|
|
HELBURUAK
-
Giza belarriak tonua nola jasotzen duen, eta zerebroak nola
interpretatzen duen ulertzea.
-
Banda kritikoak zer diren ulertzea.
|
DESKRIBAPENA
Soinu baten tonua determinatzeko zenbait metodo daude:
lehena, tonu absolutua determinatzea da, hau da, tonuaren
balioa erabakitzea eta berau errepikatzea, baina bestelako
konparaketarik gabe. Bigarren metodoa tonu biren arteko
separazioa determinatzea da, hau da, tartearen tamaina
erabakitzea. Hirugarren aukera, tonu baten eta
erreferentziazko beste tonu baten arteko konparaketa zuzena
da, hau da, tonu biak entzun ondoren bietatik zein den
akutuena erabakitzea. Hirugarren aukera hau da errazena eta
aurrerantzean gehiago aipatuko duguna. |
Banda kritikoak
Zenbait esperimentu psikoakustikok emaitza ezberdinak
ematen dituzte jasotako soinuek elkarren hurbilak diren
frekuentziak badituzte edo ez. Antzeko frekuentzia duten bi
soinuk ia mintz basilarraren puntu bera kitzikatzen dute, eta
frekuentziak gero eta ezberdinagoak badira ordea, mintzaren
eskualde independenteak kitzikatzen dira. Mintzaren erantzuna
solapatuta daukaten frekuentzien tartea banda kritikoa deitzen
da. |
|
ADIBIDE
ETA SIMULAZIOAK
Soinu-sentsazioa
Frekuentzia ezberdineko soinu bi entzuten baditugu,
bata finkoa f1 eta bestea linealki handitzen doana
f2, banda kritikoaren erdiko tartean, biak
antzekoak direnean, batido nabarmenak entzuten dira eta
albokoetan disonantzia. Banda kritikotik urrun soinu biak
bereiz perzibitzen dira. |
|
GALDERAK
a Nola
determinatzen da tonu bat?
-
modu
absolutuan soilik, zein tonu den erabakitzen inolako
konparaketarik gabe.
-
beste
erreferentziazko tonu batekin duen tartea erabakitzen
soilik.
-
beste
erreferentziazko tonu batekin konparatuz eta bietatik
akutuena zein den erabakitzen, soilik.
-
aurreko
metodoetatik edozeinekin.
b Tonuaren
pertzepzioa azaltzeko, nork asmatu zuen telefonoaren teoria?
-
Helmholtz-ek
-
Rutherford-ek
-
Békésy-k
-
Schouten-ek
c Tonuaren
pertzepzioa azaltzeko, "tokiaren teoria" zertan oinarritzen
da?
-
erresonantzian
-
prozesaketan
-
filtraketan
-
analisian
d
"Nerbio-erpin bakoitzak zerebrora informazioa bidaltzen du
baina bakarrik mintz basilarraren oszilazio-zikloaren parte
batean". Nola deitzen da honako azalpena ematen duen teoria?
-
tokiaren teoria
-
telefonoaren teoria
-
periodikotasunaren
teoria
-
laginaren
ezagupenaren teoria
e
Soinu sinusoidal bi gainezarrita aldi berean entzutean,
efektu subjektibo ezberdinak sortzen dituen frekuentzien
banda, nola deitzen da?
-
disonantea
-
batidoa
-
laztasuna
-
kritikoa
Emaitzak: a4 b2 c1
d3 e4 | |
ESTEKAK
Beste
instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita
itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:
| |
Akustika-ikastaroa,
GA-k egina ©
Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es |
| |