|
|
HELBURUAK
-
Anplifikadorea zer den jakitea.
-
Hutsezko triodoen
funtzionamendua anplifikadore gisa ezagutzea.
-
Transistoreen funtzionamendua
anplifikadore gisa ezagutzea.
-
Distortsioa zer den jakitea.
|
DESKRIBAPENA
Musika erreproduzitzen
duten aparatuen funtzionamendua eta euren oinarri fisikoak
ezagutzen baldin baditugu, modu eraginkorragoan erabili ahal
izango ditugu. Grabaketa eta erreprodukzio aparatuen artean
aipatu beharrekoak dira anplifikadoreak. Euren eginkizuna
bitartekaritza da: soinu-sistemako aparatu batetik seinale
elektrikoa jaso eta handitu, beste aparatu batek erabil dezan.
Anplifikadore
elektronikoen oinarri fisikoak ulertzeko
errektifikadorearen
funtzionamendua aipatu beharra dago
(errektifikadorea
korronte alternoa korronte jarrai
bilakatzeko erabiltzen da).
Zirkuitu errektifikadore baten elementurik nagusiena diodoa
da. Lehen diodoak, Fleming-ek 1904-an eraikitakoak, hutsezko
tutuak ziren bi osagai nagusirekin: katodo bat, elektroiak
emititzen dituena, eta anodo bat, elektroiak jasotzen dituena.
Gaur egun erabiltzen diren ia diodo guztiak ordea erdieroalez
egindakoak dira.
|
Anplifikazioa hutsezko triodoekin
Lehenago
hutsezko diodoa aztertuko dugu: hutsezko tutua da, irudiak
erakusten duen bezalakoa, eta bi osagai nagusi ditu: katodo
bat, elektroiak emititzen dituena, eta anodo bat (edo xafla),
elektroiak jasotzen dituena. Diodoak korrontea noranzko bakar
batean eroan dezake eta aurkakoan ezin du. |
1907-an, Lee de Forest-ek
xaflako korrontea (diodoarena alegia) erregulatzeko modu
berezi bat aurkitu zuen, hirugarren elektrodo batez (saretxoa)
katodoaren eta anodoaren artean kokatuta, eta honela triodoa
sortu zuen. |
Anplifikazioa
dispositibo erdieroaleekin
Erdieroaleetan
elektroiek ez dute eroapen-bandan egoteko energia nahikoa, eta
balentzia-bandetan daude, baina ez da zaila elektroiak
balentzia-banda batetik eroapen-bandara termikoki kitzikatzea.
Erdieroale baten eroankortasun elektrikoa asko hobetzen da
ezpurutasun batzuk txertatzen bazaizkio (dopatu alegia).
Ezpurutasun-motaren arabera erdieroalea p-motakoa edo
n-motakoa izan daiteke. |
Distortsioa
Anplifikadore baten
irteerako seinalea eta sarrerako seinalea zehazki
proportzionalak badira dispositiboa lineala dela esaten da.
Baina batzutan anplifikadoreetan eta edozein
dispositibo-motatan fenomeno ez-linealak gerta daitezke.
Fenomeno hauen erruz irteerako seinalea distortsionatuta egon
daiteke. | |
GALDERAK
a
Hutsezko diodo batean
-
anodoak
elektroiak emititzen ditu eta katodoak jaso.
-
korrontea bi noranzkoetan izan
daiteke.
-
katodoa
berotu behar da elektroiak emiti ditzan.
-
katodoa
berotu behar da tututik korrontea pasa dadin.
b
Triodo bat anplifikadore gisa
erabiltzean
-
tentsio konstantea aplikatzen da saretxoaren eta
katodoaren artean.
-
tentsio sinusoidala aplikatzen da saretxoaren eta
katodoaren artean.
-
tentsio sinusoidala aplikatzen da saretxoaren eta
anodoaren artean.
-
tentsio sinusoidala aplikatzen da anodoaren eta
katodoaren artean.
c
Erdieroale
batean
-
eroankortasun elektrikoa finkoa da.
-
modu egokian dopatu ezkero eroankortasun
elektrikoa handitzen da.
-
zaila da elektroiak balentzia-bandatik
eroapen-bandara pasaraztea kitzikapen termikoarekin.
-
tenperaturaren arabera p-motakoa edo n-motakoa
izan daiteke.
d
Nola anplifika daiteke seinale
bat :
-
n-n lotura batekin.
-
p-n lotura
batekin.
-
n-p-n lotura
batekin.
-
errektifikadore
batekin.
e
Noiz gauzatzen da
distortsioa
-
irteerako seinalea sarrerakoaren proportzionala
denean.
-
dispositiboa lineala denean.
-
fenomeno ez-linealak gertatzen ez direnean
-
irteerako seinalea distortsionatuta dagoenean.
Emaitzak: a3 b2 c2
d3 e4 |
| |
ESTEKAK
Beste
instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita
itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:
| |
Akustika-ikastaroa,
GA-k egina ©
Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es |
|
|