|
|
norabidearen
araberako ezaugarriak
|
|
HELBURUAK
-
Giza-belarriaren norabidearen araberako ezaugarriak aurkeztea.
|
DESKRIBAPENA
Giza-belarria
edozein norabidetan datozkion soinuak jasotzeko gai da, baina
soinuaren norabidearen arabera belarriak sumatzen duen
intentsitatea ezberdina izan daiteke. Arrazoi nagusia da
buruak norabide batzuk estaltzen dituela, baina gainera
belarriaren beraren formak ere badu eragina tinpanoak jasotzen
duen presio-uhinaren intentsitatean. |
|
GALDERAK
a Nolako
soinuak bereiz ditzake giza-belarriak?
-
aurrez-aurre
jasotakoak
-
albotik
jasotakoak
-
edozein norabidetan jasotakoak
-
atzetik
jasotakoak
b
Giza-belarriak norabidearen arabera ezaugarri ezberdinak
ditu, zein arrazoirengatik batez ere?
-
buruaren tamaina
-
belarriek buruan
duten posizioa
-
belarrien tamaina
-
nerbio-sistemaren posizioa.
c
Belarriaren norabidearen araberako ezaugarriak
aipatzerakoan, zer ari gara aztertzen?
-
belarriaren
sentikortasuna soinuaren eraso norabide ezberdinetarako.
-
soinuaren
eraso-norabide ezberdinak.
-
belarriaren
sentikortasuna maiztasunaren menpe.
-
soinuaren
eraso-norabide ezberdinekin maiztasuna nola aldatzen den.
d 300 Hz
baino maiztasun txikiagotan
-
jasotako intentsitatea
norabidearen arabera asko aldatzen da.
-
jasotako intentsitatea
berdina da belarri ezberdinentzat
-
jasotako intentsitatea
norabidearen arabera ez da aldatzen.
-
jasotako intentsitatea
nabarmenki polarizatua da.
e
Nerbio-sistemak albotik erasotzen duten soinuen norabidea
bereizi ahal izateko, zer da garrantzizkoena?
-
belarri bietara
iristeko denbora-diferentziak bakarrik.
-
belarri bietan
jasotako intentsitate-diferentziak bakarrik.
-
belarri bietan
jasotako tinbre-diferentziak bakarrik.
-
belarri bietan
jasotako denbora- intentsitate- eta tinbre-diferentziak,
denak.
Emaitzak: a3 b2 c1
d3 e4 | |
ESTEKAK
Beste
instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita
itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:
| |
Akustika-ikastaroa,
GA-k egina ©
Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es |
| |