transduktoreak

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Transduktoreak zer diren jakitea.

  2. Zuzeneko transduktoreen itzulgarritasunaren legea adierazi.

  3. Transduktore elektroakustikoen mota ezberdinak ezagutzea.

 

DESKRIBAPENA

Soinurako edo musikarako aparatu elektroniko ezberdinak honako taldeetan sailka daitezke: sorgailuak, prozesadoreak, grabagailuak, erreproduzitzaileak eta transduktoreak. Bakoitzak eginkizun konkretua du: sorgailuek soinua sortzen dute, prozesadoreek eraldatu, grabagailuek euskarri-motaren batean gorde, gerora erreproduzitzailean erreproduzitzeko. Hauek guztiek soinua erabiltzen edo sortzen dute baina ez soinua presio-uhin gisa, baizik eta soinuaren irudi den tentsio elektrikoaren fluktuazioak. Presio-uhinaren eta bere adierazpen elektrikoaren arteko lotura transduktoreen bitartez egin behar da.

 

 

Transduktoreak

Transduktore bat dispositibo bat da, energia-mota bateko seinale bat beste energia-mota bat bilakatzen duena. Oinarria sinplea da: informazio berbera dauka oszilazioen sekuentzia batek soinu-uhin itxura izanda (airea bibratzen),  zein solido baten bibrazio mekanikoak, edo zirkuitu elektriko baten korronte edo tentsioaren bibrazioak,  edo espazioan zehar irrati-uhin itxuraz propagatzen den uhin elektromagnetikoak, edo disko baten zein zinta magnetiko baten grabatutako informazioak.

 

 

Transduktore elektroakustikoak

Transduktore elektroakustikoen mota ezberdinak daude eta oinarri duten propietate edo lege fisiko ezberdinaren arabera sailka daitezke. Ondoren garrantzizkoenak aipatuko ditugu:

 

 

Beste antzeko zerrenda bat ere egin genezake transduktore elektromekanikoentzat, hau da, solidoren baten oszilazio mekanikoak oszilazio elektriko bilakatzen dituztenak. Transduktore-mota hauek garrantzizkoak dira instrumentu musikal elektrikoak fabrikatzeko.

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

Mikrofono eta bozgorailuetan erabilitako transduktore elektroakustikoak

 

GALDERAK

a Zein eginkizun dauka transduktore batek?

  1. soinua sortu

  2. soinua eraldatu

  3. soinua gorde

  4. energia-mota bat beste energia-mota bat bilakatu

b Korronte elektrikoa

  1. ez da sekula gertatzen material eroaleetan

  2. material eroaleetan gertatzen da elektroiak nukleoan gogor lotuak daudelako.

  3. neurtzeko intentsitatea erabiltzen da, hau da, azalera unitate bat zeharkatzen duen karga kantitatea denbora unitateko

  4. neurtzeko intentsitatea erabiltzen da, hau da, kargek bere higiduran zehar duten energia

c korronte elektriko batek

  1. Brujula baten orratzari indarra egiten dio

  2. iman bat ordezkatzen du, burdinazkoa bada.

  3. eremu elektrikoa sortzen du soilik

  4. eremu magnetikoa sortzen du soilik

d Zergatik zuzeneko transduktoreek itzulgarritasunaren legea betetzen dute?

  1. A energia motatik B energia motara transformatzen duen transtuktorea alderantziz erabilita B-tik A-ra transformatzen duelako.

  2. A energia motatik B energia motara transformatzen duen transtuktorea zuzenean erabilita B-tik A-ra transformatzen duelako.

  3. A energia motatik B energia motara transformatzea ezinezkoa delako B-tik A-ra transformatzen duen transduktoreaz.

  4. denek soinuaren energia energia elektriko bilakatzen dutelako.

e Zertan oinarritzen da transduktore elektrostatiko baten funtzionamendua?

  1. kondentsadore baten Voltaia aldatzen da xaflen polarizazioaren arabera

  2. xaflak deformatzen dira karga elektrikoa metatzen dutenean

  3. kondentsadore baten kapazitatea aldatzen da xaflen arteko distantziaren arabera

  4. xaflen deformazioa polarizazioaren arabera.

  Emaitzak:  a4   b3   c1   d1   e3  

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

AUTO-AZTERKETA

transduktoreak

 

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:    

Akustika-ikastaroa, GA-k egina © Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es