|
|
HELBURUAK
-
Toki itxietan soinua nola
propagatzen den ezagutzea.
-
Soinu zuzena eta erreberberatuaren artean bereiztea.
-
Areto baten erradioa zer den jakitea.
|
DESKRIBAPENA
Areto itxietan soinua behin eta
berriz eta etengabe hormetan, zoruan eta sabaian islatzen da.
Entzuketan, soinu zuzenaz gain, inguruetako gainazaletan behin
edo gehiagotan islatutako soinua ere entzuten dira. Fenomeno
hau erreberberazioa da. Horma guztiak islatzaile perfektuak
balira prozesu honek mugagabe iraungo luke, infinituki.
Gainazal errealek ordea, ez dute soinu osoa islatzen, heltzen
zaien soinuaren parte bat zurgatu egiten dutelako, eta
horregatik erreberberazioak iraupen mugatua dauka. |
Soinu zuzena eta
erreberberazio-eremua
Soinu-iturri batek iraupen
luzeko soinu bat emititzen duenean, entzule bakoitzarengana
aldi berean soinu zuzena eta uhinaren islapen ugariak iristen
dira, eta soinu bakoitzak ibilbide ezberdinak ibili ondoren, luzera
ezberdinekoak, gainera anplitude ezberdinak izango dituzte. |
Areto baten erreberberazioa
kuantifikatzeko erreberberazio-denbora definitzen da, T, edo
soinu baten intentsitatea hasierako balioaren milioirena izan
arte iragandako denbora. Magnitude hau aretoaren tamainaren,
barneko gainazalen materialen eta soinuaren maiztasunaren
menpekoa da. |
|
GALDERAK
a Nola
deitzen da areto itxietan, sabaian, hormetan eta zoruan,
soinuaren islapenaren eraginez gertatzen den fenomenoa?
-
zurgapena
-
difrakzioa
-
erreberberazioa
-
transmisioa
b Areto itxi
batean soinu-iturri batek soinua ekoizten duenean, entzule
bakoitzarengana zer iristen da?
-
soinu zuzena soilik.
-
soinu zuzena eta
islapenak.
-
soinu zuzenaren islapenak soilik
-
soinu zuzena edo
islapenak entzulearen posizioaren arabera.
c Areto itxi
batean, islapen anizkoitzen eraginez, nolakoa da soinuaren
intentsitatea?
-
edozein areto
irekitan baino handiagoa
-
zenbait areto
irekitan baino txikiagoa
-
edozein areto
irekitan baino txikiagoa
-
zenbait areto
irekitan baino handiagoa
d
Areto itxi batean nolakoa da soinuaren intentsitatea?
-
ez du zerikusirik
sabaiaren, zoruaren eta hormen materialekin
-
ez du zerikusirik sabaiaren materialarekin.
-
hormetako
materialekin ez du zerikusirik
-
hormetako materialen araberakoa da.
e
Soinu iturriaren erradiazioa ezberdina bada norabide
ezberdinetan, aretoaren erradioa zeren araberakoa da?
-
erreberberazio-eremuaren araberakoa, txikia bada
-
soinu zuzenarena, handia bada
-
iturriaren norabide-patroiarena
-
denborarena, txikia
bada
Emaitzak: a3 b2 c1
d4 e3 | |
ESTEKAK
Beste
instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita
itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:
| |