|
|
HELBURUAK
-
Erreberberazio-denbora definitzea.
-
Areto baten
erreberberazio-denbora nola neurtzen den ezagutzea.
-
Areto baten
erreberberazio-denbora nola kalkulatzen den ezagutzea.
-
Areto baten
erreberberazio-denboraren balio optimoak ezagutzea.
|
DESKRIBAPENA
Areto batean soinua
desagertzen den arte denbora bat pasatzen da, baina denbora
hori soinuaren beraren hasierako intentsitatearen araberakoa
da. Areto ezberdinen arteko konparaketak egin ahal izateko
magnitude bat definitu beharko da, soinuaren intentsitatearen
hasierako balioaren independentea dena. Areto baten
erreberberazio-denbora honela definitzen da: soinu batek bere
hasierako balioaren milioirena izatera iristeko behar duen
denbora, edo bestela esanda, intentsitate akustikoa hasierako
balioaren azpitik 60 dezibelio jaitsi denean. Adibidez,
Milaneko Scala antzokiaren erreberberazio-denbora 1.2 s da,
eta Coloniako Katedralarena 13 s. |
Erreberberazio-denbora neurtzea
Areto batean
erreberberazio-denboraren neurketa ezberdinak egiten badira,
hasierako soinu-intentsitate ezberdinekin egin arren, beti
lortzen dira antzeko balioak, baina neurketak areto ezberdinetan
errepikatzen badira balio ezberdinak lortzen dira
areto bakoitzerako. |
Erreberberazio-denbora kalkulatzea
Soinu-iturri bat areto
baten barnean isiltzen denean, soinua desagertu arte iragaten
den denbora islapen bakoitzean absorbitzen den energiaren
araberakoa da. |
|
ADIBIDE
ETA SIMULAZIOAK
Areto baten portaera
soinuarekiko karakterizatu ahal izateko,
erreberberazio-denbora kalkulatzea hurbilketa bat baino ez da,
eta aretoa eraikita dagoenean, T-ren balioak moldatu egiten
dira aretoa jendez beteta dagoenerako. Hau arazo bat da aretoa
beteta ez dagoenean, eserleku hutsek eta pertsonek ez dutelako
berdin absorbitzen eta oso zaila da soinua pertsona batek
bezala absorbitzen duten eserlekuak diseinatzea. Auditorio
batzuetako eserlekuek zulotxo batzuk izaten dituzte beheko
aldean, horrela tolestuta daudenean maiztasun altuak zurgatzen
dituzte, pertsona bat gainean eserita dagoenean gertatzen den
antzera. |
Erreberberazio-denboraren balio optimoak
Erreberberazio-denboraren balio
optimoa aretoaren erabileraren araberakoa da.
Erreberberazio-denbora luzea bada soinu ezberdin guztiak aldi
berean gainezarriko dira, eta laburregia bada soinu
intentsitate-maila baxua izango da. Horregatik konpromiso bat
lortu behar da alde batetik gutxieneko intentsitate-maila eta
bestetik soinuaren ulergarritasuna. Hitzaldietarako aretoetan
ulergarritasuna da ezaugarri nagusia, eta horregatik elementu
zurgatzaile ugari kokatu behar dira erreberberazio-denbora
ahalik eta laburrena izan dadin. Horrelako kasuetan
intentsitate-maila baxua bada, anplifikatze elektrikoa
instalatu behar da aretoan zehar sakabanatuta. Bestetik,
aretoa musika emanaldietarako erabiliko bada
erreberberazio-denbora luzeagoa izan daiteke
intentsitate-maila egokia lortu nahian. |
|
GALDERAK
a Areto
batean, soinua entzunezina bilakatzeko denbora, zeren
menpekoa da?
-
bere
bukaerako intentsitatearen menpekoa.
-
bere
bukaerako eta hasierako intentsitateen menpekoa.
-
bere
hasierako intentsitatearen menpekoa.
-
soinu-iturriaren eta bukaerako intentsitatearen menpekoa.
b Areto
batean erreberberazio-denboraren zenbait neurketa
errepikatzen dira, hasierako soinu intentsitate-maila
ezberdinekin. Lortutako emaitzak beti dira:
-
oso
ezberdinak.
-
oso ezberdinak areto batzuetan.
-
antzekoak areto batzuetan soilik.
-
antzekoak.
c Nolakoa da
areto baten erreberberazio-denbora:
-
ezberdina maiztasun ezberdinetarako.
-
maiztasunaren araberakoa areto txikietan.
-
maiztasunaren araberakoa areto handietan.
-
berbera da maiztasun guztietarako.
d
Zeren menpekoa da horma batek zurgatzen duen energia
kantitatea?
-
bere tamainaren menpekoa.
-
materiala eta tamainaren menpekoa.
-
aretoaren gainerako hormen menpekoa.
-
materialaren menpekoa soilik.
e
Nolakoa da areto baten erreberberazio-denbora ideala?
-
ulergarritasun maximoa ematen diona.
-
intentsitate-maila altuena ematen diona.
-
musika emanaldietarako egokiena dena.
-
aretoaren erabileraren araberakoa.
Emaitzak: a3 b4 c1
d2 e4 | |
ESTEKAK
Beste
instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita
itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:
| |