maskaratzea

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Maskaratzea zer den ezagutzea eta bere jatorria ulertzea.

 

DESKRIBAPENA

Aldi berean soinu puru bi entzuten ari direnean, bietatik ahulena entzunezina suerta daiteke, nahiz eta bere intentsitatea entzumen-ataria baino handiagoa izan. Beste soinuak maskaratu egin duela esaten da. Soinu maskaratzailearen maiztasuna zenbat eta hurbilagoa izan, efektua nabarmenagoa da.

 

 

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

Koklearen eskema (zabaldua) eta maiztasunen detekzioa mintz basilarrean

 

 

Bi soinuk antzeko maiztasunak dituztenean, bietako batek bestea maskaratzen du, eta bigarrena bereizi ahal izateko soinu-intentsitate handia behar izaten da. Bi soinuen maiztasunak urrutiago badaude, beharrezkoa den soinu-intentsitatea ez da hain handia, mintz basilarreko puntu ezberdinen higiduraz ari garelako. Fenomeno hau musikaren konposaketan erabiltzen denean, ezaguna da biolin edo ahots "solista" baten intentsitatea, aldi berean entzuten ari den orkestraren osoaren gainetik entzun ahal izateko euren maiztasunak eta tinbreak ez direla antzekoak izan behar, ahalik eta ezberdinenak baizik, eta horrela solistaren eta orkestraren soinuak mintz basilarraren puntu ezberdinetan jasotzen dira eta orkestrak ez du solista maskaratzen.

GALDERAK

a Maskaratze-fenomenoa, noiz gertatzen da?

  1. soinu konplexu bi aldi berean entzutean

  2. tonu puru bi segidan entzutean

  3. tonu puru bi aldi berean entzutean

  4. soinu konplexu bi segidan entzutean

b Nolakoa da maskaratze-efektua?

  1. tonu maskaratzailearen maiztasunetik hurbil dauden soinuentzat ahulagoa

  2. tonu maskaratuaren maiztasunetik hurbil dauden soinuentzat nabarmenagoa

  3. tonu maskaratzailearen maiztasunetik hurbil dauden soinuentzat nabarmenagoa

  4. tonu maskaratuaren maiztasunetik hurbil dauden soinuentzat ahulagoa

c Demagun soinu intentsu eta grabe bat:

  1. Berak ezin du soinu ahul eta akutu bat maskaratu

  2. Berak soinu ahul eta akutu bat maskaratu dezake

  3. Soinu ahul eta akutu batek bera maskaratu dezake

  4. Batzutan soinu ahul eta akutu batek bera maskaratu dezake

d Soinu grabeentzat, mintz basilarreko kitzikapen maximoko puntua non dago?              

  1. koklearen mutur basalean.

  2. mutur basalaren eta apikalaren arteko koklearen erdiko puntuan.

  3. koklearen mutur basaletik, mutur apikaletik dagoen distantziaren herena.

  4. koklearen mutur apikalean.

e Solista bat orkestra oso baten gainetik noiz entzuten da?

  1. solistaren eta orkestraren soinuak mintz basilarreko puntu ezberdinetan jasotzen direnean

  2. solistaren eta orkestraren soinuak aldiune ezberdinetan jasotzen direnean

  3. solistaren eta orkestraren soinuak mintz basilarreko puntu berean jasotzen direnean

  4. solistaren eta orkestraren soinuak mintz basilarreko puntu simetrikoetan jasotzen direnean

  Emaitzak:  a3   b3   c2   d4   e1  

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

AUTO-AZTERKETA

maskaratzea

 

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:   

Akustika-ikastaroa, GA-k egina © Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es