|
|
soinua grabatzeko sistemak
|
|
HELBURUAK
-
Audio-informazioa
gordetzeko metodo analogikoak eta metodo digitalak ezagutzea.
-
Fonografo-disko bat nola grabatzen den eta gero nola erreproduzitzen
den ezagutzea.
-
Zinta magnetiko bat nola grabatzen den eta gero nola erreproduzitzen
den ezagutzea.
-
Disko konpaktu bat nola grabatzen den eta gero nola erreproduzitzen
den ezagutzea.
|
DESKRIBAPENA
Oso
ezaguna denez, audio-informazioa gordetzeko metodo ezberdinak
daude: metodo analogikoak eta metodo digitalak. Biek dute
helburu soinua gerora entzun ahal izatea. |
|
Fonografoek eta
zinta magnetikoen tradiziozko grabaketa-teknikek seinaleak
modu analogikoan gordetzen dituzte. 1970 urtean zinta
magnetikoetan grabazio digitalak egiten hasi ziren eta horrela
"hondoko zarata" gutxitzea lortzen zen.
Fonografo-diskoak ere desagertzen joan dira disko konpaktuek
(CD) lekua kentzen joan zaizkielako. Disko konpaktuetan
informazioa modu digitalean gordetzen da, eta horregatik ez
dute binilo-diskoen gainazaleko zarata hura, ezta zinta
magnetikoen xuxurla edo zurrumurrua.
Soinu-aparatu
digitalen abantaila nagusia analogikoekiko, errepikapen
ahalmena da. Behin soinua digital bilakatuta, etengabe
erreproduzitu edo kopia daiteke eta ez du batere kalitaterik
galtzen. Bestalde, magnetofono analogiko batetik bestera zinta
bat kopiatzen denean ordea, jatorrizko soinua
erreprodukzioaren zaratarekin nahasten da, eta beraz kopiatik
kopiara zarata pilatzen joaten da . |
Fonografo-diskoak
Fonografoen grabaketak binilozko
diskoetan egiten dira, ildo zirkularretan. Informazioa
ildoetan gordetzen da transduktore elektromekanikoak erabilita
(orratzak). |
Binilozko disko bat erreproduzitzen ari
denean fonografoaren orratza ildoaren barnetik irristatzen
doa, bere bihurguneak eta xehetasunak jarraituz, eta
transduktore batek orratzaren bibrazio mekaniko horiek
bibrazio elektriko bilakatzen ditu. Gerora bibrazio elektriko
horiek soinu bilakatzea beste transduktore batek egin beharko
du.
|
Zinta magnetikoa
Plastikozkoak dira eta material
ferromagnetiko baten geruza fin batez estalita daude: adibidez
burdin edo kromo oxidoak. Grabatzeko, material
magnetikoaren partikulak orientatu behar
dira, transduktore magnetoelektrikoak
erabilita.
|
Zinta batetik bestera askotan kopiatu
denean, kopia bakoitzak zarata-maila pixka bat handitzen du.
Zintatik zintara kopiatu den laugarren edo bosgarren kopiaren
zarata (xuxurla) ez da arbuiagarria. Arazo hau zarata
gutxitzeko sistemekin hobetu daiteke (DBX edo Dolby). Sistema
hauek konpresio sistema batez, soinu ahulenak anplifikatzen
dituzte eta horrela zarataren gainetik bereiz daitezke. |
Disko konpaktua
Plastikozko disko bat da, 12 cm-ko
diametroa du eta binilozkoa baino askozaz erresistenteagoa da.
Disko honek aluminio-geruza fin bat du laser-izpiaren argia
islatzeko. Alumino-geruza ere plastikozko geruza fin batez
estalita dago, babesle gisa. |
Gordetako informazioa irakurtzeko CDa
biraka jarri eta laser txiki baten argia eta detektagailu
txiki bat erabiltzen dira. Diskoaren aluminio-geruzan argia
islatzen da baina bertan ezarritako "zuloetan" ez,
eta detektagailuak informazio osoa jasotzen du. Gero
informazio digitala analogiko bilakatuz (aldatzaile edo
bihurgailu batekin) seinale egokia lortzen da anplifikadorera
edo bozgorailuetara eramateko.
| |
GALDERAK
a Aparatu digital batean
-
presio-oszilazioak tentsio elektrikoaren
oszilazio gisa gertatzen dira.
-
presio-oszilazioak zenbaki-segida batez
adierazten dira.
-
bihurgailu digital-analogiko batek
presio-oszilazioak zenbaki bilakatzen ditu.
-
bihurgailu analogiko-digital batek zenbakiak
presio-oszilazio bilakatzen ditu.
b Soinu
aparatu digitalek
-
errepikapen-ahalmen
handia dute.
-
kopia bat
egiten duten bakoitzean kalitatea hobetzen dute.
-
jatorrizko
soinua eta erreprodukzioaren zarata nahasten dute.
-
kopia kontsekutiboetan zarata pilatzen joaten da.
c Zinta
magnetikoa grabatzeko aparatu batean zein burutatik ez da
zinta pasatzen?
-
ezabatzailetik.
-
grabatzailetik.
-
digitalizatzailetik.
-
erreproduzitzailetik.
d
Ondoko urratsetatik zein ez da fonografo-diskoen grabazioan
gertatzen?
-
jatorrizko diskoa fabrikatu.
-
jatorrizko diskoa digitalizatu.
-
maisu-diskoa fabrikatu.
-
binilozko diskoa fabrikatu.
e
Ondoko urratsetatik zein ez da CD baten grabazioan
gertatzen?
-
maisu-zinta fabrikatzea.
-
maisu-zinta buru ezabatzailetik pasatu.
-
maisu-diskoa fabrikatzea.
-
plastikozko diskoa fabrikatzea.
Emaitzak: a2 b1 c3 d2
e2 | |
|