DESKRIBAPENA
Bozgorailua
transduktore elektroakustikoa da, hau da, energia elektrikoa
energia akustiko bilakatzen du. Bilakatze-prozesuak bi atal
ditu: seinale elektriko batek bozgorailuaren diafragma mugitu
egiten du, eta mugimendu honek, aldi berean, presio-uhinak
sortzen ditu bozgorailuaren inguruko airean (soinua).
Gogoko den
soinu-potentziaren eta maiztasunaren arabera aire-kantitate
ezberdina mugitu behar da. Oso zaila da bozgorailu bat
eraikitzea, entzungai diren maiztasun guztietan ondo
funtzionatzen duena. Soinu-maila bat lortzeko frekuentzia
baxuetan, aire-kantitate handia mugitu behar da, baina soinu
akutu edo zorrotzetan ordea, soinu-maila bera lor daiteke
aire-kantitate gutxiago mugituz. Horretarako
bozgorailu-multzoak eraikitzen dira, kutxa berean muntatuta,
bi, hiru edo bozgorailu gehiago dituztenak, zirkuitu elektriko
batekin. |