DESKRIBAPENA
Tartini
biolin-jolea, 1714 urtean konturatu zen tonu ezberdin bi aldi
berean entzuten ditugunean, batzutan hirugarren tonu ezberdin
bat sentitzen dugula, eta bere frekuentzia aurreko bien
maiztasunen kendura dela. Tonu ezberdin honen jatorria
distortsioa sortzen duten fenomeno ez linealak dira. Airea ez
da distortsio honen erruduna, eta beraz belarriaren
barne-funtzionamendua izan behar da. Ezaguna da belarriaren
funtzionamenduak efektu ez-linealak dituela, baina ez da ondo
ezagutzen belarriaren atal bakoitzak duen ekarpena
(kanpo-belarria, erdikoa eta barnekoa) eta gaur egun
oraindik eztabaidatzen ari da.
Distortsioak bestelako tonu-konbinazioak ere sortzen ditu,
kendura-tonuaz gain, adibidez batura-tonua. Hala ere,
bereizteko zailagoak izaten dira, maskaratzeko errazagoak
direlako. |