ekualizazioa

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Ekualizazioa zer den jakitea.

  2. Fonografoen diskoak eta zinta magnetikoak erreproduzitzean ekualizazioaren beharra ulertzea.

 

DESKRIBAPENA

Musika-aparatu bat areto batean instalatzen denean, aretoaren maiztasun-erantzunarekin egokitzea da urratsik inportanteenetakoa. Aparatuaren maiztasun-erantzunak egokitzea da ekualizazioa, eta soinu naturalagoa sortzea du helburu, aretoaren berezko erresonantzia menperatzaileak konpentsatuz.

Antzinako organo-fabrikatzaileek esate baterako, elizen erresonantzia-maiztasunak ezagutu ohi zituzten (edo instrumentua kokatuko zen aretoarenak) eta kontutan izaten zituzten instrumentua afinatzerakoan.

Ekualizazio-mota sinpleena musika-aparatuaren grabe-zorrotz mandoa da, baina hobe izaten da banda ezberdinak kontrolatzen dituzten filtro-multzo bat erabiltzea (adibidez, filtro bakoitzak zortzidun edo oktaba bat), eta filtro guztien artean espektro entzungarri osoa erregula daiteke.

 

Kasu bereziak

Musika-aparatua eta aretoaren arteko maiztasun-ezaugarriak egokitzeaz aparte, fonografoen diskoen eta zinta magnetikoen erreprodukzioak ere badauzka bere berezitasunak.

 

 

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

Areto baten maiztasun-erantzunaren aldakuntza, ekualizazioa baino lehen eta ondoren

 

GALDERAK

a Zer da ekualizazioa?

  1. soinu-aparatu baten fabrikazio-prozesuaren urrats inportante bat.

  2. soinu-aparatu baten maiztasun-erantzuna egokitzea areto batean.

  3. soinu-aparatu baten intentsitate-erantzuna egokitzea areto batean.

  4. aretoaren erresonantziak aldatzen dituen sistema.

b Zein antzinako instrumentu afinatzen ziren aretoaren erresonantzien arabera?

  1. organoa.

  2. lautea.

  3. biolina.

  4. danborra.

c Nola gauzatu daiteke ekualizazioa?

  1. soinu-ekipoaren grabe-zorrotz kontrolarekin soilik.

  2. espektro-entzungarri osoa erregulatzen duten filtroak erabiliz soilik.

  3. aurreko bietatik edozein.

  4. aurreko bietatik bat ere ez.

d Zein berezitasun dauka fonografoen diskoen ekualizazioak?

  1. erreprodukzioan grabeak moteltzen dira eta zorrotzak handitu.

  2. grabaketan soinuaren intentsitatea erregulatzen da.

  3. grabaketan soinu ezberdinen iraupena erregulatzen da.

  4. grabaketan maiztasun ezberdineko soinuak erregulatzen dira.

e Zein berezitasun dauka zinta magnetikoen ekualizazioak?

  1. erreprodukzioan boltaia handitzen da soinu zorrotzetan.

  2. grabaketan soinuaren intentsitatea erregulatzen da.

  3. grabaketan soinu ezberdinen iraupena erregulatzen da.

  4. grabaketan maiztasun ezberdineko soinuak erregulatzen dira.

  Emaitzak:  a2   b1   c3   d4   e1  

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

AUTO-AZTERKETA

ekualizazioa

 

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak: 

Akustika-ikastaroa, GA-k egina © Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es