, ezerosoa dena eta soinu maila arriskutsua izan daitekeela adierazten duena, maila jasangaitza alegia.

 

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

  • Belarriaren entzumen-ahalmena eta bere akatsak aztertzeko audiometria izeneko froga burutzen da. Audiometria mota bi dago: alde batetik "tonala" belarriaren erantzuna aztertzen duena soinu puruekin kitzikatuz, eta bestetik "bokala" kitzikapen konplexuagoekin aritzen dena: logotomoak, hitzak, esaldiak (ulergarritasun kurbak)

  • Entzumena gutxitu egiten da 30 urtetik aurrera, eta presbiakusia deitzen zaio, baina bestelako entzumen-akatsei gortasun deritze. Badaude gortasun-akats ezberdinak, besteak beste, soinu-iturria espazioan kokatzeko zailtasuna, soinuen pertzepzioa hobea izatea inguru zaratatsuetan isiletan baino, etab. International Standard Organization (ISO) erakundeak entzumena kuantifikatzeko frekuentzia normalizatuak aztertzea proposatzen du, 500, 1000 eta 2000 Hz, alegia, eta entzumena kaltetua dagoela deritzo, belarri normalarekin konparatuta, entzumen-ataria 25 dB baino handiagoa denean.

  • Orkestra baten soinuak, gutxi gora behera, 40-tik 100-era dB-ko intentsitate-maila dauka. Tradizioz intentsitate maila ezberdinak sailkatu egin dira: pianissimo (pp), piano (p), mezzopiano (mp), mezzoforte (mf), forte (f) eta fortissimo (ff).

 

GALDERAK

a Zein da gizakiak entzun ditzakeen frekuentzien tartea?

  1. 16 Hz eta 2000 Hz                                                                         

  2. l.6 Hz eta 20000 Hz                                                                          

  3. l6 Hz eta 20000 Hz                                                                              

  4. l60 Hz eta 2000 Hz

b Dezibeliotako intentsitateen eskalan, erreferentziazko balioa, entzumen-ataria da, hau da:

  1. 10-12 N/m2                                                        

  2. 10-12 w                                                       

  3. 2x10-12 w/m2                                                            

  4. 10-5 w

c Intentsitate-sentsazio bereko kurbak lortzeko frekuentzia ezberdinetako soinuak frekuentzia finko bateko soinuarekin konparatzen dira. Zein da frekuentzia hori?

  1. l00 Hz 

  2. 500 Hz            

  3. 5000 Hz 

  4. l000 Hz 

d Giza belarria sentikorragoa da frekuentzia-tarte bateko soinuetarako, zein da frekuentzia-tartea?

  1. 200 Hz-tik 5000 Hz-ra                                                                         

  2. 200 Hz-tik 500 Hz-ra                   

  3. 2000 Hz-tik 5000 Hz-ra   

  4. 500 Hz-tik 2000 Hz-ra

e Zer adierazten du entzumen-atariak?

  1. entzute-sentsazioa hasten den maila

  2. sentsazio mingarria eragiten duen maila

  3. entzute-sentsazioa bukatzen den maila

  4. sentsazio ezerosoa gertatzen den maila

  Emaitzak:  a3   b2   c4   d3   e1  

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

AUTO-AZTERKETA

intentsitate-sentsazioa

 

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:   

Akustika-ikastaroa, GA-k egina © Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es