|
|
HELBURUAK
-
Mikrofonoa zer den jakitea.
-
Mikrofonoen sailkapena ezagutzea ezaugarri ezberdinen arabera.
-
Mikrofonoen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea: hein edo rango dinamikoa, maiztasun-erantzuna, eta norabidetasuna.
|
DESKRIBAPENA
Mikrofono batek
soinu-uhinak jaso eta seinale elektrikoa sortzen du, biak uhin-ezaugarri
bertsuekin. Horretarako transduktore mota bi erabiltzen ditu
bata bestearen segidan: lehena mintz fin bat da, diafragma
deiturikoa, eta bere eginkizuna presio-uhinaren aldakuntzak
bibrazio mekaniko bilakatzea da. Beraz, transduktore
mekaniko-akustikoa da. Bigarrenak (mota ezberdinak daude,
adibidez, bobina higikor bat iman finko batekin) bibrazio
mekanikoak seinale elektriko bilakatzen ditu, beraz,
transduktore elektro-mekanikoa da. Bi transduktoreen multzoa,
mikrofono osoa alegia, transduktore elektro-akustikoa da. |
Sailkapena
Mikrofonoak ezaugarri ezberdinen
arabera sailka daitezke: |
Ezaugarriak
Mikrofonoaren mekanismo eta
funtzionamendu berezitik aparte, mikrofono baten oinarrizko
ezaugarriek uhinekiko duten erantzuna adierazten dute.
Funtsezkoenak bi dira: hein edo rango dinamikoa eta
maiztasun-erantzuna. |
Norabide-ezaugarriak
Mikrofono baten norabide-erantzuna edo
norabidetasuna, mikrofonoaren sentikortasuna norabidearekiko
da, zatidura batez adierazten da, edozein norabidetan duen
sentikortasuna eta sentikortasun maximoaren arteko zatidura
alegia. |
|
Mikrofono elektrostatikoak eta
dinamikoak hein edo rango dinamiko handia dute eta
maiztasun-erantzuna ere bikaina, horregatik erabili ohi dira
musika erreprodukzio gorenekoetan. | |
GALDERAK
a Zein
transduktore mota da mikrofono bat?
-
mekaniko-akustikoa.
-
energia akustikoa
energia elektriko bilakatzen duen transduktore-bikote bat.
-
elektromekanikoa.
-
energia elektrikoa
energia akustiko bilakatzen duen transduktore-bikote bat.
b Zer da mikrofono
baten diafragma?
-
bibrazio mekanikoak presio-aldakuntza bilakatzen
duen mintz fin bat.
-
transduktore elektromekanikoa.
-
transduktore elektroakustikoa.
-
transduktore mekaniko-akustikoa.
c Mikrofono
baten hein dinamikoak zein magnituderekin du zerikusia?
-
mikrofonora iristen den soinu-uhinaren
maiztasuna.
-
mikrofonora iristen den soinu-uhinaren
tinbrea.
-
mikrofonora iristen den soinu-uhinaren
anplitudea.
-
mikrofonora iristen den soinu-uhinaren
iraupena.
d Mikrofono
baten maiztasun-erantzunak zein magnituderekin du zerikusia?
-
mikrofonora iristen den soinu-uhinaren
maiztasuna.
-
mikrofonora iristen den soinu-uhinaren
tinbrea.
-
mikrofonora iristen den soinu-uhinaren
anplitudea.
-
mikrofonora iristen den soinu-uhinaren
iraupena.
e
Mikrofono baten norabidetasunak zer adierazten du?
-
mikrofonora iristen den soinu-uhinaren
maiztasuna.
-
mikrofonora iristen den soinu-uhinaren
tinbrea.
-
mikrofonora iristen den soinu-uhinaren
anplitudea.
-
mikrofonoaren sentikortasuna norabidearen
arabera.
Emaitzak:
a2 b4 c3 d1
e4 | |
ESTEKAK
Beste
instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita
itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:
|
Akustika-ikastaroa,
GA-k egina ©
Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es |
| |