|
|
areto
baten
ezaugarri
akustikoak
|
|
HELBURUAK
-
Areto baten ezaugarri
akustikoetan eragina duten faktoreak ezagutzea.
-
Areto batean akustika
egoki bat lortzeko oinarrizko arauak ezagutzea.
|
DESKRIBAPENA
Aretoen diseinu
akustikorako erabiltzen diren zenbait irizpide ikusiko ditugu.
Hasteko, aretoaren tamaina eta forma erabaki behar dira, eta
irizpide estetikoak eta akustikoak ez daitezela aurkakoak izan.
Aretoaren aforoa erabaki ondoren bere neurri guztiak erabaki
behar dira erreberberazio-denboraren arabera.
Entzulegoari soinua
modu homogeneoan transmitituko dion gainazal handiena sabaia
da. Bere altuera funtsezkoa da, aretoaren bolumena mugatzen
duelako eta soinua entzulegoraino modu egokian transmituko ote
den erabakitzen duelako. Kontzertu-aretoetan orkestraren
atzealdean xafla islatzaile bat kokatu ohi da (tornaboza)
eta sabaian ere panel islatzaileak kokatuz soinua
entzulegorantz bideratzen da.
Auditorioaren zoruak forma egokia behar
du entzuleen buruetan gertatzen den soinu-difrakzioaren
fenomenoa mugatzeko. Froga daitekeenez, entzule bakoitzaren
eta eszenatokiaren arteko ikusi-lerro zuzena lortzen denean,
ikusmenaz gain, entzumena ere hobetzen da. Irizpide honi
segituz, auditorio baten zoruaren forma ideala, entzuleen eta
eszenatokiaren arteko ikusi-lerro zuzena lortzeko, espiral
logaritmikoa da, eta horregatik erabili ohi dira kurba honen
hurbilketak. |
Areto baten ezaugarri akustikoetan
eragina duten faktoreak
Badaude zenbait
faktore areto baten ezaugarri akustikoetan eragina dutenak.
Batzuk irizpide objektiboetan dute oinarri, baina beste batzuk
ordea faktore "neurtezinak" dira, horregatik ez dago adostasun
osorik akustika on bat lortzeko zeintzuk izan behar diren
balio konkretuak. |
Akustika egoki bat lortzeko arauak
Arkitekturaren
akustika ez dago guztiz garatuta eta bukatuta, irizpide
subjektiboetan eta irizpide estetikoetan oinarritzen baita.
Neurketa eta esperimentu ugariak egin diren arren, ez dirudi
erraza areto baten ezaugarri akustikoen balio definitiboak
konkretatzea, aretoaren ezaugarri guztiak akustikaren ikuspegitik
egokiak izan daitezen. Hala ere, badaude bete beharreko arau
minimo batzuk. |
Ez da erraza arau hauek
guztiak biltzen dituen aretoa eraikitzea, eta horregatik ez
dira asko benetan onak diren auditorioak, batzuetan diseinu
kaxkarren erruz, eta beste batzuetan auditorioak erabilpen
baterako diseinatuak izan diren arren, beste erabilpenetarako
erabiltzen ohi direlako. | |
|
Defektu akustikoak eta kapritxozko formak
Areto batean sarritan,
oihartzunak norabide ezegokietan bideratzen dira gainazal
planoak ez daudelako ondo orientatuta, edo gainazal ahurrak
direlako, soinuak puntu batzuetan kontzentratzeko joera izaten du. Oso
efektu ezerosoa gertatzen da gainazal plano bi, islatzaileak
biak, aurrez aurre kokatzen direnean. Horma bi hauen artean
sortutako soinua bi hormetan islatzen da aldi berean, eta
bibrazio baten antzeko oihartzuna ekoizten dute. Horma biak
material zurgatzailez estaliz efektu hau ekiditen da.
Gainazal ahurretarako, soinu-iturritik hormarainoko distantzia
eta kurbadura-erradioaren arabera, fokatze- edo
dispertsio-efektuak gertatzen dira horman islatutako uhinetan.
Horregatik orkestra bat horma ahur baten parean kokatzen
denean, gerta daiteke instrumentu-multzo bakoitza norabide
ezberdin batean islatzea, edo fokatze efektuagatik, aretoko
puntu batzuetan soinuaren intentsitatea oso handia izatea eta
besteetan ordea motelegia. Efektu hauek zenbait eraikin
entzutetsuetan ere gertatzen dira, adibidez, oso ezaguna da
Londresko San Paulo katedraleko "xuxurlen galeria". | |
GALDERAK
a
Musika-areto bat diseinatzeko:
-
irizpide
estetikoak dira soilik kontutan hartu beharrekoak
-
irizpide akustikoa ez da
kontutan hartu beharrekoa
-
irizpide
estetikoak eta akustikoak kontutan hartu behar dira
-
irizpide estetikoak ez dira
kontutan hartu behar
b Zein da entzulegoari
soinua modu homogeneoan transmitituko dion gainazal
handiena?
-
zorua
-
sabaia
-
ezkerreko horma
-
eskumako horma
c Islatutako
uhinen kopurua murrizteko, nolako materialekin estaltzen
dira sabai eta hormak?
-
iragazgaitzak
-
islatzaileak
-
ignifugoak
-
zurgatzaileak
d
Eszenatokian ekoitzitako soinu intentsitatea
-
aretoaren neurrirako
egokia izan behar da
-
orkestrak ekoitz dezakeen maximoa izan behar da
-
orkestraren gustura egokitu behar da
-
orkestrak ekoitz dezakeen minimoa izan behar da
e
Gainazal plano bi aurrez
aurre kokatzen direnean komenigarria izaten da:
-
hormetako bat
kentzea
-
material islatzailez
estaltzea
-
horma biak kentzea
-
material zurgatzailez
estaltzea
Emaitzak: a3 b2 c4
d1 e4 | |
ESTEKAK
Beste
instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita
itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:
| |