Soinua
erreproduzitzeko sistemen sailkapena
Ez da existitzen
soinua erreproduzitzeko sistemarik aurreko baldintzak ehuneko
ehunean betetzen dituenik. Soinua erreproduzitzeko zenbait
sistema ezberdin daude: sistema hauek erabili dezakete
mikrofono bat edo gehiago, transmisio-kanal bat edo gehiago,
bozgorailu bat edo gehiago...
Mikrofono bakarra eta transmisio-kanal bakarra
erabiltzen duen sistemak bi dira: Bata monofonikoa, bozgorailu
bakar batekoa, eta bestea monoaurala, aurikular bat erabilita
informazioa belarri bakar batera transmititzen duena. Bi
sistema hauetan erreproduzitutako soinua puntu bakarretik
igorrita entzuten da eta jatorrizko patroi espaziala erabat
galdu egiten da.
Patroi espaziala
hobetzeko, soinua zuzenean entzuten dugunean bezala jokatu
behar da: soinua belarri bietara heltzen da baina fase
ezberdin eta anplitude ezberdinekin. Honela ba, mikrofono bi
erabil daitezke eta transmisio-kanal independiente bi,
bakoitzak bere seinalea bozgorailu ezberdin batean emititzen.
Honelako sistema bi
daude: estereofonikoa eta binaurala. Lehenengoan bi mikrofonok
soinua jasotzen dute bi puntu ezberdinetan, mikrofono
bakoitzaren informazioa kanal ezberdin batetik transmititzen
da eta bi bozgorailu ezberdinetatik erreproduzitzen da. Honela
bi bozgorailuetako soinua bi belarrietara iristen da. Bigarren
sisteman bi mikrofonoen arteko distantzia txikia da (buruaren
neurrikoa) eta aurikularrekin entzuten da. Sistema binaurala
oso errealista da, baina entzuleak burua mugitzen badu ez du
aldaketarik igartzen, soinua berarekin batera mugitzen delako.
Sistema binaurala esperimentu zientifikoetan erabiltzen da,
eta hortik kanpo oso gutxi.
Azkenik lau
kanaleko erreprodukzio-sistemak ere badaude, edo
kuadrafonikoak. Atzealdeko bi bozgorailuek soinuari
erreberberazio samurra ematen diote. |